Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6544

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 215/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta epaitza:

111/10 EPAIA

Epailea: Raquel García Hernández.

Lekua: Eibar (Gipuzkoa).

Eguna: 2010eko azaroaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Pedro Mena Moreno.

Abokatua: Maria Luisa Soroa Paguey.

Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Alderdi demandatua: Ana Paula Silva Do Egito.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Auzitegietako prokuradore María Jesús Ronda Garcíak -Pedro Mena Morenoren ordez eta izenean- aurkeztutako demanda baietsita, eta Ana Paula Silva Do Egitok eta Pedro Mena Morenok osatzen zuten ezkontza dibortzioz deseginik dela deklaratzen dut, deklarazioak dakartzan legezko ondorio guztietarako.

Prozesuko kostuen gaineko erabaki beren-beregikorik hartzea ez da egokia.

Ebazpen honen ziurtagiria ezkontza egin zen Erregistro Zibilean aurkeztuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1837 0000 33 0215 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ana Paula Silva Do Egitoren helbidea ezezaguna denez gero, idazki hau ematen da, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan.

Irun (Gipuzkoa), 2010eko abenduaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala