Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6122

IRAGARKIA, EB2-0641/08-LE eta EB2-1664/08-LE (SD2-00473/08) espedientean Francisca Arroyo Mosquera andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazten duena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2010eko irailaren 15ean, eta Francisca Arroyo Mosquera andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa estimatzen zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.- Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala