40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1023
60/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzen emaginaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4263/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko emaginaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 23ko 399/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen barne sustapeneko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten osasun diplomadunen lanbide taldeko emaginaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak EHAAn argitaratzeko agintzea, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzea osasun diplomadunen lanbide taldeko emaginaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22 atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
I. ERANSKINA / ANEXO I
KATEGORIA: EMAGINA
CATEGORÍA: MATRONA
BARNE SUSTAPENA - DESTINOEN ESLEIPENA
ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - PROMOCIÓN INTERNA
LANPOSTU FUNTZIONALA: EMAGINA
PUESTO FUNCIONAL: MATRONA
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA
DESTINO HE
PL DERRIG. DATA
FECHA PRECE.
72389827 Zubizarreta Aparicio, Milagros Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Alango (OZ) 2
Comarca Uribe C. Uribe-Alango (CS)
72437442 Muguruza Labaka, Ane Miren Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
22739424 Villorejo Pascua, M.ª Monserrat Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Galdakao (Anb.) 2
Comarca Interior C. Interior-Galdakao (Amb.)
30608149 Costillas Caño, M.ª del Pilar Ezkerraldea-enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Administrazioa 2
Comarca Ezkerraldea-enkarterri C. Ezk.-Enk.-Administración
78868904 Delgado Martín, M.ª Luisa Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Las Arenas (OZ) 2
Comarca Uribe C. Uribe-Las Arenas (CS)
44672218 García Izurrategui, Itziar Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
14951943 Hervada González, Concepción Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
22717128 Gómez Fernández, M.ª Carmen Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2 2008-06-01
Hospital Cruces Hospital Cruces 01-06-2008
38429626 Vizuete García, Carlos Andres Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
14950106 Apraiz Egaña, M.ª Isabel Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
22718530 Fuentetaja Olmos, M.ª Pilar Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
II. ERANSKINA / ANEXO II
BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA
KATEGORIA: EMAGINA
CATEGORÍA: MATRONA
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES CON OPCIÓN A DESTINO
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA
EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN EUSKARA
EUSKERA LEHIAKETA
CONCURSO OPOSAKETA
OPOSICIÓN GUZTIRA
TOTAL TXANDA
TURNO
72389827 Zubizarreta Aparicio, Milagros 32,6700 18,5000 17,0000 68,1700 73,0000 141,1700 PI
72437442 Muguruza Labaka, Ane Miren 23,4000 18,7867 17,0000 59,1867 79,0000 138,1867 PI
22739424 Villorejo Pascua, M.ª Monserrat 19,2600 21,7650 17,0000 58,0250 76,0000 134,0250 PI
30608149 Costillas Caño, M.ª del Pilar 22,5000 17,1851 17,0000 56,6851 75,0000 131,6851 PI
78868904 Delgado Martin, M.ª Luisa 19,1700 17,3003 8,5000 44,9703 81,0000 125,9703 PI
44672218 García Izurrategui, Itziar 15,2100 15,9474 17,0000 48,1574 75,0000 123,1574 PI
14951943 Hervada González, Concepción 34,1100 16,0000 17,0000 67,1100 55,0000 122,1100 PI
22717128 Gómez Fernández, M.ª Carmen 27,2700 5,6500 17,0000 49,9200 62,0000 111,9200 PI
38429626 Vizuete García, Carlos Andres 20,5200 15,3500 0,0000 35,8700 74,0000 109,8700 PI
14950106 Apraiz Egaña, M.ª Isabel 32,1300 10,6500 0,0000 42,7800 67,0000 109,7800 PI
22718530 Fuentetaja Olmos, M.ª Pilar 26,2800 14,3500 0,0000 40,6300 53,0000 93,6300 PI
PI: Barne-sustapena / Promoción interna PID: Desgaituen barne-sustapena / Promoción interna discapacitado
III. ERANSKINA / ANEXO III
PROZESUTIK BAZTERTUTA HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES EXCLUIDOS
EMAGINA
MATRONA
BARNE PROMOZIOA
PROMOCION INTERNA
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERKETAREN ARRAZOIA
MOTIVO DE EXCLUSIÓN
30657863 Goikoetxea Luengo, Leire Gutxiegizko destinoen aukeraketa
Elección de destinos insuficientes
14571745 López Palacios, M.ª Carmen Gutxiegizko destinoen aukeraketa
Elección de destinos insuficientes
14568481 Perales Escanciano, Marino Gutxiegizko destinoen aukeraketa
Elección de destinos insuficientes