Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
6106

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko 2010eko kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu eta gero, erakundeek lortutako ziurtagiria argitara ematen duena.

Kulturako sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduak, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautu, eta 2010ean kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi zuten erakundeei izena eman zezaten dei egin zien.

Agindu bereko 16. artikuluan esaten denari jarraiki, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak argitara emango du 2010ean Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten erakundeen zerrenda eta egiaztatu duten maila, hartara bere ondorioak sortu ahal izan ditzan. Hori 53/2009 Dekretuaren 7. artikuluak finkatutakoa betez egiten da.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Eranskinean Bikain ereduaren arabera 2010ean buruturiko kanpo-ebaluazioetan parte hartu duten erakundeak eta eskuratu duten ziurtagiri-maila zerrendatzea.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.

ERANSKINA/ANEXO

Erakundea/Organización Ziur tagiri-maila/Grado de Certificación

Arabako Artium Fundazioa Oinarrizkoa/Básico

Asociación Reinserción Social Sartu-Álava Oinarrizkoa/Básico

Colegio Virgen Niña de Amurrio Oinarrizkoa/Básico

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa Oinarrizkoa/Básico

Bilbo Eskualdea (Osakidetza) Oinarrizkoa/Básico

Bermeoko Ospitalea (Osakidetza) Zilarrezkoa/Plata

Bilbao Bizkaia Kutxa Zilarrezkoa/Plata

Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusia (Gipuzkoako Foru Aldundia) Zilarrezkoa/Plata

Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoa Zilarrezkoa/Plata

IVAP (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) Zilarrezkoa/Plata

ST3- Asociación para la Promoción y Fortalecimiento del Tercer Sector Zilarrezkoa/Plata

Bihotz Gaztea Ikastola Urrezkoa/Oro

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL Urrezkoa/Oro

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa Urrezkoa/Oro

Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioa Urrezkoa/Oro

Maramara Taldearen Hizkuntza Zerbitzuak SL Urrezkoa/Oro

Ogasun eta Finantza Departamentua-Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzua (Gipuzkoako Foru Aldundia) Urrezkoa/Oro

Telesforo de Aranzadi Ikastola Koop. E. Urrezkoa/Oro

Gabriel Aresti Euskaltegia (Txinta Koop. E.) Urrezkoa/Oro


Azterketa dokumentala