Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6539

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Alcoa Transformación de Productos SLri ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatu dezan.

AURREKARIAK

2006ko urriaren 10ean, Ricardo Zalba Argote jaunak, Alcoa Transformación de Productos SL enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumen-baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak eman zuen aldeko hirigintza-txostena (2006ko abuztuaren 2a) eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen: Oinarrizko proiektua (2006ko urria) eta laburpen ez-teknikoa (2006ko urria).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak, besteak beste, jarduerarako 2000ko ekainaren 5eko baimena eta 2006ko uztailaren 4ko zabaltzeko baimena zituen. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: ur kontinentaletara isurtzeko 2000ko martxoaren 17ko baimena; urak biltzeko 2002ko urtarrilaren 9ko emakida; udaleko saneamendu-sareko kolektorera isurtzeko 2005eko abuztuaren 8ko baimena; atmosfera kutsa dezakeen instalazioaren ziurtagiria, 2003ko irailaren 11koa; hondakin arriskutsuen ekoizle-baimena, 2004ko uztailaren 14koa, eta hondakin geldoen ekoizleen erregistroko 2000ko urtarrilaren 21eko inskripzioa.

2006ko urriaren 26an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Amorebieta-Etxanoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien kontsulta.

Ingurumen organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko urtarrilaren 16an, apirilaren 19an eta urriaren 4an; espedientea 2007ko azaroaren 7an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Amorebieta-Etxanoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta 2008ko otsailaren 4an Iparraldeko Ur-konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 8an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Alcoa Transformación de Productos SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen proposamena gehituz.

2008ko apirilaren 18an Alcoa Transformación de Productos SL enpresaren jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren Ingurumen-baimen bateratuaren ebazpen proposamenari lotuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren, uztailaren 1eko Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenaren, 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumen-baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Alcoa Transformación de Productos SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, saneamendu-sare nagusira isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Alcoa Transformación de Productos SL enpresari dagokion ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak. Bereziki galdaketari eta biltegiratzeen isuriei buruzko BREF agirien edukia hartu da kontuan, «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry», 2005eko maiatzekoa, eta «Reference Document on Best Available Techniques on Emission from Storage», 2005eko urtarrilekoa, biak Europako Batzordearenak.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen proposamena sinatu eta Alcoa Transformación de Productos SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 8an emandako ebazpen proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa- Helbide soziala Amorebietako (Bizkaia) udalerriko Donostia-Bilbao errepidearen 89,7 km-an eta IFK: B83727255 duen Alcoa Transformación de Productos SL enpresari ingurumen-baimen bateratua ematea, Amorebietako udalerrian aluminioaren eta horren aleazioen erdilanduak laminatu gisa ekoizteko jarduerarako, Ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzei jarraituz.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.5.b kategorian sartuta dago, «Metal ez-ferrosoak galdatzeko instalazioak, aleazioa eta berreskuratze-produktuak barne (galdategian fintzea, moldekatzea), berunerako eta kadmiorako 4 t/egun baino galdatze-ahalmen handiagoa, edo gainerako metaletarako 20 t/eguneko galdatze-ahalmena dutenak».

Alcoa Transformación de Productos SL enpresak aluminioaren eta horren aleazioen erdilanduak ekoizten ditu laminatu gisa, batik bat arbastuak, txapak eta bobinak.

Alcoa Transformación de Productos SL enpresan aluminioa eraldatzeko burutzen den prozesua plakak galdatu eta isurtzea da, eta ondoren beroan eta hotzean ijezten dira. Prozesuak fase hauek ditu:

a) Galdatzea: lehengai gisa erabiltzen diren aluminio-muxarrakinak urtzeko labe bat eta itxaroteko beste batez osatuta dauden duplex motako urtzeko labeetan sartzen dira. Urtzeko labeetan aluminio-galda bat lortzen da, eta itxaroteko labera aldatzen da, galdatuta egoteko eta homogeneizatzeko, maskorretan isuri arte. Isurketan aluminio-plakak sortzen dira, eta urarekin hozten dira.

b) Beroan ijeztea: plakaren aurpegiak fresatuz hasten da, akatsak ezabatzeko. Ondoren, berotzeko labe batera igarotzen da plaka, eta tenperatura igo egiten du, ondoren ijeztu eta bobinatzeko. Ijezketan zehar, zilindroak etengabe lubrifikatu eta hozten dira, olio-emultsio baten bidez.

c) Hotzean ijeztea: bigarren ijezketa bat da, lodiera bezeroak eskatutako parametroetara murrizteko. Etapa horretan bobinen tratamendu termiko bat egiten da suberaketa-labeetan, lodiera baxuetan ijeztu eta bezeroak nahi duen egoera metalurgikoa lortzeko.

d) Akabera eta bidaltzea: atal honetan bobinak desbobinatu, ebaki, birbobinatu eta enbalatu egiten dira, bidaltzeko.

Instalazioaren urteko ekoizte-ahalmena gutxi gorabehera 80.352 t galda, 242.549 t beroko ijezketa, 70.833 t Alicante arbastu, eta 141.556 t erdilandukoa da.

Ekoizte-prozesurako erabilitako energia-baliabideak batik bat ijezketa-ekipoetarako energia elektrikoa, labeetarako gas naturala, eta orga jasotzaileetarako gasolioa dira.

Instalazioak sareko ura kontsumitzen du kontsumorako, fabrikako zerbitzuetarako eta fabrika desionizatzailea hornitzeko, eta Ibaizabal ibaitik bildutako ura makrografia-fabrikarako, anodizatuak garbitzeko kubetarako eta urontzien lurrunketetarako.

Instalazioan sortutako hondakin-urak malutatze eta dekantazio bidez tratatutako anodizatze-saiakuntzen garbiketako industria-urak, erretxina desionizatzaile neutralizatuak birsortzeko urak eta iragazkien garbiketako urak dira, eta ur sanitarioekin batera udal-kolektorera doaz.

Halaber, hozte-zirkuituak aldizka hustean urak sortzen dira, isurketa-puntu batetik Ibaizabal ibaira isurtzen direnak. Bestetik, xukatzeko ponpen probetan erabilitako urak ere Ibaizabal ibaira isurtzen dira bi isurketa-puntutatik.

Gainera, gasolioa biltegiratzeko eremuan kutsadura arrastatzen duten euri-urak sortzen dira, eta instalazioa zeharkatzen duen erretenera isurtzen dira, eta hori, aldi berean, Ibaizabal ibaira doa, hidrokarburo-bereizgailu batetik igaro ostean.

Azkenik, txatarra-parkera kutsadura arrastatzen duten jariatze-urak arazte-sistema egoki batean tratatu beharko dira ibilgura isuri aurretik.

Instalazioak isuri atmosferikoen 20 foku ditu: urtzeko labeak (7), berotzeko labeak (2), suberaketa-labeak (6), hotzean (2) eta beroan (1) ijezteko lerroak, txirbil-garraiorako zikloia eta txirbil-trinkogailua, eta horietatik ijezteko lerroen fokuek eta txirbil-xurgapenak isuriak arazteko sistemak dituzte. Beroan ijezteko fokuak eta hotzean ijezteko fokuetako batek (10. eta 11. fokuak) sare-paketeak ditu, hotzean ijezteko beste fokuak (12. fokua) inpaktuzko bereizgailua du, eta txirbila xurgatzeko fokuak (25. fokua) hautsa bildu eta arazteko sistema bat du, hautsa xurgatzeko haizagailu zentrifugoa eta iragazki bat dituena.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsu nagusiak prozesu hauei lotutakoak dira: galdatzea (zepak), ijeztea (taladrinak, ur oliotsuak eta olio-emultsioak), anodizatzeko fabrika (azido agortuak) eta makrografia, isuriak araztea (lohiak), eta ekipoen mantentze- eta garbiketa-lanak.

Ekoizte-prozesuak galdaketari buruzko Europako BREF agirian jasotako teknika erabilgarri onenak («Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» 2005eko maiatzekoa) erabiltzen ditu. Hain zuzen, fabrikak agiri horretan TEOtzat hartzen diren jarduketa hauek ditu: ingurumen-kudeaketako sistema bat dute; aluminio-muxarrakinak pabiloi barruan biltegiratzen dituzte; isuriak xurgatzen dituzte tximiniatik kanpora husteko; aluminioa garbitzeko Ar/Cl2 gasa duen errotore bat dute, zirkuitu itxian hozteko industria-uren sare bat urak bereizteko sareak eta arazteko tratamendua dituena; zarata murrizteko neurriak; kubetak kanpoko biltegiratze guztietan, eta isuri aurretiko kontrolak.

Bigarrena.- Alcoa Transformación de Productos SL enpresak Amorebietako udalerrian aluminioaren eta horren aleazioen erdilanduak laminatu gisa ekoizteko jardueraren ustiapenerako ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumeneko Sailburuordetzari emandako datuetan aldaketarik balego, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.- Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

B.1.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.- Baldintza orokorrak.

Aluminioaren eta horren aleazioen erdilanduak laminatu gisa ekoizteko fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Alcoa Transformación de Productos SL enpresak ondorengo fokuak ditu Amorebietako instalazioan, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Taulan identifikatutako isurtze-fokuei buruzko informazio hau aurkeztu beharko da:

- 25. fokuaren diametroa.

- Foku ez-sistematikoei dagokienez: diametroa eta UTM koordenatuak.

B.1.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtutakoak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.

B.1.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 e" 8D eta L2 e" 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

B.1.2.- Isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia:

aluminioaren ekoizpena eta lehen transformazioa.

Jarduera-taldea: metala.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.42

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.- Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: industria-urak.

Orduko puntako emaria 0,31 m3/h

Eguneko gehienezko bolumena 7,54 m3/egun

Urteko gehienezko bolumena 2.752 m3/urte

b) 2. isurketa: urontzi eta hozte-sistemen aldizkako hustuketak.

Orduko puntako emaria 0,37 m3/h

Eguneko gehienezko bolumena 8,9 m3/egun

Urteko gehienezko bolumena 3.260 m3/urte

c) 3. eta 4. isuriak: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka.

Puntako emaria 1,94 m3/s

Urteko gehienezko bolumena 7.560 m3/urte

d) 5. isurketa: gasolioa biltegiratzeko estazioko jariatze-urak.

Eguneko gehienezko bolumena 0,2 m3/egun

Urteko gehienezko bolumena 70 m3/urte

B.1.2.3.-Isurtzeko muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

a) 1. isurketa: industria-urak.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko kolektorean isurtzeko erregelamenduan jasotako mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek ondo deritzon zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

b) 2. isurketa: urontzi eta hozte-sistemen aldizkako hustuketak.

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

pH-a 5,5-9,5

OEK (mg/l O2) 40 mg/l

Fosforoa guztira 3 mg/l

Kloro askea 0,05 mg/l

Zn 4 mg/l

AOXak 0,15 mg/l

Tenperatura: ubidearen tenperatura ezin da 3 ºC baino gehiago areagotu.

c) 3. eta 4. isuriak: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka.

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

pH-a 5,5-9,5

Gai esekiak (mg/l) 80 mg/l

OEK (mg/l O2) 40 mg/l

Olioak eta koipeak (mg/l) 20 mg/l

d) 5. isurketa: gasolioa biltegiratzeko estazioko jariatze-urak.

Parametroak Isurtzeko muga-balioak

pH-a 5,5 - 9,5

Gai esekiak (mg/l) 80 mg/l

OEK (mg/l O2) 160 mg/l

Olioak eta koipeak (mg/l) 20 mg/l

Aluminioa guztira (mg/l) 1 mg/l

Hidrokarburoak (mg/l) 5 mg/l

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).

Hozteko zirkuituak husteko erregulartasunez kontuan hartu eta bermatu behar den protokoloa hauxe da:

1.- Husteko gutxieneko denbora: 72 ordu.

2.- Hondar-kloro askea erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

B.1.2.4.- Araztu eta husteko instalazioak.

Hondakin-urak arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak espedientean agertzen den enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara egokituko dira, eta jarduketa hauek izango dituzte:

Burutu diren jarduketak:

1. isurketa: industria-urak:

- 1 m3-ko edukierako arazteko sistema fisiko-kimikoa anodizatze-urak tratatzeko, polielektrolitoa duen malutatzailea, sodio hidroxidoa edo azido sulfurikoa erabiliz pH doitze bat, eta ondoren dekantazio bat dituena.

- Neutralizazio-putzua, irabiatzea eta 25 m3-ko edukierako pH neurgailua dituena erretxinak birsortzeko prozesuko hondakin-urak tratatzeko.

2. isurketa: urontzi eta hozte-sistemen aldizkako hustuketak.

- Urontzietako kloro askea sodio tiosulfatoa edo sodio bisulfitoa erabiliz neutralizatzea, eta zirkuituak ireki aurretik kloro askearen maila egiaztatzea.

5. isurketa: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak:

- 1,8 m3-ko edukierako hidrokarburo-bereizgailu bertikala.

Burutzeke dauden jarduketak:

2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak:

- Hozteko urontziak husteko protokolo bat ezarriko da.

3. eta 4. isuriak: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka:

- Xukatze-putzuetan pilatutako euri-uren kopurua uholdeen aurka xukatzeko ponpen probak burutzeko nahikoa ez denean, proba horiek egiteko hozte-uraren ekarpena eten egingo da, eta bildutako ura erabiliko da horretarako. Horretarako, instalazioa egokitu egingo da, proiektu atxikian deskribatutako aldaketak egingo dira, eta obrak 2008ko apirilean amaituko dira.

- Xukatzeko ponpen probetarako ur-ekarpena eten arte, uraren kloro askearen edukiaren egiaztapen bat egingo da isuri aurretik test kolorimetrikoaren bidez. Kloro askearen kontzentrazioa 0,25 ppm edo gehiago bada, xukatzeko ponpen probak atzeratu egingo dira balio horretatik beherako emaitzak lortu arte.

Txatarra-parkeko jariatze-urei dagokienez, egokitze-plan bat aurkeztu beharko da, burutzeko epe zehatzak barne, ur horien tratamendu egokia eta azken isuria egiteko.

Zerbitzuko aire-konpresoreek galdaratxoen purgako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazte-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

1. isurketa: industria-urak:

- pH neurgailua eta emari-neurgailua.

2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

- Emari-neurgailua eta test kolorimetrikoa kloroa neurtzeko.

3. eta 4. isuriak: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka.

- Emari-neurgailua eta test kolorimetrikoa kloroa neurtzeko.

5. isurketa: gasolioa biltegiratzeko estazioko jariatze-urak

- Emari-neurgailu totalizatzailea.

B.1.2.5.- Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hau da isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(IKK): Isurien Kontrol-kanona = V x Pu.

Pu = Po x Km.

Km = K2 x K3 x K4.

Honela ulertuta:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketen kontrolaren prezio unitarioa.

Po = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak:

V: Bolumena:

Po: Hondakin-ura: Industriala

K2: 1. mota substantzia arriskutsuekin

K3: Tratamendu egokia

K4: Kategoria-eremua: I V = 3.260 m3/ urte

Po = 0,03005 euro/m3

K2 = 1,28

K3 = 0,5

K4 = 1,25

Km = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,80000.

Pu = 0,80000 x 0,03005 = 0,02404 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,02404 x 3.260 = 78,37

3. eta 4. isuriak: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka:

V: Bolumena:

Po: Hondakin-ura: Industriala

K2: 1. mota

K3: Tratamendu egokia

K4: Kategoria-eremua: I V = 7.560 m3/ urte

Po = 0,03005 € /m3

K2 = 1,0

K3 = 0,5

K4 = 1,25

Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.

Pu = 0,625000 x 0,03005 = 0,01878 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,01878 x 7.560 = 141,98.

4. isurketa: gasolioa biltegiratzeko estazioko jariatze-urak:

V: Bolumena:

Po: Hondakin-ura: Industriala

K2: 1. mota

K3: Tratamendu egokia

K4: Kategoria-eremua: I V = 70 m3/ urte

Po = 0,03005 € /m3

K2 = 1,0

K3 = 0,5

K4 = 1,25

Km = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,625000.

Pu = 0,625000 x 0,03005 = 0, 01878 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona = 0, 01878 x 70 = 1,31.

Isurien kontrol-kanona = 78,37 + 141,98 + 1,31 = 221,66 euro/urte.

Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7 artikulua).

B.1.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amorebietako Udalean.

B.1.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

● 1. Prozesua: «Hotzean ijeztea».

- 1. hondakina: «Ureztatzeko olioa».

Identifikazioa: A80547284/487820/1/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R1//L8//C51//H5/6//A222//B3237.

HEZ: 120107.

Urtean sortutako kantitatea: 71,74 t.

Ureztatzeko azpiprozesuan sortzen dira eta artezteko fabrikaren ondoko andelean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 2. hondakina: «Lur iragazleak».

Identifikazioa: A80547284/487820/1/2.

Hondakinaren kodea: Q9//D15//S23//C51//H5/14//A222//B3237.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 107,82 t.

Ureztatzeko olioa iragazteko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbigunearen ondoko berariazko edukiontzi batean biltegiratzen dira (estalita) kudeatzaile baimenduari bidali arte.

● 2. Prozesua: «Beroan ijeztea».

- 3. hondakina: «Ijezteko olio-emultsioa».

Identifikazioa: A80547284/487820/2/1.

Hondakinaren kodea: Q9//D5//S23//C51//H5/14//A222//B3237.

HEZ: 120109.

Urtean sortutako kantitatea: 472,93 t.

Beroan ijeztea hozteko eta lubrifikatzeko azpiprozesuan sortzen da eta pabiloi barruko andel finkoetan biltegiratzen dira. Badago fase urtsua lurruntzeko instalazio bat olio eta ur-emultsioak minimizatzeko.

- 4. hondakina: «Artezteko makinako txirbilak».

Identifikazioa: A80547284/487820/2/2.

Hondakinaren kodea: Q8//D15//S40//C51//H5/14//A222//B3237.

HEZ: 120120.

Urtean sortutako kantitatea: 14,72 t.

Ijezteko zilindroak artezteko azpiprozesuan sortzen dira eta artezketa-pabiloiko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

● 3. Prozesua: «anodizatzeko instalazioa».

- 5. hondakina: «Aluminatoak eta karbonatoak».

Identifikazioa: A80547284/487820/3/1.

Hondakinaren kodea: Q5//D9//L27//C24//H8//A222//B324.

HEZ: 110107.

Urtean sortutako kantitatea: 4,32 t.

Anodizatzeko instalazioko desugertzeko eta deskoipeztatzeko azpiprozesuetan sortzen da eta kubetetatik zuzenean biltzen du kudeatzaile baimenduak.

- 6. hondakina: «Sosa diluitua».

Identifikazioa: A80543259/4800007820/3/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D09//L27//C24//H8//A222//B3241.

HEZ: 110107.

Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.

Desugertzaile gisa erabilitako sosa duen kubeta garbitzean sortzen da aluminiozko probeten gainazalaren kalitate-kontroletan; sosa duen disoluzio bat da.

Sortzen den lekuan zuzenean biltzen da, kubetak garbitzen direnean, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

● 4. Prozesua: «Plaken makrografia».

- 7. hondakina: «Azido agortuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/4/1.

Hondakinaren kodea: Q5//D9//L27//C23//H8//A212//B3528.

HEZ: 110106.

Urtean sortutako kantitatea: 21,24 t.

Aluminiozko plaken egitura errebelatzeko azpiprozesuan sortzen diren makrografiako azidoak barne daude, eta kubeta duten andeletan biltegiratzen dira makrografia-instalazioan kudeatzaile baimenduari bidali arte.

● 5. Prozesua: «Industria erabilerako ura araztea».

- 8. hondakina: «Araztegiko lohiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/5/1.

Hondakinaren kodea: Q9//D9/R1//L30//C24//H8//A222//B3258.

HEZ: 190813.

Urtean sortutako kantitatea: 21,24 t.

Ibaizabal ibaitik bildutako ura arazteko azpiprozesuan sortzen da eta prentsa-iragazkiaren ondoko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

● 6. Prozesua: «Mantentze lanak eta zerbitzu orokorrak».

- 9. hondakina: «Erabilitako olioa».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/1.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//L8//C51//H5/6//A222//B0019.

HEZ: 130208.

Urtean sortutako kantitatea: 16,28 tona.

Makinen mantentze-lanetan sortzen da eta kudeatzaile baimenduak biltzen du.

- 10. hondakina: «Taladrinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D9//L9//C51//H14//A222//B0019.

HEZ: 120109.

Urtean sortutako kantitatea: 16,28 t.

Taladrina erabilia erretiratzean sortzen dira. Kudeatzaile baimenduak biltzen du.

- 11. hondakina: «Ur oliotsuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/3.

Hondakinaren kodea: Q5//D9//L9//C51//H14//A222//B0019.

HEZ: 120301.

Urtean sortutako kantitatea: 112,98 t.

Laino-iragazkiak, bero-trukagailuen zeramikazko ohantzeak eta motorrak garbitzeko azpiprozesuan sortzen dira eta T pabiloiko kanpoko andel batean biltegiratzen dira. Badago fase urtsua lurruntzeko instalazio bat olio- eta ur-emultsioak minimizatzeko.

- 12. hondakina: «Bateriak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/4.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8/14//A222//B0019.

HEZ: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: 1,4 t.

Orga jasotzaileen mantentze-lanen azpiprozesuan sortzen dira eta garajeko berariazko edukiontzi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 13. hondakina: «Pilak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/5.

Hondakinaren kodea: Q6//R13/4//S37//C5/16//H14//A222//B0019.

HEZ: 200133.

Urtean sortutako kantitatea: 0,03 t.

Pilak birjartzean sortzen da eta Garbiguneko berariazko ontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 14. hondakina: «Fluoreszenteak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/6.

Hondakinaren kodea: Q6//R13/4//S40//C16///H14//A222//B0019.

HEZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 0,72 t.

Lanparak birjartzean sortzen da eta Garbiguneko berariazko ontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 15. hondakina: «Plastikozko ontziak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/7.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A222//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 1,75 t.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbiguneko plastikozko ontzietarako kaioletan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 16. hondakina: «Metalezko bidoiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/8.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5/14//A222//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 2,16 t.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta kudeatzaile baimenduari bidali arte biltegiratzen dira.

- 17. hondakina: «Metalezko ontziak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/9.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A222//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 0,47 t.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbiguneko metalezkozko ontzietarako kaioletan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 18. hondakina: II. motako hondakin biosanitarioak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/10.

Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A222//B0019.

HEZ: 180103.

Urtean sortutako kantitatea: 0,01 t.

Osasun-zerbitzuaren azpiprozesuan sortzen dira eta Osasun Zerbitzuko berariazko ontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 19. hondakina: «Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/11.

Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A222//B0019.

HEZ: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: 0,72 t.

Ekipo elektriko eta elektronikoak birjartzean sortzen dira eta berariazko ontzietan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 20. hondakina: «Aerosol erabilien hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/12.

Hondakinaren kodea: Q6//R13/S12/36////C41/16//H5//A222//B0019.

HEZ: 160504.

Urtean sortutako kantitatea: 0,05 t.

Lubrifikatzaileak, disolbatzaileak eta korrosio-kontrako produktuak zituzten aerosol-ontziak biltzean sortzen dira eta berariazko ontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 21. hondakina: «Koipe lodia».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/13.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//S19//C51//H5//A222//B0019.

HEZ: 120112.

Urtean sortutako kantitatea: 0,33 t.

Makinetan lubrifikatzaile gisa erabilitako koipean garbitzean sortzen da eta artezteko pabiloiko edukiontzi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 22. hondakina: «Urontziaren garbiketako hondakin-ura».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/14.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L33//C24//H5//A222//B0019.

HEZ: 120301.

Urtean sortutako kantitatea: 58,2 t.

Araztegia eta bildutako urak biltegiratzeko urontzia garbitzean sortzen da eta sortzen den lekutik biltzen du zisterna-kamioi batek kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

- 23. hondakina: «Amiantoa duten eraikuntza-materialak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/15.

Hondakinaren kodea: Q6//D15//S40//C25//H7//A222//B0019.

HEZ: 170605.

Urtean sortutako kantitatea: 3,26 t.

Amiantoarekin eraiki ziren eraikuntza-elementu zaharrak eraistean sortzen dira eta berariazko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 24. hondakina: «PKB duten aparatuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/6/16.

Hondakinaren kodea: Q12//D15//S10//C32/51//H6/7//A222//B0019.

HEZ: 160209.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

PKB duten aparatuak desegitean sortzen dira. Kudeatzaile baimenduari entregatzen zaizkio.

- 25. hondakina: «Petrolioa».

Identifikazioa: A80543259/4800007820/6/17.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//H3b//A222//B0019.

HEZ: 160708.

Urtean sortutako kantitatea: 1 tona.

Orokorrean olioz bustitako metalezko piezak garbitzean sortzen da. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

● 7. Prozesua: «makinen eta tresnen garbiketa».

- 26. hondakina: «Disolbatzaile halogenatuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C40//H6//A222//B0005.

HEZ: 140602.

Urtean sortutako kantitatea: 0,03 t.

Orokorrean olioz eta koipez bustitako metalezko piezak garbitzean sortzen dira eta kubetako bidoian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 27. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatuak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/2.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41/43//H3B/5//A222//B0005.

HEZ: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 42,19 t.

Orokorrean olioz eta koipez bustitako metalezko piezak garbitzean sortzen dira eta kubetako bidoian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 28. hondakina: «Olioa eta koipea duten trapuak eta kotoiak».

Identifikazioa: A80547284/487820/7/3.

Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34//C51//H5//A222//B0005.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 13,82 t.

Garbiketan eta mantentze-lan orokorretan sortzen dira eta berariazko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

● 8. Prozesua: «Galdaketa».

- 29. hondakina: «Zepak».

Identifikazioa: A80547284/487820/8/1.

Hondakinaren kodea: Q8//R4//S22//C24//H12//A222/B3236.

HEZ: 100309.

Urtean sortutako kantitatea: 3230,6 tona.

Aluminio-lingoteak eta txatarra galdatzeko prozesuan sortzen dira eta metalezko saskietan biltegiratzen dira T pabiloian, kudeatzaile baimenduari bidali arte.

● 9. Prozesua: «laborategia».

- 30. hondakina: «Laborategiko hondakinak».

Identifikazioa: A80547284/487820/9/1.

Hondakinaren kodea: Q8//R4//S22//C24//H12//A222/B3236/B0019.

HEZ: 160506.

Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Laborategiko saiakuntza eta analisietan sortzen dira eta metalezko saskietan biltegiratzen dira T pabiloian, kudeatzaile baimenduari bidali arte.

- 31. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak izan dituzten beirazko ontziak».

Identifikazioa: A80547284/487820/9/2.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C23/24/41//H14//A222//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 60 kg.

Kubetako 60 litroko bidoietan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) «Taladrinak» eta «urontziaren garbiketako hondakin-ura» hondakinak instalazioan sortzen diren andeletatik bertatik zuzenean bildu beharko dira, aurrez ontziratu edo biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Alcoa Transformación de Productos SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) Alcoa Transformación de Productos SL enpresak industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

k) Aipatutako ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Alcoa Transformación de Productos SL enpresak.

l) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Alcoa Transformación de Productos SL enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

n) Alcoa Transformación de Productos SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumeneko Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumeneko Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

q) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

s) Enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

B.1.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Material erregogorren kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Alcoa Transformación de Productos SL enpresak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumeneko Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak zaintzeko eta kontrolatzeko planarekin segitu beharko du, obra-hondakindegi zaharreko lursailetan burututako erremedioaren eraginkortasuna egiaztatzeko. Kontrol-plan hori hiru hilero lurzoruaren kalitatearen analisiak izango dira, gunean instalatutako MW13, MW14, MW15 eta MW16 piezometroen bidez.

Alcoa Transformación de Productos SL enpresak jarduera garatzen duen lur zatian lur-mugimenduak sustatzen baditu, enpresak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Karakterizazio horretan lortutako emaitzak, material horiek kudeatu aurretik Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, baloratzeko. Ingurumen-organoak, ebazpen arrazoitu bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hastea eskatu ahal izango du kutsadura-zantzurik antzemanez gero, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

B.1.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.- Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Alcoa Transformación de Productos SL enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

Aurreko atalean aipatutako aldizkako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek (KEB) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta; eta dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurien ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

C.1.1.1.- Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, dokumentazio gaurkotua erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

Foku bakoitzaren erregistro-liburuak behar bezala beteta igorri beharko ditu sustatzaileak. Behin horiek egiaztatuta, Sailburuordetzak zigilatu egingo ditu eta erabil ditzan igorriko dizkio sustatzaileari, goiko paragrafoak adierazitakoaren arabera.

C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritzara) bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean adierazitako parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

C.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.- Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.7 atalean aipatzen den Ingurumena zaintzeko programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Urtero bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, eta ingurumena zaintzeko programarekin batera bat ere bidaliko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako, Bizkaiko edo Arabako Ordezkaritza).

C.6.- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan, prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.- Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (27.42 Epigrafea. «Aluminioaren ekoizpena eta lehen transformazioa»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Alcoa Transformación de Productos SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduerak.

Oinarrizko Proiektuko 15. atalean egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

d) Kloruro ferrikoa, sodio hipokloritoa, azido klorhidrikoa, sodio hidroxidoa, disolbatzaile ez-halogenatua, azido sulfurikoa, taladrina eta olio erabiliak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Hidrokarburo-bereizgailua aldian-aldian ikuskatuko da, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.

h) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek, horiek isuriaren kalitatea arriskuan jartzeko moduko mailetan metatzea saihesteko behar den maiztasunarekin.

i) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko da eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira, kudeatzaile baimenduak jasotzeko.

j) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

k) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

l) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

m) Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

n) Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

o) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

p) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

q) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

r) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, isurtzeko muga-balioak gainditzea eta ustekabeko isuri bat egitea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumeneko Sailburuordetzari.

s) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

- Gertakari-mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

- Mailak gainditu badira, isurketei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

t) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldaraz daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Alcoa Transformación de Productos SL enpresak Ingurumeneko Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio isuri atmosferikoei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumeneko Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.2 (isurtze-fokuei buruzko informazioa); B.1.2.4 (arazteko eta husteko instalazioak); B.1.3.1 («Olio erabilia», «Ur oliotsuak» eta «Bateriak» hondakinen kudeaketaren justifikazio»); B.1.3.1.g eta B.1.3.2.e (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak), B.1.3.1.o eta B.1.3.2.g (Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko eredua), B.1.3.1.m (PKB izatearen adierazpena); B.1.3.2.a (ispilu-sarrera duen LER 16 11 04 hondakinaren karakterizazio); hala badagokio, C.1 (isuri atmosferikoen kontrola); B.1.4 (obra-hondakindegi zaharreko lursailetako erremedioa zaintzeko plana); C.1.1 (isuri atmosferikoen neurketak erregistratzeko eredua), C.4 (zarataren kontrola); C.7. (ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina); D.1 (geldialdi programatuetan sortutako hondakin eta isurtzeen balioespena); D.3.a eta b (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eta ikuskaritza-programa); D.3.f (larrialdi-egoeretarako material erabilgarrien zerrenda) eta D.3.t (suteen aurkako araudia).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumen-baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumen-baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.- Edonola ere, ingurumen-baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.- Alcoa Transformación de Productos SL enpresak Ebazpen honen xede den aluminioaren eta horren aleazioen erdilanduak laminatu gisa ekoizteko fabrikan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

Zazpigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumen-baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Alcoa Transformación de Productos SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Alcoa Transformación de Productos SL enpresari, Amorebietako Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala