Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3200

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1144/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1144/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Pagola.

Demandatua: Jose Antonio Saraguro Abarca eta Marcela Olivia Lopez Gualpa.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Auzi-ihesean diren José Antonio Saraguro Abarca eta Marcela Olivia López Gualpa-ren aurka, Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, Pagola epaitegietako prokuradoreak judizio arrunterako aurkeztutako demanda baietsi egiten dut funtsean; eta horretan auzigaia hauxe da: tronkoaren 54.970,39 euro erreklamatzea, eta sortutako interesen 10.856,15 euro.

1.- Ebazpena hau irmoa egindakoan, José Antonio Saraguro Abarca eta Marcela Olivia López Gualpa kondenatzen ditut Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxari honakoak batera eta solidarioki pagatzera: 54.143,14 euro.

2.- Ebazpena hau irmoa egindakoan, José Antonio Saraguro Abarca eta Marcela Olivia López Gualpa kondenatzen ditut Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxari honakoak batera eta solidarioki pagatzera: 54.970,39 euroko zenbatekoaren % 17,25eko interesak, demanda aurkeztu zenetik (2010-09-23) ordainketa guztiz egin artekoak.

3.- Prozedurako gastuak ordaintzera kondenatzen ditu José Antonio Saraguro Abarca eta doña Marcela Olivia López Gualpa.

4.- Euren aurka formulatutako gainontzeko uzietatik absolbitzen ditut Saraguro Abarca eta doña Marcela Olivia López Gualpa.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, eta prozeduran utzi bedi testigantza.

Inpugnatzeko modua.- Apelazio errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274 - 1833 0000 04 0464 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Antonio Saraguro Abarca eta Marcela Olivia Lopez Gualpa demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko apirilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala