40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1040
IRAGARKIA, «Bilboko (Bizkaia) CEP Mugica Solokoetxe LHIn oztopo arkitektonikoak ezabatzea, DBSI betetzea eta instalakuntzak eraberritzea» xede duen lanen kontratu administratiboaren lizitazioan atzemandako akatsak zuzentzeko dena (Espedientea: CO/12/11).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako akatsak aurkitu dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2011ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 9. zenbakian, argitaratuko iragarkiaren testuan; iragarki hori Bilboko (Bizkaia) CEP Mugica Solokoetxe LHIn oztopo arkitektonikoak ezabatzeko (Expedientea: CO/12/11), DBSI betetzeko eta instalakuntzak eraberritzeko lanen espedientearen lizitazioari buruzkoa da. Hori dela-eta, dagozkion zuzenketak egiten dira ondoren:
3. puntuan, d) idatz-zatian, 2011/186 (2/3) orrialdean, honakoa dioenean:
«d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.
- Prezioa: ponderazioa: 40,00.
- Prezioaren koherentzia eta arrazionaltasuna: ponderazioa: 20,00.
- Bermea: ponderazioa: 20,00.
- Obra egitasmoaren koherentzia: ponderazioa: 20,00»,
hau esan behar du:
«d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.
- Prezioa: ponderazioa: 40,00.
- Prezioaren koherentzia eta arrazionaltasuna: ponderazioa: 20,00.
- Bermea: ponderazioa: 10,00.
- Obra egitasmoaren koherentzia: ponderazioa: 30,00».
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 16a.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,
JUANA URRUTIA BILBAO.