58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
1674
IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean -beherago zehaztutakoan- instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena.
Ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu, eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:
1.- 15 egun balioduneko epea du alegazioak aurkezteko, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1. artikuluan ezarritakoa betez.
2.- Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 24a.
Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.
Izen-abizenak
Apellidos y nombre Esp. zk.
N.º exp. Gertakarien data
Fecha hechos Proposamen-data
Fecha propuesta
Díez Gil, Víctor Manuel 2010/64-RT 2010-09-26 2011-02-21