40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1029
EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 25ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, «Andrés de Irujo» sariaren 2010. urteko deialdiko epaimahaiaren osaketa argitara ematen duena. Sari hori atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko da.
Ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuak «Andrés de Irujo» saria arautzen du, XX mendean Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko.
Dekretu horren 1. artikuluan ezarritakoari jarraiki, 2010. urteko «Andres de Irujo» sarira biltzeko deia egin zen, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2010eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bitartez.
Ebazpen horren bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ebazpena emango du epaimahaia nortzuek osatzen duten jakinarazteko eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago.
Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Argitara ematea nortzuk diren ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Julian Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria.
Epaimahaikideak:
- Jasone Cenoz Iragi andrea, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen ordezkaria.
- M.ª Aitzpea Goenaga Mendiola andrea, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen ordezkaria.
- José Luis Lizundia Askondo jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen ordezkaria.
- Andoni Martín Arce jauna, Lehendakaritzako teknikaria.
- Benan Oregi Inurrieta jauna, Lehendakaritzako teknikaria.
- Andoni Gamboa Martínez jauna, Lehendakaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.
Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 25a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.