116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3189
EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, María Pilar Nicolás Jiménez andrea «Zuzenbide Penala» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzea proposatzen duena. Plaza hori betetzeko deialdia 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez egin zen (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).
Errektorearen 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bitartez (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) batzordea osatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenak (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoan dei eginiko plazen horniketa epaitzeko, berak eginiko proposamenarekin bat etorrita eta honako lege-xedapen hauetan ezarritakoa kontuan harturik: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua; Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko onartu eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratutako prozedura (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarriak; eta aplikagarri zaizkion arau orokorrak. Aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenetan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Errektorego honek María Pilar Nicolás Jiménez andrea (NAN zenbakia: 00833309L) Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzeko proposamena egiten du. Hauek dira kontratazioaren datuak kodea: IDPTCL1 - D00160-1; jakintza-arloa: Zuzenbide Penala; saila: Zuzenbide Publikoa; ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Ordezkaritza; hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; arduraldi-erregimena: osoa.
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiak, 9. oinarrian, zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean; hori guztia, kontratazioa egin aurretik.
Ebazpen honek amaiera jartzen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio-auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasiko dira.
Leioa, 2011ko maiatzaren 25a.
Errektorea.
BO (2011-02-25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA)
Irakasleen errektoreordea,
JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.