Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6105

AGINDUA, 2010eko azaroaren 18koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza arloko TB-1 eta TB-2 bekak esleitzeko dena.

2010eko irailaren 1eko Aginduaren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak unibertsitateko tituludunen prestakuntzarako Garraio Zuzendaritzaren beka-programarako deia egin zuen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 186. zenbakia, 2010eko irailaren 27koa).

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko irailaren 29ko Agindu bidez, 2010eko irailaren 1eko Aginduko hainbat akats zuzendu ziren (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 196. zenbakia, 2010eko urriaren 11koa).

Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu, eskatzaileen espedienteak aztertu eta azterketak egin ondoren, izangaiak ebaluatzeko prozesua burutu zen, beken deialdian ezarritakoarekin bat.

Bekak izapidetzekoan deialdian ezarritako baldintza guztiak bete dira.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aginpidea du espediente honi buruzko ebazpena hartzeko, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legearen 26. artikuluak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 9.1.f) eta g) artikuluak, eta unibertsitateko tituludunak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren bi bekatarako deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko irailaren 1eko Aginduak ezarritakoaren ondorioz (2010-09-27ko EHAA).

Horren ondorioz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza arloko beka-programako TB-1 eta TB-2 bekak honako hauei esleitzea:

- TB-1 beka, «logistikaren garapena eta ikerketa Euskadin», Anttón Cuadrado Iraola jaunari.

- TB-2 beka, «mugikortasun iraunkorra ezarri eta sustatzea», María Basabe Berganza andreari.

2. artikulua.- Bekadunek Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dute lana, eta Garraio Zuzendaritzako arduradunak bekaren edukiari, hura burutzeko lekuari, jarraitu beharreko metodoei eta lana burutzeko bestelako alderdiei buruz ematen dizkien artezpideak jarraitu beharko dituzte.

Beka, deia egiteko Aginduan xedatutakoari jarraituz ordainduko da; eta lehenengo ordainketa egiteko, hamaikagarren oinarri-arauan ezartzen den bezala, ezin denez beka eta ordaindutako lan bat, biak batera izan, Garraio Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek bekadunak ordaindutako lanik ez duela egiaztatuko dute, eta baldintza betetzen ez badu, Agindu hau indarrik gabe utziko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko auzien salan, Agindua argitaratu edo jakinarazi egunaren biharamunean hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala