Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2011ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1021

55/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzen, ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak); lanbide-taldea: teknikari laguntzaile profesionalak; destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4267/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 21eko 490/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen barne sustapeneko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak EHAAn argitaratzeko agintzea, eta barne sustapeneko destino hutsak esleitzea teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu: I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da; II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita); eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

KATEGORIA: GIDARI OFIZIALA

CATEGORÍA: OFICIAL CONDUCTOR

BARNE SUSTAPENA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - PROMOCIÓN INTERNA

LANPOSTU FUNTZIONALA: LARRIALDETAKO GIDARI OFIZIALA

PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR VEHÍCULOS EMERGENCIAS

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECE.

30554119 Castaño Bustillo, Ismael Emergentziak Emerg.-Emergentzietako taldea Llodio 2

Emergencias Emerg.-Equipo de Emergencias Llodio

72255849 Gabikagojeaskoa Beristain, Ander Emergentziak Emerg.-Emergentzietako taldea Gernika 2 2008-12-01

Emergencias Emerg.-Equipo de Emergencias Gernika 01-12-2008

BARNE SUSTAPENA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - PROMOCIÓN INTERNA

LANPOSTU FUNTZIONALA: SANITARIOAREN GIDARI OFIZIALA

PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR TRANSPORTE SANITARIO

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECE.

30571582 Varela Barrio, Miguel Angel Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Administrazioa 2

Comarca Ezkerraldea-enkarterri C. Ezk.-Enk.-Administración

BARNE SUSTAPENA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - PROMOCIÓN INTERNA

LANPOSTU FUNTZIONALA: OROKORRA GIDARI OFIZIALA

PUESTO FUNCIONAL: CONDUCTOR SERVICIOS GENERALES

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECE.

14571898 Curiel Cabezudo, Javier Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2

Hospital Basurto Hospital Basurto

II. ERANSKINA / ANEXO II

BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA

KATEGORIA: GIDARI OFIZIALA

CATEGORÍA: OFICIAL CONDUCTOR

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES CON OPCIÓN A DESTINO

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA

EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA

FORMACIÓN EUSKARA

EUSKERA LEHIAKETA

CONCURSO OPOSAKETA

OPOSICIÓN GUZTIRA

TOTAL TXANDA

TURNO

30554119 Castaño Bustillo, Ismael 24,0400 5,5000 17,0000 46,5400 82,0000 128,5400 PI

72255849 Gabikagojeaskoa Beristain, Ander 9,9200 7,6000 17,0000 34,5200 84,0000 118,5200 PI

30571582 Varela Barrio, Miguel Angel 16,5200 1,2500 0,0000 17,7700 77,0000 94,7700 PI

14571898 Curiel Cabezudo, Javier 31,7800 5,0000 0,0000 36,7800 53,0000 89,7800 PI

PI: Barne sustapena / Promoción interna.

PID: Barne sustapena; desgaituak / Promoción interna discapacitado.

III. ERANSKINA / ANEXO III

PROZESUTIK BAZTERTUTA HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES EXCLUIDOS

GIDARI OFIZIALA

OFICIAL CONDUCTOR

BARNE PROMOZIOA

PROMOCIÓN INTERNA

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERKETAREN ARRAZOIA

MOTIVO DE EXCLUSIÓN

22716751 Barroso Lopez, Justo Ez du dokumentaziorik aurkezten

No entrega documentación


Azterketa dokumentala