238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Zaragozako Lan Arloko 6 Zenbakiko Epaitegia
6116
EDIKTUA, 891/10 kaleratze-prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Luís Tomas Ortega Pintok, Zaragozako Lan Arloko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak, honako hau jakinarazten dut: Lan Arloko Epaitegi honetan, kaleratze bat dela eta, 891/2010 prozedura bideratu da, Eduardo Aznar Guerra jaunak eskatuta, kaleratzeak/lanpostu uzteak oro har sailean, honako enpresa honen aurka: Industrias Hidraulicas Pardo SA, Astaburuaga Healthcare SL, Eurolubke SA, HCS Group Health and Home Care Systems. Prozedura horretan ebazpena eman da; hona hemen xedapen-zatia:
Non azaldu behar duen: Bulego Judizial honen egoitzako audientzien hirugarren salan (Alfonso I.a kalea 17, 2.a).
Zein egun eta ordutan agertu behar duen: 2011-01-20an, goizeko 10:30ean, adiskidetze-ekitaldirako eta/edo judizioa egiteko.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1.- Legeak agindu bezala zitatua izandako demandatua agertu ez arren, adiskidetze-ekitaldiak eta, hala badagokio, judizioak aurrera egingo du, hura auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe (LPLko 83.3 artikulua).
2.- Jakinarazi egiten zaio, halaber, alderdi demandatuak adierazi duela judizioan agertuko dela, defentsarako abokatua eta/edo ordezkaria duela; dagozkion ondorioetarako ematen da horren berri.
3.- Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (LPL, 82.2 artikulua).
Beste frogaren bat aurkeztu beharra izango balu eta, horretarako, Bulego Judizial honek eginbideren bat egitea beharrezkoa balitz, hala jakinarazi beharko dio judizioa egiteko data baino hamar egun lehenago (LPL, 90.2 artikulua).
4.- Ohartarazi egiten zaio auzi-jartzaileak honako froga hauek eskatu dituela: demandatua den aldetik, hari galdeketa egitea. Alde horretatik, honako hau jakinarazten zaizu: judiziora agertzen ez bazara, demandako zenbait gertakari -hau da, zuk zeuk esku hartu duzun zenbait gertakari, osorik edo partez zure kalterako izan daitezkeenak- egiazkotzat hartuko dira (LPL, 91.2 artikulua).
5.- Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.4 artikuluko lehenengo paragrafoa).
6.- Halaber, deitutako adiskidetze-ekitaldiak eta/edo judizioa atzeratzeko legezko arrazoiren bat egonez gero, horren berri eman beharko du, ekitaldiok hasi aurretik (LPLko 83.1 artikulua eta PZLko 188. artikulua).
Astaburuaga Healthcare SL enpresari legez jarritako moduan jakinarazteko -non dagoen ez dakigunez gero-, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egin dut ediktu hau.
Hartzaileari ohartarazten zaio hurrengo jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan egingo zaizkiola, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Zaragoza, 2010eko azaroaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.