251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6529
EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2011. urteko deialdia egiteko dena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak (2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zenbakia) euskal etxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, bidezkoa da 2011ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egitea.
Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluak dioenez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.
Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.- Deialdia.
Euskal etxeei 201.618 euroko diru-laguntza emateko 2011ko ekitaldirako deialdia egitea, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.
Ebazpen honen bitartez egiten den deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzeko aginduari atxikita dago (Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua), eta beraz, deitutako diru-laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 222/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen 30/1992 lege hori.
Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.
ERANSKINA
Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia premiak eta egoera larriak atenditzeko dira.
Lehenengoa.- Helburua.
Oinarri hauen helburua da euskal etxeei laguntza ekonomiko zuzenak ematea, euskal gizataldetako partaideen asistentzia premiak eta egoera larriak atenditzeko 2011. urtean zehar, beti ere, 222/2003 Dekretuko 2. artikuluan ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte.
Bigarrena.- Zenbatekoa.
Laguntza hauetarako 2011. urteari dagokion zenbatekoa 201.618 eurokoa da, 2011rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarri den aurrekontu-kredituaren arabera.
Hirugarrena.- Eskaerak baloratu eta aukeratzeko irizpideak.
Diru-laguntzak emateko, eskaeretan egiaztatutako egoeraren larritasuna baloratuko da, honako baldintza hauen arabera:
a) Familiaren egoera ekonomikoa, herrialdearen batez besteko errenta kontuan izanik: 5 puntu, gehienez.
b) Osasun arriskuaren larritasuna edo muturreko egoeraren larritasuna: 15 puntu, gehienez.
c) Egiaztatutako premiari aurre egiteko eskatutako zenbatekoaren egokitasuna: 5 puntu, gehienez.
Laugarrena.- Eskaerak aurkezteko tokia, era eta epea.
1.- 222/2003 Dekretuan eskatutako baldintzak bete eta laguntza hauek jasotzeko interesa duten pertsonek euskal etxeetara jo beharko dute, eskaerak balioesteko eta tramitatzeko. Euskal etxeetako kideek beraien zentroetara jo beharko dute, eta euskal gizataldeetako kideak izan eta euskal etxeetakoak ez direnek beraien lurralde-mugapeko edozein euskal etxetara jo dezakete, edo lurraldean ez badago, bizi diren herrialdean dauden edozeinetara.
2.- Euskal etxeek interesa duten pertsonen eskaerak sinatuta aurkeztu beharko dituzte, atxikitako ereduan ezarrita dagoen modura (www.euskadi.net web orrian aurki daiteke) eta bertan eskatzen den dokumentazioarekin, honako helbide honetan:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Eskabideak, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.
3.- Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an amaituko da.
Bosgarrena.- Ebaluazio batzordea.
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusita dagoen ebaluazio batzordean honako kide hauek egongo dira:
- Julian Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, batzordeburua.
- Patricia Arratibel andrea, Osasun saileko Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendaria, bokala.
- Pedro María Sánchez Amado jauna, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarteratze zuzendaria, bokala.
- Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala.
- Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, batzordearen idazkaria.
Seigarrena.- Prozedura ebaztea.
Ebaluazio Batzordeak eginiko proposamena kontuan hartuta, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ebatziko du euskal etxeei eman beharreko laguntza ekonomikoen deialdia. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko dira.
ESKAERA EREDUA / MODELO DE SOLICITUD
1.- Behartsuaren datuak / Datos de la persona necesitada.
Izena eta abizenak / Nombre y apellidos:
- Helbidea/Dirección:
- Herria/Ciudad: - Posta-kodea / Código postal:
- Herrialdea/País:
- Telefonoa/Teléfono: - Faxa/Fax:
- Posta elektronikoa / E-mail/ Correo electrónico:
Behean sinatzen duenak eskaera honetan jarritako datuak benetakoak direla adierazten du. / El abajo firmante o la abajo firmante declara que los datos presentados en esta solicitud son verídicos.
Eguna eta tokia / Fecha y lugar:
Behartsuaren sinadura / Firma de la persona necesitada
Familia-unitatea zenbat lagunek osatzen duten
Número de personas que integran la unidad familiar:.
Familia-unitatea osatzen dutenen hileroko diru-sarrera guztira (moneta nazionalean)
Total de ingresos mensuales de la unidad familiar (en moneda nacional):
2011 urte osorako eskatutako diru laguntza guztira (moneta nazionalean): /
Cantidad total solicitada para el año 2011 (en moneda nacional):
2.- Eskaera abalatzen duen euskal etxeko ordezkari legala edo apoderatuaren identifikazio datuak, eta euskal etxe edo federazioaren banku datuak. / Datos de identificación del o de la representante legal o apoderado del Centro Vasco que avala la solicitud, y datos bancarios del Centro o Federación.
Izena eta abizenak / Nombre y apellidos:
Zer da / Calidad con la que actúa :
(ordezkari legal edo apoderatua) / (representante legal o apoderado o apoderada)
- Helbidea/Dirección:
- Herria/Ciudad: - Posta kodea / Código postal:
- Herrialdea/País:
- Telefonoa/Teléfono: - Faxa/Fax:
- Posta elektronikoa / E-mail/Correo electrónico:
Ordezkatzen duen zentro, federazio edo konfederazioa / Centro, Federación o Confederación al que representa :
- Izena/Denominación:
- Helbidea/Dirección:
- Herria/Ciudad: - Posta kodea / Código postal:
- Herrialdea/País:
- Telefonoa/Teléfono: - Faxa/Fax:
- E-maila / E-mail/Correo electrónico:
Eskaera egiten duen erakundearen banku datuak (euskal etxe edo federazioa) / Datos bancarios de la entidad solicitante (Centro Vasco oFfederación):
- Bankuaren izena / Nombre del Banco:
- Kontuaren jabea (Zentroa edo Federazioa izan behar da, ez pertsona fisikoa) / Titular de la cuenta (debe serlo el Centro o Federación, no una persona física):
- Kontu zenbakia (kode zenbaki guztiak adieraziz) / Número de cuenta (detallando todos los códigos):
- Sukurtsalaren helbide osoa / Dirección completa de la sucursal bancaria:
Eskatzaileak ez du ez isun administratibo ez zigor penalik jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dionik, ez dago legalki galerazita hauek jasotzeko. / La entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.
Ordezkari legalak edo apoderatuak eskaera honetan jartzen diren datuak benetakoak direla egiaztatzen du. / El representante o la representante legal o apoderado o apoderada certifica la veracidad de los datos que se aportan en esta solicitud.
Eguna eta tokia / Fecha y lugar:
Sinadura / Firma:
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK / DOCUMENTOS QUE DEBEN PRESENTARSE
- Familiaren urteroko diru sarreren ziurtagiria, eta ezin bada aurkeztu, agintari eskudunak abalatutako zinpeko aitorpena / Certificado de los ingresos económicos anuales de la unidad familiar o, en caso de imposibilidad de presentarlo, una declaración jurada, avalada por la autoridad competente.
- Familiak dituen ondasun higiezinen txostena / Informe de los valores inmuebles que posea la unidad familiar.
- Euskal gizataldeen partaidea dela adierazteko kreditazioa / Acreditación de la pertenencia a la Colectividad Vasca.
- Euskal etxeak egindako interesdunaren egoerari buruzko txostena, euskal etxeari eskaera bideratzea dagokiolako / Informe sobre la situación de la persona interesada emitido por el Centro Vasco al que corresponde la tramitación de su solicitud.
- Laguntza ekonomikoa eskatzen den gastu kontzeptuen aurrekontua / Presupuesto de los conceptos de gasto para los que solicita la ayuda económica.
- Osasun laguntzetarako eskaerei osasun-ziurtagiriak gehitu beharko zaizkie, bertan osasun egoeraren berri emanez eta osasun asistentziak dakarren gastuak azalduz / Las solicitudes para ayudas sanitarias deberán aportar el/los certificado(s) médico(s), exponentes de la situación sanitaria y justificantes de la situación de extrema necesidad y/o de los gastos que ocasiona la asistencia sanitaria.