Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6114

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 913/10 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 913/10 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Alquileres Rubel SL.

Abokatua: Julen Sopelana Gordo.

Prokuradorea.

Demandatua: Igal Vitoria SLU eta Luis Alfonso Idarraga Galvis.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2010eko irailaren 22an, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

XEDAPENAK

1.- Amaitutzat ematen da Alquileres Rubel SLk Igal Vitoria SLUren aurka hasitako prozesu monitorioa.

2.- Alquileres Rubel SLri helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena abiarazteko eskatu dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, baldin eta eskatutako zenbatekoa 900 eurotik gorakoa bada.

Epaile jaunari/andreari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena eteterik (PZLb, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 0011 0000 01 0913 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Igal Vitoria SLU demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako egoitzan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala