238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
6120
IRAGARKIA, Bizkaiko Justizia Organoen epaiak eta bestelako dokumentuak koadernatzeko zerbitzuaren kontratazioa egiteko dena (Espedientea: A-072/DJAP-2010).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: A-072/DJAP-2010.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa (kanpo-kontratazioa).
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 31.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide erabiliko dira.
- Eskainitako prezioa: 75 puntu.
- Entregatzeko epea: 10 puntu.
- Lan egitaraua: 15 puntu.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Gehienez: ehun mila (100.000) euro, BEZik gabe eta ehun eta lau mila euro (104.000) BEZa barne, bi urtekotan banatuta:
- 2011. urtea: berrogeita hamabi mila (52.000) euro, BEZa barne.
- 2012. urtea: berrogeita hamabi mila (52.000) euro, BEZa barne.
5.- Behin-behineko fidantza: ez da behar.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, eraikin nagusia, M gunea, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 90 53.
e) Telefaxa: 945 01 90 29. E-posta: a-bilbaouribarri@ej-gv.es.
f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2011ko urtarrilaren 5a.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko urtarrilaren 10a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal, «A», «B» eta «C» aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, eraikin nagusia, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: proposamenak irekitzen direnetik bi hilabete.
e) Aldaerak: ez.
9.- Eskaintzak irekitzea.
" Aplikatzeko balio-judizioa eskatzen duten irizpideen alderdien «C» gutun-azalak irekitzea:
- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
- Helbidea: Donostia kalea 1, eraikin nagusia, M gunea, 2. solairua.
- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
- Eguna: 2011ko urtarrilaren 18a.
- Ordua: 11:00.
" Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez balora daitezkeen alderdien «B» gutun-azalak irekitzea:
- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
- Helbidea: Donostia kalea 1, eraikin nagusia, M gunea, 2. solairua.
- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
- Eguna: 2011ko urtarrilaren 25a.
- Ordua: 11:00.
10.- Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.
Justiziako sailburuordea,
MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.