251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6536
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez, heldutasun-probetarako deialdia egiten da, Arte Plastiko eta Diseinuko Erdi- eta Goi-mailako Lanbide-ikasketetan, Erdi- eta Goi-mailako Kirol-ikasketetan eta Musikako Graduko Goi-mailako Arte-ikasketetan eta Diseinuko Graduko Goi-mailako Arte-ikasketetan sartzeko ezarritako baldintzak egiaztatzeko 2011-2012 ikasturterako».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Hezkuntzako sailburuordearen 2010eko urriaren 27ko Ebazpenean (2010eko abenduaren 7ko EHAA) gisa horretako hutsak atzeman dira. Ebazpen horren bidez, heldutasun-probetarako deialdia egiten da, Arte Plastiko eta Diseinuko Erdi- eta Goi-mailako Lanbide-ikasketetan, Erdi- eta Goi-mailako Kirol-ikasketetan eta Musikako Graduko Goi-mailako Arte-ikasketetan eta Diseinuko Graduko Goi-mailako Arte-ikasketetan sartzeko ezarritako baldintzak egiaztatzeko 2011-2012 ikasturterako. Horrenbestez, zuzendu egiten dira:
Zortzigarren puntuan, 2010/5929 (6/45) orrialdean,
Honako hau dioenean:
«1.- Proba hauek erregimen bereziko irakaskuntzetan sartzeko proben funtsezko zatia direnez, 2009ko maiatzaren 13ko Aginduak -Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituenak- xedatutakoaren arabera, 25,56 euro ordaindu behar dituzte deialdian parte hartzen duten ikaslegaiek sarrera-probaren prezio publiko gisa 3035 0258 01 2580900015 kontu korrontean. Ordainagirian, izena eta bi abizen jasoko dira eta zehaztu egingo da «Araubide Bereziko ikasketen heldutasun-proba» kontzeptua».
Honela esan behar du:
«1.- Proba hauek erregimen bereziko irakaskuntzetan sartzeko proben funtsezko zatia direnez, 2010eko uztailaren 21eko Aginduak -Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituenak- xedatutakoaren arabera, 25,82 euro ordaindu behar dituzte deialdian parte hartzen duten ikaslegaiek sarrera-probaren prezio publiko gisa 3035 0258 01 2580900015 kontu korrontean. Ordainagirian, izena eta bi abizen jasoko dira eta zehaztu egingo da «Araubide Bereziko ikasketen heldutasun-proba» kontzeptua».