238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
6109
EDIKTUA, 109/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 109/09 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Adefisa Leasing EFC SA.
Abokatua.
Prokuradorea: Iratxe Pérez Sarachaga.
Demandatua: Josefina Gómez Palmou, Igor Urresti Corta, Sergio Ander Barbero López, Bolivares 2011 SL, NAsch Cafe SL eta José Luís Ignacio Campos Fachal.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatutako judizioan epaia eman da. Hau dio xedapen-zatiak:
EPAITZA
Adefisa Leasing EFC SAren izenean eta ordez Pérez Sarachaga prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dudanez gero, Bolivares 2011 SL, NAsch Cafe SL, Igor Urresti Corta, Sergio Andres Barbero López, José Luís Ignacio Campos Fachal eta Josefina Gómez Palmou demandatuak ondokora kondenatzen ditut:
1.- Auzi-jartzailearen esku uztera honako higiezin hau: Bilboko Simon Bolibar kaleko 11. zenbakiko eskuineko bigarrena, laugarren lokala - 35.189 Finka, 70 folioa, 1490. liburua, Tomo 1544. liburukia. Bilboko 2. Jabetza Erregistrokoa; eta hala egiten ez badu, kaleratua izango dela ohartarazten zaio.
2.- Auzi-jartzaileari solidarioki seiehun eta hirurogeita lau mila seiehun eta laurogeita zortzi euro eta hirurogeita bat zentimo (664.688,61) pagatzera kondenatzen ditut demandatuak.
3.- 2009ko urtarrilaren 3tik higiezina entregatu arte, auzi-jartzaileari solidarioki de 936,07 euro ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak.
4.- 2009ko urtarrilaren 3tik ordainketa guztiz egin arte, zorrean diren zenbatekoen % 2,5eko interes hilekoa pagatzera kondenatzen dira demandatuak.
5.- Auzialdian sortutako kostu prozesalak ordaintzera kondenatzen dira demandatuak.
Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Igor Urresti Corta eta NAsch Cafe SL demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2010eko urriaren 29a.
IDAZKARI JUDIZIALA.