251. zk., 2010eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ekonomia eta Ogasun Saila
Osasun eta Kontsumo Saila
6513
352/2010 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010.eko ekitaldiko aurrekontuko 92110 programan («Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak») diru-sarrerak lortu direla-eta, 4115 programan («Farmazia») 933.454,99 euroko kredituak gaitzen dituena.
Medikamenduaren Legeko bederatzigarren xedapen gehigarrian zehazten denez, farmazia-industriak Estatuko Osasun Sistemarentzako ekarpenak egitea aurreikusten da, salmenta-bolumenaren arabera egin ere. Xedapen horren 3. paragrafoan ezartzen denez, funts horietako % 50 sanitate-kohesiorako politika gartzeko erabiliko dira, eta bai fakultatibo medikoak prestatzeko programak garatzeko, eta -botikak arduratsu eta zentzuz erabil daitezen- populazioaren osasun hezkuntza programak gauzatzeko ere, betiere Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak zehaztu banaketarekin, aldez aurretik delarik Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak egindako txostena.
Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak 2010. urteari doakion sarrera egin du, 933.454,99 euro, eta Osasun eta Kontsumo Sailak hori habilitatzeko eskatzen du, zertarako-eta gaixo polimedikatuen bizi-kalitatea hobetzeko eta bai, botikak zentzuz erabil daitezen, medikuek eta farmazeutikoak prestatzeko programak gauzatzeko ere, betiere bat etorriaz irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin. Dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bategina onartu zen.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
Programa Azpikontzeptua Euroak
4115 413.00 435.701,34
4115 415.00 497.753,65
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
Programa Azpikontzeptua Euroak
92110 431.00 933.454,99
Funts horien bitartez honakoak finantzatuko dira: batetik, gaixo polimedikatuen bizi-kalitatearen hobekuntza, eta, bestetik, -botikak zentzuz erabil daitezen- medikuek eta farmazeutikoak prestatzeko programak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.