251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Zigoitiko Udala
6526
IRAGARKIA, jendaurreko arretarako administrari laguntzailearen plaza hutsa jabez hornitzeko oinarriak onartu eta hautaketa-probetarako deialdia egiten duena.
Alkatetzak, 2010eko azaroaren 16an hartutako 554. zenbakiko Erabakiaren bidez, Zigoitiko Udalean jendeari arreta egiteko administrari laguntzaile plaza bat betetzeko oinarriak eta deialdia onetsi zituen. Plaza lehiaketa-oposizio bidez hornituko da eta hona hemen erabakia hitzez hitz:
2010eko ekitaldiko Lan-eskaintza Publikoa ikusita -2010eko uztailaren 29ko Alkatetzaren Erabakiaren bidez onetsi zen eta 2010eko irailaren 1eko 99. zenbakiko ALHAOn eta 2010eko urriaren 5eko 192. zenbakiko EHAAn argitaratu zen-, jendeari arreta egiteko administrari laguntzaile plaza bat jabetzan hornitzekoa, plaza hutsik baitago udaleko plantillan.
Helburu horrekin, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluko 23. artikuluak langileak hautatzeari buruz xedatutakoarekin bat etorriz, eta Toki araubidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.g) artikuluaren arabera dagozkidan eskumenen arabera, ondokoa xedatzen dut:
1.- Jendeari arreta egiteko administrari laguntzaile plaza hutsa jabetzan hornitzeko hautaprobak arautuko dituen oinarriak onestea (Erabaki honen eranskinean dago); Oinarri horiek, Administrazio Orokorreko Eskalako (Zigoitiko Udaleko Laguntzailea azpi-eskala) karrerako funtzionario izateko hautaketa prozesua arautuko dute. Plaza hori 2010. urteko Lan-eskaintza Publikoan aurreikusten da, aipatutako Dekretuaren bidez onetsitakoan.
2.- Oinarri hauen xede diren hautaproben deialdia egitea.
3.- Deialdia, hautaprobak arautuko dituzten oinarrien testu osoarekin batera, ALHAOn, EHAAn eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea. Deialdiaren laburpen bat Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta iragarki honen data erabiliko da eskabideak aurkezteko epea finkatzeko.
4.- Erabaki honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, ALHAOn argitaratzen den biharamunetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legearen 116. artikuluak eta hurrengoek xedatutakoarekin bat etorriz, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Horretarako bi hilabeteko epea dago, ALHAOn argitaratzen den biharamunetik.
OINARRIAK, LEHIAKETA-OPOSIZIO SISTEMA BIDEZ JENDEARI ARRETA EGITEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE PLAZA HORNITZEKO, PLAZA HORI BETE GABE BAITAGO ZIGOITIKO UDALEKO LANGILEEN PLANTILLAN
Lehenengoa.- Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea, Lehiaketa-oposizio libreko sistema bidez, jendeari arreta egiteko administrari laguntzaile plaza bat hornitzea da. Plaza hori Administrazio Orokorreko Eskalakoa litzateke, Laguntzaile Azpi-eskalakoa, C2 sailkapen taldeari dagokion titulazio maila izango du. Plaza hori hutsik dago Udaleko funtzionarioen plantillan eta iragarrita dago 2010. urterako lan-eskaintza publikoan.
Lanpostuak, Zigoitiko Udaleko Lanpostuen Zerrendan finkatzen den talde eta mailari dagozkion soldata, aparteko ordainsariak eta gainontzeko ordainak izango ditu.
Bigarrena.- Lanpostuaren ezaugarriak.
Zigoitiko Udalak urtero finkatuko du zein izango den lanaldia, betiere lanpostuaren ezaugarriak eta beharrak kontuan izanda.
Honako funtzio hauek izango ditu deialdiaren xede den lanpostuak:
2.1.- Laguntzaile lanak burutzea administrazio alor eta lan guztietan:
" Jendeari arreta, leihatilan zein telefono bidez, eguneroko gaietan eta tramitatzeko gaietan eta saiatuko da, ahal duen neurrian, herritarrak proposatzen dituen arazoak konpontzen.
" Eskabideak eta dokumentazioa jasotzea, agirien sarrera eta irteera, fakturak erregistratzea.
" Bere funtzioekin zerikusia duten agiri mota guztiak editatzea.
" Administrazio tramiteak burutzea edozein espediente mota kudeatzeko: hirigintza arlokoak, kontrataziokoak, ondasunekoak, aktak, biztanleen erroldak, artxiboa, etab.
" Gutunak bideratzea, espedienteak antolatzea, agiriak artxibatzea, etab.
" Dokumentazioa, materialak, artxiboak, etab. antolatzea.
" Kutxa kudeatzea.
" Makina errazak erabiltzea, hala nola, fotokopiagailua, telefaxa eta Udalak administrazio lanak burutzeko dituen guztiak.
" Kontribuzio erroldak: prestatzea, baliozkotzea, administrazio jarduerak burutzeko beharrezkoak diren ziurtagiri informatikoak egitea.
" Jakinarazpenak egitea.
