Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1027

7/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Lehendakariarena, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kideak kendu eta berriak izendatzeko dena.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia sortu zuen. Agentzia horrek honako helburu hauek ditu: euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, irakaskuntzaren edo ikaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren arloetan; gizarteari eta pertsonei informazioa ematea; eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea, erabakiak hartzeko prozesuetan erabil ditzaten.

3/2004 Legearen 81. artikuluak ezartzen du administrazio-kontseilua eta zuzendaria agentziaren gobernu-erakundeak direla, eta 82. artikuluan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatutako hiru pertsona ospetsu ere Administrazio Kontseiluko kide izango direla. Gauza bera dio, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuaren 9.d) artikuluak ere.

Uztailaren 3ko 19/2009 Dekretuaren bitartez, Adela Asúa Batarrita andrea Agentziaren Administrazio Kontseiluko kide izendu zuen lehendakariak. Geroago, abenduaren 29ko 1784/2100 Errege Dekretuaren bitartez, Konstituzio Epaitegiko magistratu izendatu dutenez, aurreko karguari utzi behar dio; izan ere, aldi berean Agentziako Administrazio Kontseiluko kide izatea eragozten dio Konstituzio Epaitegiko magistratu izateak.

Horregatik guztiarengatik, eta 3/2004 Legearen 82. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.- Adela Asúa Batarrita andrea Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Bigarren artikulua.- Rosa Menchaca Elexpe andrea Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala