25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
619
ERABAKIA, 2010eko abenduaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, interesatuak 2010eko abenduaren 1etik aurrera lanpostua uzteko erabakia hartu duenez, Administrazio Kontseiluak ondorengo erabaki hau hartu du
ERABAKIA:
Lehenengoa.- Esteban Ruiz Álvarez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; eta 2010eko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko
Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.