251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
6542
EBAZPENA, 2010eko azaroaren 15ekoa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ren zuzendariarena, zeinaren bidez Txileko lau unibertsitatetarako eta Argentinako unibertsitate baterako euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen den, 2011, 2012 eta 2013 ikasturteetan aritzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuarekin bat - Eusko Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena-, lankidetza hitzarmenak sinatu zituen, Txileko Pontificia Universidad Católica-rekin eta Universidad de Chile-rekin 2010eko ekainaren 30ean; Valparaísoko Pontificia Universidad Católica-rekin eta Universidad de Valparaíso-rekin 2010eko apirilaren 14an; eta Argentinako Universidad Nacional de La Plata unibertsitatearekin 2010eko apirilaren 14an.
Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartzen du aipatutako lankidetza hitzarmenen kudeaketa Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ren jarduerak hasteko abenduaren 23ko 221/2008 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat. Artikulu honek xedatzen du Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute subrogatu egiten dela Institutuari dagozkion funtzioa eta eskumenak izanik ere eta horietan oinarrituta Kultura Sailak gaur egun dituen kontratu eta hitzarmenetatik eratortzen diren eskubide, betebehar eta harreman juridiko subjektibo guztietan.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du Institutuaren helburuen artean dagoela munduan zeharreko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketak sustatzea, batik bat atzerriko unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz.
Ondorioz, Etxepare Euskal Institutuari egoki iruditzen zaio aipatutako unibertsitateetan irakurleak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.
Hori dela eta,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.- Deialdiaren helburua.
Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzea 2011, 2012 eta 2013 ikasturteetarako ondoko unibertsitateetan aritzeko:
- Txilen, Pontificia Universidad Católica de Chile, Universidad de Chile, Pontificia Universidad Católica de Valparaíso eta Universidad de Valparaíso. Irakurle bakarra izango da lau unibertsitateentzat.
- Argentinan, Universidad Nacional de La Plata.
2. artikulua.- Egonaldien baldintzak.
2.1.- Egonaldien baldintza zehatzak.
2.1.1.- Txileko unibertsitateetarako euskara eta euskal kulturako irakurlea.
Irakurleak honako konpromisoak hartzen ditu:
a) 2011ko otsailaren 1ean aipatutako unibertsitateetan lanean hastea, eta bertan zerbitzua ematea 2013ko abenduaren 31 arte.
b) Astean gutxienez 10,5 klase-ordu ematea, honela banatuko direnak:
- Astean 1,5 ordu Universidad de Valparaíso-n.
- Astean 3 ordu Universidad Católica de Valparaíso-n.
- Astean 1,5 ordu Universidad de Chile-n.
- Astean 4,5 ordu Universidad Católica de Chile-n.
2.1.2.- Universidad Nacional de la Platarako irakurlea.
Irakurleak honako konpromisoak hartzen ditu:
a) 2011ko martxoaren 1ean aipatutako unibertsitatean lanean hastea, eta bertan zerbitzua ematea 2013ko abenduaren 31 arte.
b) Astean gutxienez 9 klase-ordu ematea.
2.2.- Egonaldien baldintza orokorrak.
Irakurleak honako konpromisoak hartzen ditu:
a) Emandako ordutegia betetzea.
b) Euskara eta euskal kulturaren programa didaktikoa egitea ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.
c) Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak...) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.
d) Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.
e) Ikasturte bakoitza amaitutakoan, zerbitzuak ematen dituen departamentuaren bermea duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena behar bezala doan ebaluatzeko.
Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, non emandako ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak... zehaztuko diren.
3. artikulua.- Egonaldien zenbatekoa.
3.1.- Pontificia Universidad Católica de Chile, Universidad de Chile, Pontificia Universidad Católica de Valparaíso eta Universidad de Valparaíso-ko irakurlea.
Urtean emango den zenbatekoa 21.600 eurokoa izango da.
3.2.- Argentinako Universidad Nacional de La Plata.
Urteka emango den zenbatekoa honakoa izango da: 18.000 euro 2011rako, 19.000 euro 2012rako, eta 20.000 euro 2013rako.
3.3.- Diru-ekarpen hori egiteak ez du inola ere ekarriko irakasleak lan-harremanik izatea Etxepare Euskal Institutuarekin.
4. artikulua.- Hautagaien betekizunak.
4.1.- Betekizun orokorrak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko betekizunak hauek dira:
- Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Lehentasuna izango dute Euskal Filologiakoek edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoek (A Hizkuntza: Euskara).
- EGA edo baliokidea izatea, hautagaia Euskal Filologian lizentziatua izan ezean.
4.2.- Argentinan, Universidad Nacional de la Plata-ko baldintza zehatzak.
a) Helduen, atzerritarren edo/eta gazteen taldeetan euskara irakasle bezala aritu izanaren esperientzia.
b) Euskara babesteko eta sustatzeko erakundeetan parte hartu izana.
c) Euskal etnografiari (erritualak, jatorrizko erlijioa, ohiturak, etab.) buruzko ezaupideak izatea.
5. artikulua.- Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.
Eskabidea (I. eranskina) behar bezala beteta honako helbide elektronikoetara bidali beharko da: etxepare@etxepare.net
Eskabideekin batera, hautagaiek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
1.- Pasaportearen fotokopia (edo bestela NANarena edo AIZerena).
2.- Curriculum vitae (gehienez ere bi orriko luzera duena).
3.- Proiektu pedagogikoa (Euskararen irakaskuntzaren lehen mailetan erabiliko den metodologia, sartuko diren euskal kulturari buruzko edukiak, egitea gustatuko litzaizkiokeen ekintza osagarriak, e.a.).
Hautagaiek ez dituzte euren CVan aipatutako merituak dokumentu bidez egiaztatu beharko eskabidea egitean, baina aurkeztu egin beharko dituzte hautatuak badira.
Eskabideak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea egongo da, deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita.
6. artikulua.- Hautapen-batzordea.
Batzordea honako hauek osatua egongoo da:
- Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.
- Etxepare Euskal Institutuko euskara teknikari bat.
- EHU-UPVko Letren Fakultateak izendatutako adituak. Euskara eta euskal kulturaren arloan ibilbide ezaguna duten bost kide izendatuko dira, gutxienez, eta horien artean Euskara eta Nazioarteko Harremanetako Dekanordeak egongo dira.
Batzordekideek parte hartu ezin badute batzordearen lanetan, ordezkatuko dituen beste pertsona bat izendatu ahalko dute bere funtzioak betetzeko.
Aukeratutako hautagaien zerrenda UPV/EHUko iragarki-taulan argitaratuko da eta honako helbide honetan: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-etxepare/es/.
7. artikulua.- Hautapen-irizpideak.
Hautagaien hautapena ondoko baremoaren arabera egingo da, guztira gehienez 30 puntu lor daitezkeelarik:
- Unibertsitateko titulua: gehienez ere 5 puntu.
- Hizkuntzak jakitea (egiaztatuta), deialdian beharrezkoak direnez gain: gehienez ere 5 puntu.
- Irakaskuntzan eskarmentua eta euskara irakasteko berariazko prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.
- Aurkeztutako proiektu pedagogikoa: gehienez ere 5 puntu.
- Beste meritu batzuk: gehienez ere 5 puntu.
8. artikulua.- Erreklamazioak.
Aukeratutako hautagaien zerrenda argitaratu ondoren, Batzordearen aurrean erreklamazioak aurkezteko 5 egun naturaleko epea irekiko da, zerrenda argitaratu den egunetik zenbatzen hasita.
Donostia-San Sebastián, 2010eko azaroaren 15a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
IRAKURLE EGONALDIA
ESKAERA ORRIA
NORBERAREN DATUAK DATOS PERSONALES
Izena/Nombre NAN/DNI
1. deitura/1.º apellido 2. deitura/ 2.º apellido
Helbidea/Domicilio Telefonoa/Teléfono
Herria/Localidad PK/CP Probintzia/Provincia
LIZENT ZIA LICENCIATURA
ESKARIAREKIN BATERA AURKEZTURIKO DOKUMENTUAK DOCUMENTOS QUE SE ACOMPAÑAN A LA SOLICITUD
Curriculum Vitae n Curriculum Vitae.
NANaren fotokopia n Fotocopia den DNI
Proiektu pedagogikoa n Proyecto pedagógico