40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Kontuen Epaitegia
1046
EDIKTUA, toki-erakundeen arloan (Sestaoko Udala) B-176/10 alkantzeagatiko itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.
Toki-erakundeen arloan (Sestaoko Udala) B-176/10 alkantzeagatiko itzulketa-prozeduraren gainean 2011ko urtarrilaren 28an emandako auto batez, Auzien Bigarren Departamenduko Kontuen Kontseilariak agindutakoa betez, hau jakinarazten da: epaitegi honetan, alkantzeagatiko itzulketa-prozedura bat bideratzen ari dela, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Sestaoko Udala dela-eta egindako fiskalizazio-txostenean ikusitako kontabilitate-irregulartasunen ondorioz (2006ko ekitaldia). Irregulartasunak udalbatzako kideei ustez bidegabe egindako ordainketekin lotuta daude.
Hori argitara ematen da, zertarako eta, kontalaritzako erantzukizun uziari eutsi edo horren kontra egiteko, legez gaituta daudenak autoetan azaldu eta, ediktu hau argitaratzen den egunaren hurrengo bederatzi eguneko epean formalki agertu daitezen.
Madril, 2011ko urtarrilaren 28a.
Idazkaria,
JUAN CARLOS LÓPEZ LÓPEZ.
Izenpetuta eta sinatuta.