40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1031
HUTSEN ZUZENKETA, ondo ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko abenduaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan prestakuntza eta zabalkundea sustatzeko diru-laguntzetarako 2010eko ekainaren 16ko deialdia ebazten duena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak honako hau ezartzen du: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira ondoko ebazpena argitaratzeko testuan: Ebazpena, 2010eko abenduaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan prestakuntza eta zabalkundea sustatzeko diru-laguntzetarako 2010eko ekainaren 16ko deialdia ebazten duena. Testu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2011ko otsailaren 4ko 24. zenbakian eman zen argitara, eta hutsen zuzenketa bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2011ko otsailaren 16ko 32. zenbakian; bada hutsok zuzendu egiten dira jarraian:
2011/811 (3/4) orrialdeko zerrendan, honakoa esaten den lekuan:
Fundación de Investigación de la Máquina Herramienta Campaña de difusión general 2.000,00 €
Campaña de sensibilización mediante jornadas específicas
Honakoa esan behar da:
Fundación de Investigación de la Máquina Herramienta Campaña de difusión general 2.000,00 €
Campaña de sensibilización mediante jornadas específicas 2.200,00 €