2.2.- Informatika ekipoak eta ondoko programak erabiltzea: Erregistrokoa, Erroldakoa, Zergen Kudeaketakoa, Kontabilitatekoa, Testu Prozesadorea eta administrazio jarduera burutzeko beharrezkoak diren guztiak. Mota guztietako testu, taula, grafiko, etab. egingo ditu.
2.3.- Errolda erabiltzea: Landa eta Hiri katastroak.
2.4.- Zergen, prezio publikoen eta udal tasen ordainagiriak egin eta kobratzea.
2.5.- Herriko administrazio jardueraren eta prozeduraren ondoriozkoak, Idazkaritza Kontu-Hartzailetzako funtzionamendurako bere kategoriari dagozkionak eta zerbitzuaren helburuak betetzeko agintzen dizkioten guztiak.
2.6.- Toki Entitate Txikietako eta Udalak dituen Toki Entitateetako espedienteen tramitazioan arreta egitea eta laguntzea.
Hirugarrena.- Hautagaien baldintza orokorrak.
3.1.- Baldintzak betetzeko data:
Hautagaiek oinarrietan aurreikusten diren baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eta esleitzen den lanpostuaz jabetu arte baldintza horiekin jarraitu beharko dituzte.
3.2.- Parte hartzeko baldintzak:
Onartua izateko eta, kasua balitz, lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira:
a) Europar Batasuneko Estatu kideetarikoren bateko herritartasuna izatea, edo bestela, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunak aplikatuz, langile zirkulazio askea aplikatzen zaion herrialde bateko herritartasuna izatea.
Horrez gain, Europar Batasuneko Estatu kideetako pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahalko du, beti ere, zuzenbidez bereizirik ez badaude, baita haren ondorengoek eta haren ezkontidearenek ere, baldin eta ezkontide horiek ez badaude zuzenbidez bereizirik, ez badira 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak izanda ere, haien menpe bizi badira.
b) 16 urte beteta izatea eta derrigorrez erretiratzeko gehienezko adina ez izatea.
c) Lehen mailako Lanbide Heziketako edo eskola graduatuko titulu ofiziala edo homologatua edo baliokideren bat izatea, edo hori jaulkitzeko eskubideak ordainduta izatea.
d) Inoiz diziplina espediente baten bitartez edozein Herri Administrazioko zerbitzutik kanpo utzita ez egotea eta funtzio publikoan jarduteko gaitasunik gabe ez egotea. Atzerritarra izanez gero, funtzio publikora sartzea galarazten dion diziplina-zigorpean edo zigor penalpean ez egotea.
e) Dagozkion egitekoak normaltasunez gauzatzea galarazten duen gaitzik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea, minusbaliatuen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38.3 artikuluaren aplikazioari kalterik egin gabe. Alderdi hori dagokion mediku-azterketaren bidez egiaztatu beharko da bere unean.
f) Ezintasun eta bateraezintasunezko lege-auzian sartuta ez egotea, Herri Administrazioko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak aurrez ikusten denaren arabera; hala ere, dagoeneko kargu publiko bat duten edo jarduera pribatu bateraezin batean diharduten pertsonek lege arau horretan aipatzen den aukera eskubidea izango dute.
g) 2. hizkuntza eskakizuna (euskara), 2009ko urtarrilaren 1eko derrigorrezkotasun datarekin. Lanpostua nahi duten eta HAEEko agiri ofizialaren bidez edo baliokideren baten bidez hizkuntza eskakizuna egiaztatuta ez duten lehiatzaileek, prozesu honetan hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko helburuarekin egiten den azterketa gainditu beharko dute.
Laugarrena.- Eskabideak aurkeztea.
4.1.- Epea.
Deialdi honen ondoriozko hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute, deialdiaren iragarkia EAOn argitaratzen den biharamunetik.
4.2.- Modua.
Eskabideak eranskinetan dauden eredu normalizatuen arabera aurkeztuko dira. Hautagaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte eta ondokoak adierazi beharko dituzte:
a) Eskatzen diren datu pertsonalak.
b) Deialdi honetako Hirugarren Oinarrian eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, beti ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez eta titulazioari dagokionez.
c) Oposizio faseko ariketak Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi duen.
d) % 33 edo gehiagoko ezintasun maila dutenek, eskabidean hori adierazi beharko dute eta adierazi beharko dute zer egokitzapen egin beharko liratekeen denborari eta moduei dagokienez hautaprobak gainontzeko hautagaiekiko berdintasun-baldintzetan egin ahal izateko.
e) 3.2.c oinarrian exijitzen den titulu akademikoaren fotokopia.
f) NANaren fotokopia.
4.3.- Tokia.
Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabideak, Zigoitiko Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Bengolarra kaleko 1. zenbakia, 01138 Ondategi).
Halaber, eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazten diren herri Administrazioetako Erregistroetan ere aurkez daitezke. Zigoitiko Udaleko alkate-udalburuari zuzenduko dira eta gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jar dezan, eskabideak aurkezteko epean.
4.4.- Hautaketa prozesuko datuak babestu eta kudeatzea.
Eskabideetan emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da eta fitxategi hori bakar-bakarrik erabiliko da hautaketa prozesua kudeatzeko, aldi baterako kontrataziorako osatuko den lan-poltsa kudeatzeko eta bitarteko langileak izendatzeko. Deialdi honetan eskabideak aurkezten dituztenek, baimena ematen dute euren datu pertsonalak oinarri hauetan finkatutako moduetan eta helburuetarako erabil ditzaten.
Eskabidean agertzen diren helbidea, telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoa baliozkotzat hartuko dira. Eskabideak egin duenak soilik izango du horietan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko eta Epaimahaiari egin daitezkeen aldaketen berri emateko ardura.
Bosgarrena.- Hautagaiek onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Zigoitiko Udaleko Alkatetzak, deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesteko erabakia hartuko du. Baztertutakoen kasuan, kanpoan uzteko arrazoia ere adieraziko du. Erabaki hori ALHAOn argitaratuko da eta Zigoitiko Udaletxeko Iragarki-taulan jarriko da; 10 egun balioduneko epea emango da, ALHAOn argitaratzen den biharamunetik, kanpoan uzteko egon daitezkeen akatsak edo ez-egiteak zuzentzeko edo zerrenden aurka erreklamazioak egiteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluarekin bat etorriz.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda zuzenean bilakatuko da behin betiko. Erreklamaziorik balego, beste erabaki baten bidez horiek onartu edo bertan behera utziko dira. Erabaki horren bidez behin betiko zerrenda onetsiko da eta jendaurrean jarriko da adierazitako moduan.
Seigarrena.- Epaimahai kalifikatzailea.
6.2.- Izendatzea.
Zigoitiko Udaleko Alkatetzaren erabaki bidez izendatuko dira Epaimahai Kalifikatzailearen kideak. Izendapenak, onartutakoan eta baztertutakoen behin betiko zerrendarekin batera, ALHAOn eta Zigoitiko Udaletxeko Iragarki-taulan emango dira argitara.
6.2.- Osaketa.
Ondokoek osatuko dute probetako Epaimahai Kalifikatzailea: presidentea, 4 kide eta idazkaria, baita horien ordezkoak ere.
Gutxienez Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kide erdiek, lanpostua lortzeko exijitzen den ezagutza-alorrari dagokion titulazioa izan beharko dute, eta guztiek exijitzen den maila akademikoa edo handiagoa izan beharko dute.
Epaimahai kalifikatzaileak, egokitzat jotzen dituen ariketen probetarako, aholkulari espezialistak izan ahalko ditu, baina aholkulari horiek beren espezializazio teknikoetan soilik lagundu ahalko dute.
6.3.- Abstentzioa eta ezeztea.
Epaimahaiko kideek ezingo dute parte hartu eta presidenteari jakinarazi beharko diote Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusten diren egoeretako bat ematen denean. Halaber, ezetzi diezaiekete, Lege horren 29. artikuluarekin bat etorriz.
6.4.- Jarduteko arauak.
Jarduteko prozedura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak ezarritakora egokituko da beti.
Dena dela, presidenteak aginduta, nahiko denborarekin bilduko da hautaprobak egin aurretik, aldez aurretik idazkariak deialdia eginda. Epaimahaia ezingo da osatu edo ezingo du jarduerarik burutu presidentea eta idazkaria, edo haien ordezkoak, ez badaude, ezta kideen erdiak agertzen ez badira (titularrak nahiz ordezkoak).
Erabakiak, bertaratuen gehiengoen botoen bidez hartuko dira. Epaimahaiko kide guztiek eman ahalko dute beren iritzia eta botoa, idazkariak izan ezik, azken honek ezingo baitu botorik eman. Berdinketak, presidentearen kalitateko botoaren bidez erabakiko dira.
Presidenteak eta ordezkoak huts egiten badute, ez badira agertzen, gaixorik baldin badaude edo legezko beste arrazoiren bat ematen bada, Epaimahaiko kideen artean, hierarkia handiena, antzinatasun gehiago eta adin gehiago duenak (ordena horren arabera) hartuko du horien lekua.
Idazkariari eta ordezkoari dagokienez, huts egiten badute, ez badira agertzen, gaixorik baldin badaude edo legezko beste arrazoiren bat ematen bada, Epaimahaiko beste kide batek hartuko du horien lekua, Epaimahaiaren gehiengoak erabakiko du zeinek.
6.5.- Gaitasunak.
Epaimahaiak, oinarri hauek aplikatzeko orduan sor daitezkeen zalantza guztiak argituko ditu, baita ere oinarrietan agertzen ez diren kasuetan zer egin beharko den erabaki ere. Halaber, probak burutzeko egin beharreko egokitzapenetarako egokiagoak diren neurriak hartuko ditu.
Oposizio faseko idatzizko ariketak (hautagaiek irakurri behar ez dituztenak) zuzentzeko orduan, Epaimahaiak beharrezko neurriak hartuko ditu ariketa horiek hautagaien identitatea jakin gabe zuzenduko direla bermatzeko.
6.6.- Lanak osatzea eta programatzea.
Lehen ariketaren data baino lehen, epaimahai kalifikatzailea bilduko da (kideen gehiengoa beharrezkoa izango da, titularrak edo ordezkoak izan), eta bilkura horretan neurri egokiak hartuko dira hautaketa prozesuko jarduera guztietako helburuak programatzeko, burutzeko eta ebaluatzeko.
Zazpigarrena.- Hautaketa prozesua.
7.1.- Prozeduraren faseak.
7.1.1.- Oposizio fasea.-
Hiru ariketa egin beharko dira eta informatikako ezagutzak egiaztatu beharko dira. Horiek guztiak derrigorrezkoak dira eta baztertzaileak izango dira:
7.1.1.1.- Lehen ariketa: Teorikoa: derrigorrezkoa eta baztertzailea hautatzaile guztientzat. Gai-zerrendako gaiei buruzko zenbait galdera erantzun beharko dira. Oker erantzundako galdera bakoitzarengatik, zuzen emandako erantzun baten herena kenduko da.
Zerotik (0) hamarrera (10) bitarteko kalifikazioa jarriko da.
Epaimahaiak, opositoreen identitatea ezagutu baino lehen, ariketa gainditzeko zein ezagutza maila behar den adieraziko du, ez du zertan ondo emandako erantzunen erdia izan behar.
7.1.1.2.- Bigarren ariketa. Praktikoa: derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa honetan, Epaimahaiak honekin batera doan gai-zerrendako gaiekin edo lanpostuaren funtzioekin lotura duten zenbait kasu praktiko jarriko ditu eta horiek ebatzi beharko dituzte hautagaiek.
Ariketa honi hamar (10) puntu emango zaizkio gehienez, eta gainditzeko gutxienez bost (5) puntu lortu behar dira.
7.1.1.3.- Hirugarren ariketa: Euskara probak. Euskarako probak 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko egingo dira.
Oposizio faseko hasierako bi ariketak gainditu dituztenei, 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probak egitera deituko zaie, proba horren deialdia behintzat 10 egun baliodun lehenago egingo da. Eskatzen den hizkuntza eskakizuna dutenek, eskabidean adierazi beharko dute eta hori dutela egiaztatu beharko dute 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko idatzizko ariketa baino lehen. Horretarako, tituluaren edo ziurtagiriaren kopia ekarri beharko dute. Hori eginez gero, ez dute euskara proba egin beharko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko hizkuntza eskakizuneko titulu eta ziurtagiriak, otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuaren, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak aldatzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoaren, bidez zehazten dira.
7.1.1.4.- Informatikako ezagutzak egiaztatzea: Oposizio faseko azken azterketa egin baino lehen, IT txartela ziurtapen sistemaren bidez ondoko informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dira:
- Microsoft Word Aurreratua (2003 edo XP)
- Oinarrizko Microsoft Word (2003 edo XP)
- Oinarrizko Microsoft Access (2003 edo XP)
- Microsoft Outlook (2003 edo XP)
Deialdi honetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenek, oinarrizko maila ere dutela ulertuko da.
7.1.2.- Lehiaketa fasea.-
Oposizio fasea gainditzen duten hautagaiak, lehiaketa fasean sartuko dira. Fase honetan, Epaimahaiak ondoko merituak baloratuko ditu, betiere eskabideak adierazi badira eta behar bezala egiaztatu badira eta kontuan izanik eskabideak aurkezteko epea noiz amaitzen den.
7.1.2.1.- Titulazio akademikoa.
Hautaketa prozesuan sartzeko behar den titulazioz gain, ondoko titulazio akademiko ofizial hauetako bat dutenei gehienez 3 puntu emango zaizkie, Administrari Laguntzaile lanposturako erabilgarritzat hartzen baitira.
Ondoko titulazioak baloratuko dira (puntu 1 titulu bakoitzeko):
- Administrazio eta Finantzetako Goi mailako Teknikaria.
- Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi mailako Teknikaria.
- Nazioarteko Merkataritzako Goi mailako Teknikaria.
- Merkataritza Kudeaketa eta Marketineko Goi mailako Teknikaria.
- Garraioaren Kudeaketako Goi mailako Teknikaria.
- Kontsumitzaileari zuzendutako Zerbitzuen Goi mailako Teknikaria.
- Idazkaritzako Goi mailako Teknikaria.
- Merkataritzako Teknikaria.
- Administrazio Kudeaketako Teknikaria.
- Lanbide heziketako teknikaria, aurretik aipatu ez diren beste espezialitate batzuetan (administrazio/merkataritza, Kudeaketako Informatika, Zuzendaritzako Idazkaritza edo antzeko beste alorretako bat).
Oinarri hauen arabera meritu moduan aintzat har daitezkeen titulazio akademikoak, 7.3 oinarrian merituak aurkezteko finkatu den 10 eguneko epean alegatu beharko dira. Epe horretan, titulazioaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo hori lortzeko tasak ordaindu izanaren agiriaren kopia. Fotokopia konpultsatua, 9. oinarrian arautzen den agiriak aurkezteko fasean aurkeztu beharko da.
Titulazio akademiko hori agiri ofizial baten bidez onartuko da, Estatuko Burutzak emandakoaren bidez. Agiri horretan jarriko du titularrak dagokion ikaskuntza maila gainditu duela eta Espainiako Estatuko lurralde osorako balio du.
Ikasketa ziurtapenek, ikasketa plan osoa aipatzen badute ere, ez dute balio titulazio akademikoek bezala.
Baliokidetzat hartuko dira ondoko tituluak: horien homologazioa Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bada.
7.1.2.2.- Lan esperientzia:
Aintzat hartuko dira edozein Herri Administrazio, Organismo Autonomo edo Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikotan Administrari Laguntzaile Kidegoan edo Administrari Kidegoan (edo baliokideren batean zein lan-kategoria berdintsuetan) emandako zerbitzuak, zerbitzu zibilak edo merkataritza zerbitzuak alokatzeko kontratuak, bekak eta prestakuntza praktikak izan ezik.
Gehienez hiru (3) puntu emango dira, 0,1 puntu hileko, lanaldi osoko zerbitzuak baldin badira. Lanaldi partzialeko zerbitzuetan, baloratzen den lanaldiak duen indize zuzentzailea aplikatuko da.
Lan egindako aldiak zenbatuko dira eta, hori egin ondoren, hilabete baino gutxiagoko frakzioak kenduko dira. Horretarako, 30 egun naturalek osatuko dute hilabetea.
Egiaztapena, Herri Administrazio bakoitzak erabakitzen duen jatorrizko ereduaren bidez egingo da, betiere lan egindako epeak banakatzen badira eta kidegoa, aukera, eskala, mota edo kategoria, lanpostuaren izena eta aldi horietan egindako funtzioak zehazten badira.
7.1.2.3.- Elkarrizketa pertsonala:
Oposizio fasea gainditu duten hautatzaileei, elkarrizketa pertsonala egingo zaie. Gehienez 4 puntu eman ahal izango dira. Ez da baztertzailea izango.
Hautagaiekin elkarrizketa pertsonala egingo da bete beharreko lanpostuarekin lotura duten gaien inguruan. Orokorrean hautagaiaren profil profesionala eta eskaintzen den lanposturako egokitasuna baloratuko dira.
7.1.3.- Praktikaldia.
Praktikaldiak hamabi (12) hilabeteko iraupena izango du.
7.2.- Hautaproben hasiera eta garapena.
Lehen ariketaren deialdia, ALHAOn eta Zigoitiko Udaletxeko Iragarki-taulan argitaratuko da behintzat hamar egun natural lehenago. Azterketa noiz, zer ordutan eta non izango den jarriko du iragarkian.
Hautagaiei ariketa bakoitzerako behin bakarrik dei egingo zaie, Epaimahaiak behar bezala justifikatu eta askatasunez balioetsitako ezinbesteko kasuetan izan ezik. Hautaprobetara, ondokoak aurkez ahalko dira: prozesuan onartuak izan direnak zein baztertu direnak baina aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo auzi administrazioarekiko errekurtsoa jarri dutenak, betiere errekurtso hori ebatzi gabe baldin badago. Azterketara, identifikatu ahal izateko, Nortasun Agiri Nazionalarekin, pasaportearekin, gidatzeko baimenarekin eta Epaimahaiak egokitzat jotzen duten beste identifikaziorekin etorri beharko dira.
Hurrengo ariketen deialdia eta Epaimahaiak hartutako erabakiak Udaletxeko Iragarki-taulan eta Zigoitiko Udaleko web orrian emango dira argitara: www.zigoitikoudala.org.
Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki dezake probak deialdi honen eranskinetan aurreikusten den ordenan ez egitea, eta egun batean azterketa bat baino gehiago egitea erabaki dezake. Kasu horretan, aurreko proba baztertzailea gainditu dutenen azterketak baino ez ditu ebaluatuko.
Epaimahaiak, desgaitasuna duten pertsonentzat, ariketak egiteko denbora eta bitartekoak egokitu ditzake, egokitzapena behar badute eta eskabidean halako eskaera egin badute; horrela bada, gainontzeko hautagaiek dituzten aukerak izango dituzte. Baina horrekin ezingo da azterketaren edukia indargabetu eta ezingo da eskatzen den maila gutxitu edo kaltetu.
Oposizio fasearen azterketa hori amaituta, Epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, ahalik eta lasterren, eta hamar egun balioduneko epea emango du erreklamazioak burutzeko. Epe hori amaituta eta erreklamazioak ebatzi ondoren, halakorik balego, Epaimahaiak azterketaren behin betiko emaitzak emango ditu argitara.
Lehiaketa fasean, oposizio fasea gainditu duten hautagaiek aitortutako eta egiaztagirien bidez ziurtatutako merituak aztertu eta baloratuko dira eta 7.2 oinarrian jasotako baremoen arabera dagozkien puntuak emango zaizkie. Merituen balorazioa ez da baztertzailea izango.
Oposizio faseko azken ariketako behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, Epaimahaiak hamar egun balioduneko epea emango du lehiaketa fasean zenbatu daitezkeen merituak aitortu eta ziurtatzeko.
Epaimahaiak oposizio fasea gainditu dituzten lehiatzaileei elkarrizketa pertsonala egiteko deialdia luzatuko die. HAEEko teknikari psikologo batekin egingo dute elkarrizketa hori.
Ondokoek osatuko dute hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa: oposizio fasean eta merituen balorazioan lortutako puntuen batuketa eta hautagai bakoitzarekin egindako elkarrizketa pertsonalean lortutako balorazioa.
Berdinketa baldin badago, hurrenkera ondoko hurrenez hurreneko baldintzen arabera zehaztuko da:
1.- Oposizio fasean puntu gehien lortu dituen pertsonaren alde.
2.- Ariketa praktikoan puntu gehien lortu dituen pertsonaren alde.
3.- Merituetan puntu gehien lortu dituen pertsonaren alde, adierazitako hurrenkeran.
4.- Zozketa bidez.
Zortzigarrena.- Onartuen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
Azken kalifikazioa amaituta, Epaimahaiak, gainditutakoen zerrenda egingo du puntuazioaren arabera (puntu gehien dituen hautagaitik gutxien dituenera) eta zerrenda hori jendaurrean jarriko du Udaletxeko Iragarki-taulan eta Zigoitiko Udaleko web orrian. Gainera, interesdunei hamar egun balioduneko epea emango die, iragarkia adierazitako moduan argitaratzen denetik, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta erreklamazioak ebatzi ondoren, halakorik balego, gainditutakoen behin betiko zerrendak emango dira argitara.
Halaber, aukeratutako lehiatzaileen zerrenda egin eta argitaratuko da. Zerrenda hori ondokoek osatuko dute: hautaketa prozesua gainditu dutenak, exijitzen diren baldintzak betetzen dituztenak eta deitutako plazen kopuruan sar daitezkeenak, betiere sailkatzeko hurrenkerari jarraituz. Hamar eguneko epea finkatuko da erreklamazioak egiteko. Epe hori amaituta, eta erreklamazioak ebatzi ondoren, aukeratu direnen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Epaimahaiak uste badu lanposturako aurkeztu direnek ez dituztela lanpostua burutzeko beharrezkoak diren gutxieneko baldintzak betetzen, plaza eman gabe utzi dezake.
Epaimahaiak ezin du inolaz ere proposatu plaza kopuru baino lehiatzaile kopuru handiagoa.
Epaimahaiak Udaleko Alkatetzara akta bidaliko du Alkatetzak izendapen proposamena egin dezan.
Bederatzigarrena.- Dokumentazioa aurkeztea.
Izendapenerako proposatzen den hautagaiak, Zigoitiko Udaletxeko bulegoetan, 20 egun naturaleko epean, izendapen proposamena argitaratzen denetik, hirugarren oinarrian lehiaketa oposizioan parte hartzeko exijitzen diren baldintzak egiaztatuko dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu, ondokoak alegia:
a) NANaren fotokopia konpultsatua.
b) Hautagai atzerritarrek Administrazioaren jakinarazpen bat jasoko dute eta hantxe jarriko du zer agiri aurkeztu behar dituzten derrigorrez euren egoera dela-eta.
c) Deitutako plaza lortzeko exijitzen den titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua (eranskinetako laugarren oinarrian zehazten da).
d) Bete beharko dituen zereginak ohi bezala betetzea eragotziko dion gaitzik edo akats fisikorik edo psikikorik ez daukala adierazten duen mediku-ziurtagiria, Oinarri hauekin eta eranskinekin bat etorriz.
e) Funtzio publikoan jarduteko gaitasunik gabe ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena. Inoiz diziplina espediente baten bitartez edozein Herri Administrazioko zerbitzutik kanpo utzita ez egotea eta Herri Administrazioko langileen Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurrez ikusten diren ezintasun eta bateraezintasunezko lege-auzian sartuta ez egotea.
Espainiako nazionalitatea ez duten hautatzaileek, ez daudela funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorpean edo zigor penalpean ziurtatu beharko dute zinpeko aitorpen edo promes baten bidez.
f) Lehiaketa fasean alegatutako merituen fotokopia konpultsatua.
Oinarri hauetako aurreko puntuen arabera emandako agiriak, orijinalak edo kopia konpultsatuak izango dira, eta baliagarritzat hartzeko, ondoko informazioa jaso beharko dute: data, izen-abizenak, NAN eta konpultsatu duenaren irakurtzeko moduko sinadura.
Atal honetan adierazitako epean, ezinbesteko arrazoien ondorioz izan ezik, proposatu den hautagaiak eskatzen zaion dokumentazioa aurkezten ez badu, edo dokumentazio hori aztertu ondoren exijitzen diren baldintzetako bat betetzen ez duela ikusten bada, ezingo da hautagai hori izendatu eta bertan behera geldituko dira hautagai horren inguruko jarduera guztiak. Gainera, erantzukizun bat izan dezake datuak faltsutzeagatik.
Kasu horretan, organo eskudunak puntuazioaren arabera hurrengoa den hautagaia izendatzearen aldeko proposamena egingo du, betiere hautagai horrek baldintzak betetzen baditu.
Hamargarrena.- Praktikaldia edo probaldia.
Hautagaiak praktikaldi bat gainditu beharko du. Lanposturako proposatu den hautagaia, praktikako funtzionario izendatuko dute eta 12 hilabetez egoera horretan arituko da.
Praktikaldia amaitu baino lehen, Alkatetzak eta Idazkaritzak ebaluatzeko txosten bat egingo dute langileak funtzioak nola bete dituen esanez. Txosten horretan, honako alderdi hauetan erakutsi dituen gaitasunak hartuko dira kontuan: gaitasuna eta lanaren kalitatea, lan errendimendua, antolaketaren, erantzukizunaren eta efizientziaren esanahaia, lankidetza eta lankideekiko harremanak, dohaina eta ekimena, lanarekiko erakutsi duen interesa, lan-taldean integratzea eta kanpoko harremanekiko zuzentasuna eta interesa. Osoko Bilkurak, aipatutako txosten horiek nola baloratuko diren finkatuko du.
Txosten horretako emaitzak ez badira hautagaiaren aldekoak, Epaimahai Kalifikatzaileak lana burutzeko ebaluazio txostenak baloratuko ditu, bere ustez, hautagaiek praktikaldia gainditu badute eta, kasu horretan, horrela adieraziko da baina, hala ez bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubidea galduko dute.
Emaitzak aldekoak ez badira, Alkatetzak erabakiko du plaza hutsik uztea edo Epaimahaiari hurrengo hautagaiaren aldeko izendapena proposatzeko eskatzea, betiere hautagai horrek lehiaketa-oposizioko ariketak gainditu baditu.
Hamaikagarrena.- Izendapena eta lanpostua hartzea.
Probaldia behar den moduan amaituta, organo eskudunak, aukeratutako hautagaia karrerako funtzionario izendatuko du.
Izendatutakoek lanpostua hartu beharko dute hilabeteko epean, Estatuaren Aldizkari Ofizialean izendapenen agindua argitaratzen den biharamunetik. Epe hori beste 15 egun naturalez luza daiteke lehiatzaileak eskatuta, luzapen hori justifikatzen duen arrazoirik balego.
Finkatutako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez bada lanpostuan hasten, deialdiaren ondorioz funtzionario baldintza eskuratzeko dituen eskubideak galduko ditu.
Kasu horretan, organo eskudunak puntuazioaren arabera hurrengoa den hautagaia izendatzearen aldeko proposamena egingo du, betiere hautagai horrek lehiaketa-oposizioko ariketak gainditu baditu eta exijitzen diren baldintzak betetzen baditu.
Hamabigarrena.- Lan-poltsa.
Lan-poltsa bat osatuko da titularrek edo antzeko lanak burutzen dituzten langileek epe batez hutsik utz ditzaketen lanpostuak betetzeko.
Poltsa hori oposizio fasea gainditu duten guztiek osatuko dute. Egon daitezkeen lan-eskaintzetan, lehen hautagaiak izango du lehentasuna edo, bestela, Udalak egindako proposamena onartzen duen lehenengoak, betiere lehiaketa-oposizioaren azken puntuazioaren arabera egindako zerrendari jarraituz. Oposizio fasea gainditu dutenen poltsa agortuta, beste poltsa bat osatuko da oposizio fasearen lehen ariketa gainditu dutenekin.
Helburu berarekin beste ariketa batzuk egiten badira, lan-poltsa bertan behera utziko da.
Hamahirugarrena.- Aurka egiteak.
Interesatuek deialdia, bere oinarriak eta hauetatik edo epaimahaiaren jardueraren ondorioz sor daitezkeen administrazioko ekintza guztien aurka egin ahalko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezarritako kasuetan eta moduan.
Ondategi, 2010eko abenduaren 7a.
Alkatea,
NURIA LÓPEZ DE LETONA LENGARAN.
I. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA
1. gaia.- 1978ko Konstituzio Espainola: egitura eta edukia. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia.- Estatuaren lurralde antolaketa Konstituzioan. Toki Administrazioa: Probintzia eta Udalerria. Autonomia Erkidegoak: beren edukia eta eskumenak. Autonomia estatutuak.
3. gaia.- EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak.
4. gaia.- Lurralde historikoak. Foru Erakundeak: Biltzar/Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak. Arabako Lurralde Historikoko Kuadrillak eta kontzejuak.
5. gaia.- Udalerria: lurraldea, biztanleak eta antolaketa.
6. gaia.- Udalaren eskumenak: eskumen-eremuak. Derrigorrez eman beharreko zerbitzuak. Eskuordetutako eskumenak. Jarduera osagarriak.
7. gaia.- Udal antolaketa: udal organoak zerrendatzea eta horien ezaugarriak. Eskuduntzak eta funtzionamendua. Bilkuren, bozketen, bertaratzeen eta eztabaiden deialdia eta erregimena,
8. gaia.- Administrazioen arteko harremanak toki mailan.
9. gaia.- Udal Ordenantzak, Bandoak eta Araudiak: kontzeptua eta motak. Onesteko prozedura.
10. gaia.- Toki Entitateen ondasunak. Jabari publikoko ondasunak. Toki entitateen ondasun pribatua.
11. gaia.- Toki administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan. Lizentziak emateko prozedura. Lan lizentziak.
12. gaia.- Toki Ogasunak. Toki aurrekontuak. Tasak eta prezio publikoak: kontzeptua eta motak. Zerga Ordenantzak: aplikazioa, derrigorrezkotasuna eta erreklamazioak.
13. gaia.- Administrazioko ekintza: ekoizpena, edukia, arrazoiak eta modua. Administrazioko ekintzen legitimotasun presuntzioa. Administrazioko ekintzaren eraginkortasuna. Administrazioko ekintzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta baliogabetzea. Administrazio isiltasuna.
14. gaia.- Administrazioko ekintzen berrikuspena administrazio bidean: printzipio orokorrak. Akats materialaren zuzenketa. Ekintzak ezeztatzea. Administrazio errekurtsoak.
15. gaia.- Administrazioko prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea: herritarren eskubideak. Administrazio erregistroak.
16. gaia.- Kontratu administratiboak toki eremuan. Kontratu motak. Sektore Publikoaren Kontratuen Legeak kanpoan utzitako kontratuak. Kontratu administratiboaren osagaiak.
17. gaia.- Herri Administrazioan ari diren langileak: tipologia. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-erregimena.
18. gaia.- Datu pertsonalak babesteko Lege Organikoa: definizioak. Pertsonen printzipioak eta eskubideak. Herri Administrazioen artean datuak jakinaraztea.
19. gaia.- Administrazio elektronikoa: Herritarren eskubideak. Erregistroak, komunikazioak eta jakinarazpen elektronikoak. Prozeduren kudeaketa.
Ondoko arauak, besteak beste:
1.- 1978ko Konstituzio Espainola.
2.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuari buruzkoa (306. zenbakiko BOE).
3.- Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Araua.
4.- Kuadrillei buruzko azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua.
5.- Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta horren aldaketa guztiak.
6.- Toki Erakundeen Antolamendua, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoaren Araudia onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua (305. zk.ko BOE).
7.- 1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Toki Korporazioen Zerbitzuen Araudia onesten duena.
8.- Toki Entitateen Ondasunen Araudia onesten duen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua (161. zk.ko BOE).
9.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa (285. zk.ko BOE).
10.- Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzionarioen uztailaren 6ko 6/1989 Legea (144. zk.ko EHAA).
11.- Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea.
12.- Toki Ogasunen Arabako 41/1989 Foru Araua.
13.- Arabako Lurralde Historikoko Toki Entitateen aurrekontuei buruzko otsailaren 9ko 3/2004 Foru Araua.
14.- 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa.
15.- 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrak Zerbitzu Publikoetara baliabide elektronikoen bidez sartzeari buruzkoa.
16.- Herritarrak Zerbitzu Publikoetara baliabide elektronikoen bidez sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen zati bat garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretua.
17.- 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
Eskabidearen eredua:
ZIGOITIKO UDALEAN (ARABA) FUNTZIONARIO PLAZA BAT, JENDEARI ARRETA EGITEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE PLAZA, BETETZEKO PROBETAN ONARTUA IZATEKO ESKAERA
Izena
1. abizena
2. abizena
Jaiotze data:
Jaioterria: Probintzia
Adinez nagusia, NAN zk.arekin eta telefono-zenbakiarekin.
kalean bizi da
(Herria: Posta kodea: Probintzia: )
Agertzen da eta modu egokienean esaten du:
Zigoitiko Udaleko Administrari laguntzaile plaza bat lehiaketa-oposizioa bidez betetzeko deialdian onartua izan nahi duela.
Ez duela lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion gaitzik edo akats fisiko nahiz psikikorik.
Indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunetariko batean ere ez dagoela sartuta.
Ez dutela inoiz diziplina espediente baten bitartez edozein Herri Administrazioko zerbitzutik kanpo utzi eta ez dagoela funtzio publikoan jarduteko gaitasunik gabe.
Deialdiko 3. oinarrian aipatutako tituluak dauzkala eta exijitutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.
Eskabideak aurkezteko mugaegunari dagokionez, exijitutako baldintza guztiak betetzen dituela.
Probak ................................-z egin nahi dituela, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala baita.
Minusbaliatua denez, eta legez hori onartu diotenez, beharrezkoa dela azterketak egiteko honako neurri hauek hartzea:
Lehiaketa faserako honako merituak egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituela:
ESKATZEN DUT:
Hautaketa proba hauek egiteko onartua izatea.
_______________-n, ______-ko _________-ren ____ -(e)an
(sinadura)
Oinarri hauek bide administratiboa agortuko dute, eta oinarri hauen aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Alkatetzaren aurrean hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian jarri baino lehen; errekurtso hori jartzeko bi hilabeteko epea dago iragarkia Probintziako Aldizkari ofizialean argitaratzen den biharamunetik (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikulua).