Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1030

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 2009-2010 ikasturterako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzaren eta Legebiltzarrekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

2011ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 30. zenbakian argitaratutako ondoko ebazpenean aipatu bezalako hutsak atzeman dira: «Ebazpena, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 2009-2010 ikasturterako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena». Eta idazki honen bitartez zuzendu egiten dira hutsok:

I. eranskinean, 2011/756 (2/3) orrialdean, honakoa dioenean:

Ikastetxea Hasierako diru-laguntza (2009ko irailaren 11ko ebazpena) Amaierako diru-laguntza (2011ko urtarrilaren 10eko ebazpena) Gutxipena

Bizkaia

CPES Escuela de Química y Electrónica de Indautxu BHIP 50.238,00 euro 47.977,25 euro 2.260,75 euro

Honakoa esan behar du:

Ikastetxea Hasierako dirulaguntza (2009ko irailaren 11ko ebazpena) Amaierako dirulaguntza (2011ko urtarrilaren 10eko ebazpena) Gutxipena

Bizkaia

CPES Escuela de Química y Electrónica de Indautxu BHIP 50.238,00 euro 48.088,75 euro 2.149,25euro

II. eranskinean, 2011/756 (2/3) orrialdean, honakoa dioenean:

Ikastetxea Lanbide-Arloa - Heziketa-Zikloa

Lanbide-Modulua

Bizkaia

CPES Escuela de Química y Electrónica de Indautxu BHIP Elektrizitate eta elektronika Produktu elektronikoen garapena - G.M. Logika digitala eta mikroprogramagarria garraioaren kudeaketa GM Lurreko garraio ustiapenaren plangintza eta kudeaketa

Honakoa esan behar du:

Ikastetxea Lanbide-Arloa - Heziketa-Zikloa

Lanbide-Modulua

Bizkaia

CPES Escuela de Química y Electrónica de Indautxu BHIP ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA Produktu elektronikoen garapena - G.M. Logika digitala eta mikroprogramagarria.


Azterketa dokumentala