Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6107

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1494/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: 1494/09, prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Fernando Santamaría Alonso.

Alderdi demandatua: Coral Fernández Pozuelo.

Gaia: 3.402,92 euroko zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako epaiketan ebazpena eman da; hona ebazpen horren testua:

62/10 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: 2010eko apirilaren 16a.

IZO: 48.02.2-09/013455 Prozedura: 1494/09, prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Fernando Santamaría Alonso.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Begoña López Del Hoyo.

Alderdi demandatua: Coral Fernández Pozuelo.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egin dut Begoña López del Hoyo prokuradoreak Fernando Santamaría Alonsoren izenean eta ordez jarritako demanda, Coral Fernández Pozueloren aurkakoa. Horregatik, bidezkoa dela deklaratzen dut, eta demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera: 3.402,92 euro, Kode Zibilaren 1101. artikuluko eta 1108. artikuluko interesak, demanda ezarri zenetik Ebazpen hau eman arte, eta ebazpen hau ematen denetik erabat ordaintzen den arte sortutakoak, PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesak, eta prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta aditzera eman bekie berorren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela. Errekurtsoa epaitegi honetan prestatu beharko da, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bost eguneko epean. Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da (zenbakia: 4683 0000 04 149409; ordainagiriaren kontzeptua: 02). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria). Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotza egingo da, jarduketekin batera jartzeko.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, hain zuzen ere, auto hauetan emandako epaiaren jakinarazpena auzi-ihesean dagoen demandatuari egiteko.

Barakaldo (Bizkaia), 2010eko urriaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala