116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3192
EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko (2010-2011) prestakuntza-ikastaroak gainditu dituzten irakasleei.
2010eko apirilaren 27ko Aginduak (EHAA, 2010-05-13) Garatu Planaren (2010-2011) deialdia arautzen du, eta prestakuntza-ikastaroak gainditzen dituzten irakasleei diru-laguntzak emateko irizpideak ezartzen ditu.
Amaitutako ikastaroen aktak jaso eta irakasleen laguntza-eskabideak aztertu ostean, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- I. eranskinean azaltzen diren irakasleei eranskin horretan bertan adierazten diren diru-laguntzak ematea.
2. artikulua.- II. eranskinean azaltzen diren irakasleek aurkeztutako eskaerak ukatzea, kasuan kasu adierazten diren arrazoiak direla-eta.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 30a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.