Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1025

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 9koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-probetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa iragartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez egin zen proba horietarako deia).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deia egin zen.

Agindu horren 5.2.2 atalak aurreikusten duenez, epaimahaikideak zozketaz izendatuko dira atal horretan adierazten diren funtzionarioen artean. Dena den, oso titular gutxi dituzten espezialitateetan ezingo da zozketarik egin, eta zuzenean izendatuko dira epaimahaikideak.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Argitara ematea 2011ko martxoaren 3ko 10:00etan izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa. Zozketa Gasteizen egingo da, Lakua 2 eraikineko 4. aretoan (Donostia kalea 1).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 9a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala