Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6528

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera (2008ko apirilaren 11ko EHAA), diru-laguntza horietarako deia urtero egingo da ebazpen bidez. Hori dela eta, honen bidez egiten da 2011ko diru-laguntzetarako deia.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoa aintzat hartuz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari dagozkion diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Horren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Helburua.

Deialdi honen helburua 2011 urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egitea da, martxoaren 18ko 50/2008ko Dekretuan araututako baldintzetan.

Bigarrena.- Diru-laguntza jaso dezaketen jardueren denbora eremua.

Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2011. urtean gauzatu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

Hirugarrena.- Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastu eta jarduerak.

1.- Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak ere, honako jarduera eremu hauetan:

- Gazteria.

- Emakumea.

- Kanpo irudia eta komunikazioa.

- Memoria historikoaren berreskurapena.

Euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak (langileen soldatak, gizarte segurantza, bidaia gastuak, ura, argindarra, berogailua, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) diruz lagundu ahal izango dira baina ehuneko berrogeita hamarreko (% 50) mugarekin.

2.- Azpiegitura eta ekipamendu gastuak. VII. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira euskal etxeetako azpiegitura eta ekipamendu gastu hauek:

- Katastrofeek eragindako kalteak konpontzea.

- Hesi arkitektonikoak kentzea.

- Euskal etxeen egoitza berriak eraikitzea.

- Gazteentzako guneak egokitzea.

- Gazteen eta emakumeen jarduerak aurrera eramateko teknologiak sartzea.

3.- Kapitulu bakoitzean esleitzen diren dirulaguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa ateratzen bada, ez da dirulaguntzarik emango.

4.- IV. kapitulurako emango diren diru-laguntzen gehieneko kopurua 50.000 euro izango da.

Laugarrena.- Baliabide ekonomikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak milioi bat laurehun mila berrehun eta hirurogeita zortzi (1.400.268) euro dira guztira, honela banatuta:

IV. kapitulurako: 970.873 euro.

VII. kapitulurako: 429.395 euro.

Ebazpen honetan aipatzen den deialdiak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako gastu espedienteen aurretiko izapidetzeari heltzen dio 2007ko apirilaren 26ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aginduan araututa dagoena betez. Diru-laguntza horiek emango dira, betiere, 2011ko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Bosgarrena.- Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Deialdi honetako diru-laguntzetara biltzeko eskabideak I. eranskinean edo www.euskadi.net web orrian jasotako ereduan egingo dira.

Eskaerak helbide honetara zuzendu eta igorriko dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, edo Euskadik dituen ordezkaritzetara, ordezkaritzak dituzten herrialdeetan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran- adierazitako beste bideak erabiliz ere aurkeztu daitezke eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an bukatuko da.

Seigarrena.- Eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko:

A) Ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko gastuetarako (IV. kapitulua):

1.- Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, Aholku Batzordeak onartutako lau urterako Planarekin bat etorriz (30 puntu gehienez):

a) Inguruko euskal etxeekiko harremanak - 10 puntu gehienez.

b) Euskadirekiko harremanak - 10 puntu gehienez.

c) Beste herrialde batzuetako euskal etxeekiko harremanak - 10 puntu gehienez.

2.- Sendotzeko edo indartzeko garrantzia, barne-kohesioa bultzatuz (35 puntu gehienez):

a) Erakunde eskatzaileak 2008-2011 lau urterako plana prestatu eta onartzea - 20 puntu gehienez.

b) Bazkide kopurua: puntu 1 100 kideko - 5 puntu gehienez.

c) Programatutako jardueraren maila, aurkeztutako ekitaldien zenbatekoa eta garrantzia kontuan izanik - 10 puntu gehienez.

3.- Erakunde eskatzailearen jardun-ibilbidea - 25 puntu gehienez.

a) Jarduerak kanpoan duen garrantzia edo oihartzuna: komunikabideak, publikoa, etab. - 10 puntu gehienez.

b) Jarduerak aurrera eramateko azpiegituren egokitasun maila (egoitza, web orria, etab.) - 5 puntu gehienez.

c) Azken urterako jardun-kurba - 10 puntu gehienez.

4.- Aurrera eramango diren programa, ekintza edo jardunen genero-ikuspuntua (10 puntu gehienez).

a) Emakumeen parte hartzea zuzendaritza batzordeetan berdintasun baldintzetan - 5 puntu gehienez.

b) Diskriminazio positiboko jardunak - 5 puntu gehienez.

B) Azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako (VII. kapitulua):

1.- Sendotzeko eta/edo handitzeko garrantzia - 30 puntu gehienez).

a) Erakunde eskatzaileak 2008-2011 lau urterako plana prestatu eta onartzea- 10 puntu gehienez.

b) Bazkide kopurua: puntu 1 100 kideko - 5 puntu gehienez.

c) Ekitaldiak eta difusio kulturala - 5 puntu gehienez.

d) Hartzen duen eremu geografikoaren garrantzia: herria, hiria, eskualdea, herrialdea - 5 puntu gehienez.

e) Presazko konponketak eta martxan dauden obra edo ekipamendu proiektuak - 5 puntu gehienez.

2.- Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (35 puntu gehienez).

a) Ibilbide ekonomikoa ekipamendu eta obretan, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila - 10 puntu gehienez.

b) Norbere baliabideak - 15 puntu gehienez, honen arabera banatuta (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):

- % 0-25 bitarteko ekarpena - 0 eta 3 puntu artean.

- % 26-50 bitarteko ekarpena - 4 eta 7 puntu artean.

- % 51-75 bitarteko ekarpena - 8 eta 11 puntu artean.

- % 76-100 bitarteko ekarpena - 12 eta 15 puntu artean.

c) Egoitza mota: jabegoan - 10 puntu edo alokairuan - 5 puntu.

3.- Proiektuaren premia eta egokitasuna - 35 puntu gehienez.

a) Obra edo ekipamenduaren premia maila - 20 puntu gehienez.

b) Premia horri aurre egiteko, aurrekontuaren egokitasun maila, aurrekontuak duen oreka baloratuz euskal etxeak oro har duen garrantziaren arabera - 15 puntu gehienez.

Zazpigarrena.- Ebaluazio Batzordea.

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:

- Julián Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, batzordeburua.

- Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, bokala.

- Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, bokala.

- María Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, batzordearen idazkaria.

Zortzigarrena.- Prozeduraren ebazpena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak deialdia ebatziko du ebaluaketa batzordeak proposatutakoaren arabera.

Bederatzigarrena.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

Erakunde onuradunek dirulaguntza jaso duen ekintzak sortutako gastuak justifikatzeko agiriak errazago aurkez ditzaten, eta ahal den neurrian erakunde horiei argibideak eskatzen ibili behar ez izateko eta esleitutako diru-laguntzaren azkeneko ordainketa ez atzeratzeko, informazio-orri baten eredua jaso da II. eranskinean; hor adierazi beharko dira aurkeztutako gastuen faktura eta frogagiriak, behar bezala zenbakituta, identifikatuta eta sailkatuta.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakidun Erregelamenduarekin (EE) bat etorriz, laguntza hauek minimis arauaren barruan daude, edozein pertsona fisiko edo juridikori emandako diru-laguntza osoa, hiru ekitaldi fiskaletan zehar, ez baita 200.000 eurokoa baino gehiagokoa. Muga honen azpitik dauden diru-laguntzek ez dute merkataritzan eraginik eta/edo ez dute lehia desitxuratzen eta ondorioz ez dira EEko tratatuaren 1. ataleko 87.artikuluaren eraginpean sartzen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honetan aurreikusita ez dagoenerako, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuan eta Herri Administrazioen araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoan, ezarrita dagoena aplikatuko da.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

2011 URTEAN EUSKAL ETXEEN, ETXEON FEDERAZIO ETA KONFEDERAZIOEN DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EREDUA

MODELO DE SOLICITUD DE SUBVENCIÓN PARA CENTRO VASCO, FEDERACIÓN O CONFEDERACIÓN DE CENTROS VASCOS PARA 2011

1.- Euskal Etxearen Datuak / Datos del Centro Vasco:

Euskal Etxearen Izena / Nombre del Centro Vasco:

Herria/País:

Hiria/Ciudad:

2.- Aurkeztutako dokumentuak / Documentación presentada

n Euskal Etxeak diru-laguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontu ekitaldian izan dituen diru-sarreren eta gastuen balantzea / Balance de ingresos y gastos del Centro Vasco correspondiente al ejercicio presupuestario anterior a la convocatoria de ayudas.

n Diruz lagundu nahi den programa, ekintza edo jarduera deskribatzen duen txostena. Pertsona fisikoei laguntzeko programetan erabili diren aukeraketa-irizpideak ere zehaztu beharko dira txosten horretan / Memoria descriptiva del programa, actividad o acción para los que se solicita la ayuda, estableciendo un orden de prioridades.

n Programa, jarduera edo ekintza aurrera eramateko kostuen estimazioa, tokian tokiko monetan, aurreikusitako irabazi eta gastuak berariaz (azpiegitura edota ekipamendu inbertsioak direnean, profesional aditu batek egindako proiektua eta aurrekontua erantsi beharko dira) / Estimación, en moneda local, del coste de ejecución del programa, actividad o acción, con expresa mención de los ingresos y gastos previstos (cuando se trate de inversiones en infraestructura y/o equipamiento, habrá de adjuntarse proyecto y presupuesto realizado por profesional competente).

n Diru-laguntza eskatu duen erakundearen zuzendaritza-organoetan eta erakunde horrek antolatutako ekintzetan emakumeak duen parte-hartzeari buruzko txostena / Informe sobre la participación de la mujer en las actividades programadas así como su incorporación a los órganos de dirección de la institución solicitante de la subvención.

n Euskal etxeak diru-laguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontu-ekitaldian egin dituen jardueren txostena / Memoria de actividades correspondientes al ejercicio presupuestario anterior a la convocatoria de ayudas.

n Eskatzailearen aitorpena, urtean bertan eta aurreko bi urteetan beste minimis laguntzaren bat jaso duen ala ez adierazteko./ Declaración por parte del Solicitante acerca de la existencia o no de cualquier otra ayuda de minimis en los dos años anteriores y en el ejercicio en curso.

Eskatzaileak ez du ez isun administratibo ez zigor penalik jaso diru-laguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dionik, eta ez dago legalki galarazita hauek jasotzeko / La entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

Eskabidea egiten duenak ziurtatzen du eskabide honetan adierazitako datuak bat datozela diruz lagundu nahi den euskal etxearen benetako estimazioekin / Quien emite la solicitud certifica que los datos presentados en esta solicitud se ajustan a estimaciones reales del Centro Vasco para el que se solicita subvención.

Ordezkari legalaren izena, data, eta sinadura / Nombre, fecha y firma del o la representante legal:

II. ERANSKINA

JUSTIFIKATZEKO AURKEZTUTAKO AGIRIEN INFORMAZIO-ORRIA.

EUSKAL ETXEAK DIRU-LAGUNTZA 2011

Euskal etxearen izena:

Esleitutako dirulaguntza (zenbatekoa eurotan):

IV. kapitulua:

VII. kapitulua:

Aurkeztutako agiriak:

V. kapitulua:

VII. kapitulua:

Programa gauzatzeari buruzko txosten zehatza aurkezten da: Bai n Ez n

Fakturen eta ziurtagirien zerrendaren zehaztasunak - (kapitulu bakoitzeko kontzeptuka bilduta)

Kontzeptua Faktura igorlea Zenbakia Data Zenbatekoa


Azterketa dokumentala