Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1044

EDIKTUA, Ignacio Osoro Arregui jaunak jarritako 975/2010 prozedura laburtuan agertzeko idazkia jakinarazten duena.

Ofizio honen idazpuruan aipatutako idazkia Alaitz Fernández de Arroyabe Marcaide andreari jakinarazi ezin izan zaionez, ediktu hau argitara emanez jakinarazten da idazki horren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ediktu honen bidez hau jakinarazten zaizu: 2010eko azaroaren 29an, 975/2010 zenbakiko prozedura laburtuan -Ignacio Osoro Arregui jaunak aurkeztutako demandan- probidentzia eman du Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegiak; izan ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak 2010eko maiatzaren 27an Ebazpena eman zuen eta, hain zuzen ere, lehenago aipatutako demanda hori ebazpen horren aurka aurkeztutako errekurtsoaren presuntziozko ezezpenaren aurka aurkeztu da (2010eko maiatzaren 27ko Ebazpena, 2010-2011 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitara ematen duena.

Errekurtso-egileak nahi duena guztiz aintzat hartzen bada, egoera horrek eragingo liekeen interesatu guztiak epatzeko agindua ematea erabakitzen da probidentzia horretan, komeni baldin bazaie legezko eran ager daitezen epaia betearazteko pieza honetan, bederatzi eguneko epean.

Horregatik, eta prozedura horretan interesatua zaren aldetik, nahi baldin baduzu aipatutako epaitegira bederatzi eguneko epe batean agertu eta pertsonatu zaitezen dei egiten zaizu.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 31.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala