Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
6111

EDIKTUA, adostasunik gabeko banantzeari buruz bideratutako 249/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatutako epaiketan ebazpena eman da; hona ebazpen horren testua:

200/09 EPAIA

Epailea: Nerea Molins Zabala.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: 2009ko ekainaren 16a.

Alderdi demandatzailea: Maria Julia Badiola Zubillaga.

Abokatua: Iñigo Iruin Sanz.

Prokuradorea: Ainhoa Kintana Martínez.

Alderdi demandatua: Agustín Azcarate Inchaurrondo

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko banantzea.

Nik, Nerea Molins Zabalak, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko ordezko epaile naizen aldetik, ikusi ditut 249/09 adostasunik gabeko banantzearen gaineko autoak. Autook M.º Julia Badiola Zubillagak eskatuta bideratu dira, Kintana epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Iruin letraduak defendatuta, auzi-ihesean dagoen Agustín Azcarate Inchaurrondo jaunaren aurka.

XEDAPENAK

Erabakia - Baietsi egiten dut M.ª Julia Badiola Zubillagak, auzitegietako prokuradore Kintana andrea ordezkari duela, Agustín Azcarate Inchaurrondoren aurka -auzi-ihesean da- aurkeztu duen banantzeko demanda. Horrenbestez, auzilari bien arteko ezkontzaren banantzea agintzen dut. Gainera, honako neurri hauek erabaki ditut:

1.- Emazteari egokituko zaio familiaren etxebizitza (Euskal Herria kalea 5, 4. eskuina) eta eguneroko gauzak erabiltzea.

2.- Irabazpidezko ondasunen sozietatea deseginda deklaratzen da epai hau eman den egunetik aurrera.

Inpugnatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLbren 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Donostian, 2009ko ekainaren 16an.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia-San Sebastián, 2010eko urriaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala