Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Uraren Euskal Agentzia
3198

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 26koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, beraren bidez ebazten da urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2011ko martxoaren 21eko Ebazpen bidez arautu zen.

Aurkeztu diren espedienteak aztertu dira, aipatutako 2011ko martxoaren 21eko ebazpen horren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Agindu horren bidez araututako diru-laguntza horiek lehiaketa bidez esleitu behar dira, ebazpenaren 9. artikuluari jarraiki, eta hala ezarri baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bateginak -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoak- bere 51.4 artikuluan.

Laguntzak arautzen dituen ebazpenaren 9. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak diru-laguntzetarako eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, Ebazpenaren 11. artikuluan finkatutako irizpideei jarraiki, eta ebazpen-proposamena aurkeztu dit gero. Proposamen horretan, diruz lagundu daitezkeen jarduerak zehaztu dira, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.

Kontuan izan dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; 2011ko martxoaren 21eko Ebazpena, eta orokorrean zein berariaz aplikatu behar diren gainerako arauak.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari naizen honek, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren 12. artikuluak emandako eskumena erabiliz, honakoa

EBATZI DUT:

1.- Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta dauden diru-laguntzak ematea, bertan adierazitako jardueretarako eta bertan zehaztutako zenbatekoan.

Diru-laguntza jaso duten jarduerak 2011ko martxoaren 21eko Ebazpenak ezarritakora egokituko dira, eta ordainketak ebazpen horren 15. artikuluak ezartzen duen bezala egingo dira.

2. II. eranskinean agertzen diren jarduerei diru-laguntzarik ez ematea, agortu baita diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua.

3.- III. eranskinean zerrendatutako jarduketei dirulaguntzarik ez ematea, 2011ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 1. artikuluaren arabera, ez direlako dirulaguntzaren xede.

4.- 2011ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondorengo jarduketei dirulaguntzarik ez ematea:

Ekolur Ingurumen Aholkularitza SLL.

Urgarbi Zerbitzu Ambientalak SL.

5.- 2011ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ondorengo jarduketei dirulaguntzarik ez ematea:

Vitoria-Gasteizko Udal Urak AB.

«Vitoria-Gasteizko uraren ziklo integralean, etxean sortutako kutsatzaile arriskutsuen kudeaketa iraunkorrean hiritarrek ere ardura izateko jarduketa-jarraibideak».

Euskal Herriko Unibertsitatea - Kimika Analitikoa Saila.

«Lurrin sintetikoak (musk) hondakin-uretan eta estuariokoetan Azterketa eta laginketa pasiboko metodoen garapena».

6.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta, bere aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen dutenetik.

7.- Ebazpen hau erakunde interesdun bakoitzari jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala