Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6112

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 338/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 338/10 hitzezko judizioa bideratu da, zenbateko bat erreklamatzeko, Patxi Iturriaga Mugikak eskatuta, Jesús Maria Aldumberri Urkizuren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

156/10 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: 2010eko urriaren 6a.

Alderdi demandatzailea: Patxi Iturriaga Mugika.

Abokatua: Gorka Ariño Barrutia.

Prokuradorea: Maria Pilar Galarza Elola.

Alderdi demandatua: Jesús Maria Aldumberri Urkizu, auzi-ihesean dena.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Helena Antona Suenak, Tolosa eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiako eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 338/10 hitzezko judizioaren autoak ikusi ditu, non idazpuruan jasota dauden alderdiek parte hartu baitute. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Patxi Iturriaga Mugikaren izenean eta ordezkaritzan, Gorka Ariño Barrutia abokatuak lagunduta, Pilar Galarza Elola epaitegietako prokuradoreak ezarritako demanda, auzi-ihesean den Jesús María Aldunberri Urkizuren aurkakoa. Horrenbestez, bi mila (2.000) euro gehi demanda ezarri zenetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut Jesús María Aldunberri Urkizu.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela epaitegi honetan, bost eguneko epean eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 457. artikulua). Errekurtsoa izapidetu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da epaitegiaren Gordailu eta Kontsignazioen kontuan eta baldintza hori bete izana egiaztatu, betiere 1/09 Lege Organikoaren arabera. Demandatuari ediktu bidez jakinaraziko zaio.

Epai honen bidez eta Erregearen izenean erabaki, agindu eta sinatzen dut. Bestalde, epai honen testigantza emango da oinarri dituen autoetara.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, horren guztiaren fede ematen dut. Eta Jesús Maria Aldumberri Urkizu demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Tolosan (Gipuzkoa), 2010eko azaroaren 5ean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala