Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1028

8//2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat ordezkatzeko onarpena ematen duena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lan Harremanen Kontseiluko kideak izendatzea Lehendakariaren eskumena da, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluaren ekainaren 27ko 11/1997 Legeak, 6.2 artikuluan, aukera ematen die sindikatuei eta konfederazio sindikalei eta enpresa konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Euskal Entrepresarien Konfederakuntza - Confebaskek, Lehendakariaren abenduaren 29ko 25/2009 Dekretuak izendatutako kide bat ordezkatzea erabaki du, eta, horretarako, beste kide bat izendatu du konfederazioaren izenean kontseiluan aritzeko.

Ondorioz, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.- Nuria López de Guereñu andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Euskal Entrepresarien Konfederakuntza - Confebaskek aukeratuta, José Guillermo Zubia Guinea jaunaren ordez.

Bigarren artikulua.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 15ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala