Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
6516

356/2010 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Gizarteratzeko zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Administrazioan beste kargu bat bete behar duela-eta, Pedro María Sánchez Amado jauna Gizarteratzeko zuzendari kargutik kentzeko eta egindako lanagatik eskerrak emateko dena.

2. artikulua.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala