Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1036

EDIKTUA, 514/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Judizioa: 514/09 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Almacenes Iztieta SA.

Abokatua: Mikel Zubia Zubimendi.

Prokuradorea.

Demandatua: Francisco Javier Nuñez Prieto.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan 2009ko irailaren 23an epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Francisco Javier Núñez Prietoren aurka, Almacenes Iztieta, SAk aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: 335,09 euro, gehi erreklamazio judizialetik ebazpen honen egunera arteko diruaren legezko interesa, eta ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arteko legezko interesa bi puntutan gehitua.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Epai honen testigantza eraman beharko da jatorrizko autoetara, alderdiei jakinaraziko zaie eta ohartarazi apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, epaitegi honetan jakinarazpena egiten denetik bost eguneko epean. Eta nik, Carmen Bildarraz Alzurik, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Francisco Javier Nuñez Prieto demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, 0030 1846 42 0005001 274 zenbakikoa eta 1855 0000 02 051409 kontzeptukoa; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dauka eskuragarri interesdunak.

Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala