40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1045
IRAGARKIA, zeinen bidez Fernando de Sousa Ferreira jaunari jakinarazten baitzaio instruktoreak SE A 2010 4 SEG/0054/2010 zehapen-espedientean emandako 2010-12-23ko ebazpen-proposamena.
Fernando de Sousa Ferreira jaunari proposamen hori ohiko moduan jakinarazterik egon ez denez -NAN: X-7161945K; azken helbide ezaguna: Benjamín de Tudela kalea, Iruñea-, argitaratzen da iragarki hau.
Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 31. artikuluaren a) eta b) atalak.
Arau-haustearen deskripzioa: produktuak, ekipamenduak, aparatuak, ekoizpen-teknikak edo industria-segurtasunari atxikitako elementuak, arautegiak betetzen ez dituztenak egin, inportatu, saldu, garraiatu, betearazi, instalatu edo erabiltzea, ez-betetze horren ondorioz arrisku edo kalte handia eragiten bada.
Instalazioak martxan jartzeko beharrezkoa izan arren, industria arloko organo eskudunaren aurrean ez da egiaztatu arau guztiak betetzen direla, edo baimenik gabe jarri da martxan, nahiz eta hori nahitaezkoa den, dagokion lege- edo araudi-xedapenarekin bat etorriz.
Ebazpen-proposamena: Fernando de Sousa Ferreira jaunari bi isun ezartzea, 3.000na eurokoak, larritzat jotako bi arau-hausteengatik.
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 3. solairua, Donostia.
Donostia-San Sebastián, 2011ko otsailaren 11.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.