Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
1041

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: «Iragarkia, Zumarragako Ibaiondo Ikastetxerako sukalde-zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: A-062/DJAP-2010)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak egin dira Zumarragako Ibaiondo Ikastetxerako sukalde-zerbitzua kontratatzeko iragarkiaren testuan (A-062/DJAP-2010 espedientea; 2011ko otsailaren 2ko EHAA, 22. zk.); beraz, honako zuzenketak egin behar dira:

2011/549 orrialdean (1/3) honako hau dioenean:

«4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrehun eta berrogeita bost mila eta hirurogeita hamazortzi euro eta laurogeita bat zentimo (245.078,81), BEZik gabe; berrehun eta laurogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita hamahiru (289.193) euro, BEZa barne, 2011. urterako.

Honako hau esan behar du:

«4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrehun eta hirurogeita zazpi mila, zazpiehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita hamar zentimo (267.771,30), BEZik gabe; berrehun eta laurogeita bederatzi mila, ehun eta laurogeita hamahiru (289.193) euro, BEZa barne, 2011. urterako.


Azterketa dokumentala