238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
VISESA
6123
LEHIAKETA. Eraikuntza-obrak egikaritzeko kontratuen lizitazio-iragarkia.
1.- Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Departamentu Teknikoa.
c) Espedientearen zenbakiak:
I.- 060/2010/C01/G-44.
2.- Kontratuen xedea.
a) Xedearen deskribapena:
I.- Beasaineko «Agauntza» 31 eremuan, B1 eta B2 lur-zatietan 25 BOE eta 13 BET eranskinak eta lotutako urbanizazioa eraikitzeko obren egikaritzea.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.
3.- Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehieneko zenbatekoak ere:
I.- Beasaineko «Agauntza» 31 eremuan, B1 eta B2 lurzatietan 25 BOE eta 13 BET eranskinak eta lotutako urbanizazioa eraikitzeko obren egikaritzea.
Guztizko zenbatekoa: 3.515.621,15 euro (KEA), BEZik gabe.
5.- Bermeak.
Behin-behineko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 2 (KEA, BEZik gabe).
Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5.
6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1. zk.-A, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2011ko urtarrilaren 3a.
7.- Kontratisten berariazko baldintzak.
a) Sailkapena: baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera.
b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.
Kaudimen ekonomikoa: honako baldintza hauek guztiak betetzea eskatzen da:
- Lizitatzaileari esleitutako eta onartu diren aldaketekin eguneratutako kontratuen prezioaren eta esleitu beharreko lizitazioaren ereduzko prezioaren arteko batura ondare garbia bider 10 baino handiagoa ez izatea.
- Lizitatzaileari esleitutako eta onartu diren aldaketekin eguneratutako kontratuen prezioaren eta esleitu beharreko lizitazioaren ereduzko prezioaren arteko batura 91.709.915,14 euro baino handiagoa ez izatea (hau da, Visesaren urteko inbertsio-aurreikuspenaren % 35).
- Enpresaren likidezia-indizea % 5 baino handiagoa izatea.
- Kaudimen ekonomikoaren ratioa 1 baino handiagoa izatea.
Enpresak aurkeztu behar dituen urteko ikuskatutako kontuak azken ekitaldian ikuskatutakoak izan behar dute, enpresaren administrazio-kontseiluak egin behar ditu eta behin betiko ikuskaritza-txostena erantsi behar zaie.
Kaudimenaren eta likideziaren indizeak kalkulatzeko modua:
Likidezia (%) = Erabilgarria/Pasibo Korrontea * 100.
" Erabilgarritzat honako hauek hartzen ditugu: eskudirua, aktibo likido baliokideak, eta urteko kontuen aldi baterako finantza-inbertsioak.
" Pasibo Korrontetzat honako hauek hartzen ditugu: epe laburreko pasiboa eta aktibo korrontea epe laburreko aktiboarekin. Kalkulu horretatik kanpo soilik geratuko dira «pasibo korrontea» epigrafean jasotako zenbait zenbateko, hots, urteko ikuskatutako kontuei eransten zaien egoera-balantzean zehazten bada 12 hilabetetik gorako iraungitzea dutela.
Kaudimen ekonomikoa (maniobra-fondoa) = Aktibo Korrontea/Pasibo Korrontea.
" Adierazle hori kalkulatzeko enpresak urtero aurkezten dituen ikuskatutako kontuetako Aktibo Korrontearen eta Pasibo Korrontearen epigrafeak hartuko dira kontuan, bertan azaltzen diren moduan.
Enpresa enpresa-talde batean sartuta badago eta ezin badu eskatutako bi baldintzetako bat bere urteko bakarkako kontuen bidez egiaztatu, honako beste modu hauetan egiaztatu ahal izango du:
" Administrazio Kontseiluak eginiko, ikuskatutako eta bateratutako urteko kontuak aurkeztuta; kontu horietan, baldintza guztiak bete beharko dira eta enpresa matrizearen confort-letter deiturikoa -enpresa lizitatzailearen erantzule izateko konpromisoa jasotzen duena- ere bilduko du. Lizitaziora enpresa matrizea aurkezten bada, nahikoa izango da Kontseiluak eginiko urteko ikuskatutako eta bateratutako kontuak aurkeztea.
" Enpresa lizitatzailearen talde berdinekoa den enpresa bateko urteko ikuskatutako kontuak confort-letter deiturikoarekin (urteko banakako kontuak aurkezten dituen taldearen enpresak sinatuta) batera aurkeztea, betiere enpresa horrek pleguan ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.
Kontratatutako obraren kontzentrazioari buruzko b) idatz-zatia betetzea.
* Enpresa lizitatzailea enpresa talde batekoa bada, adierazitako idatz-zatian ezarritako baldintzaren betetzea kalkulatzeko lizitatzailearen taldeko enpresei esleitutako kontratuen zenbatekoa hartuko da kontuan.
* Horretarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan beste enpresa bati edo batzuei dagokienez (nagusi edo mendeko gisa) ezarritako baldintzak betetzen direnean ulertuko da enpresa lizitatzaile bat enpresa talde batekoa dela. Gainera, lizitazioan aurkezten den administrazio-dokumentazioan (B gutun-azala) esanbidez adierazi beharko da enpresa talde batekoa dela, taldea osatzen duten enpresak eta sozietate-partaidetza adierazita.
Espedienteetan eskatutako gutxieneko fidagarritasun teknikoa eta profesionala.
Azken 5 urteetan lizitazioaren % 50etik gorako aurrekontuarekin etxebizitzak eraikitzeko gutxienez obra bat egikaritu izana eskatzen da, egikaritze egokiaren ziurtagirien bidez abalatua; ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta egikaritzeko tokia adieraziko dira, eta obrak lanbideari dagozkion arauei jarraiki egin ziren eta behar bezala amaitu ziren zehaztuko da. Aldi Baterako Enpresa Elkarteen kasuan, horietan izandako partaidetzaren araberako esperientzia hartuko da kontuan.
SPKLaren 52. artikuluan xedatutakoari jarraiki, beste erakunde batzuen kaudimenean eta baliabideetan oinarrituta egiaztatu ahal izango du enpresaburuak kaudimena. Horretarako, baliabide horiek dituen enpresarekin izenpetutako akordio bat sartu beharko du B gutun-azalean.
8.- Esleitzeko irizpideak:
1) Eskaintza ekonomikoa (66).
2) Eskaintzaren zehaztasuna (12).
3) Eskainitako bermeen inguruko hobekuntzak: (10).
4) Kalitateen hobekuntzak (08).
5) Saldu osteko zerbitzuaren inguruko hobekuntzak (04).
9.- Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko urtarrilaren 17a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1. zk.-A, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
10.- Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1. zk.-A, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Data: 2011ko urtarrilaren 31.
e) Ordua: 10:00ak.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.
12.- Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2010eko azaroaren 22a.
13.- Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.com.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 16a.
VISESAko zuzendari nagusia,
TOMAS IGNACIO ALONSO SANZ.