Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bergarako Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1034

EDIKTUA, neurri pertsonalei eta mantenu-neurriei buruzko 316/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 316/10 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Lilibet Vaca Salvatierra.

Abokatua: Jose Luis Maqueda Ampudia.

Prokuradorea: Barriola.

Demandatua: Richard Barba Rojas.

Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

Aipatu judizioan, 2011-01-24an, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

6/11 EPAIA

Bergara (Gipuzkoa), 2011ko urtarrilaren 24a.

Nik, Marta Valle Pagolak, Bergarako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurriak erregulatzeko (316/10) auto hauek, demandatzaile denez Lilibet Vaca Salvatierra-k eskaturik epaitegi honetan izapidetu direnak; eta horietan parte izan dira: aipatu demandatzailea, Barriola prokuradoreak ordezkatua eta Jose Luis Maqueda Ampudia letratuak defendatua; demandatu denez Richard Barba Rojas, auzi-ihesean dena, eta Ministerio Fiskalak baliatu du herri-ekintza.

EPAITZA

Richard Barba Rojas jaunaren aurka, Lilibet Vaca Salvatierra-ren izenean eta ordez, Jose Luis Maqueda Ampudia letratuak zuzendurik, Jose Maria Barriola Echeverria prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta guraso eta seme-alabentzako behin betiko neurriak erabaki ditut, ebazpen honen zuzenbidezko oinarrietarik hirugarrenean jasotakoak; kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta Ministerio Fiskalari, eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa PZLb-ko 455. artikuluaren eta hurrengoen arabera izapidetuko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Richard Barba Rojas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara, 2011ko urtarrilaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala