Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3201

EDIKTUA, 1327/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1327/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Izena 1.abizena 2.abizena.

Gaia: hitzezko judiziorako demanda.

Judizio horretan, 2011-05-09an epaia eman zen, eta bere epaitza honako hau da:

Funtsean baietsi egin da epaitegietako prokuradore den Tamés jaunak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez jarri duen hitzezko judizio zibilerako demanda, auzi-ihesean den Izena 1.abizena 2.abizena jaunaren aurkakoa. Demanda horren helburua 2.393,66 euro erreklamatzea da.

1.- Ebazpena irmoa delarik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari ondokoak pagatzera kondenatzen dut Izena 1.abizena 2.abizena jauna: 1.480,67 euro.

2.- Izena 1.abizena 2.abizena jauna kondenatzen dut, behin ebazpena irmoa izanda, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari ondoko interesak ordaintzera.

a) 1.191,91 eurori dagozkion interesak (% 17,25), kreditu-txarteleko kontua zerratu zenetik (2007-10-17) guztia ordaindu arte sortutakoak.

b) 288,76 eurori dagozkion interesak (% 9,55, kontu korrontea zerratu zenetik (2007-10-17) guztia ordaindu arte sortutakoak.

3.- Prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzen dut Izena 1.abizena 2.abizena.

4.- Izena 1.abizena 2.abizena jauna absolbitu egiten dut bere kontra aurkeztutako gainerako uzietatik.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, betiere prozeduraren testigantzarekin.

Izena 1.abizena 2.abizena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 5 eguneko epearen barruan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala