251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
6543
EDIKTUA, 461/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 461/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.
Prokuradorea: García del Cerro.
Demandatua: Florina Cristina Ciuca.
Gaia: judizio arrunta. Diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da eta honako hau da bere epaitza:
Funtsean baietsi egiten dut García del Cerro prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Florina Cristina Ciucaren aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera: 5.218,39 euro txartel- eta abal-kontuetako saldo zordunen batuketari dagozkionak; 402,42 euro kontuak itxi ziren egunetik demanda jarri den egunera arte txartel-kontuek sortutako interesengatik % 17,25eko interes-tasa hitzartuaren arabera; txartel-kontuen saldo zordunek demanda jarri zenetik guztia ordaindu arte sortutako interesak, hitzartutako interes-tasaren arabera; eta abal-kontuaren saldo zordunaren interesak, hitzartutako interes-tasaren arabera kalkulatuta eta abal-kontua itxi eta hurrengo egunetik aurrera guztia ordaindu artekoak. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Florina Cristina Ciuca demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 000 5001 274 0699 0000 00 046110. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, Epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia-San Sebastián, 2010eko urriaren 5a.
IDAZKARI JUDIZIALA.