Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
6101

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2010eko irailaren 29ko bilkuran hartutakoa, «Oarso Aldea SA, 2008» txostena behin betiko onesten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2010eko irailaren 29an egindako bilkuran

ERABAKI DU:

«Oarso Aldea SA, 2008» txostena, erabaki honen eranskin modura ageri dena, behin betiko onestea.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 29a.

HKEEren lehendakaria,

JOSE IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.

HKEEren idazkari nagusia,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.

ERANSKINA

OARSO ALDEA SA, 2008

I.- Sarrera.

Oarso Aldea, SAren (aurrerantzean, Oarsoaldea) ekonomia-finantzazko jardueraren fiskalizazio txosten hau Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren (aurrerantzean HKEE) 1/1988 Legeari jarraiki mamitu da eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek hala eskatuta barne hartu da Lanerako Planean.

Oarsoaldea 1993ko uztailaren 19an eratu zen, hasiera bateko 6.101 mila euroko kapital sozialarekin, ondoko udalek harpidetu eta ordaindu zutena:

KONTZEPTUA % Partaidetza

Errenteriako Udala 25

Oiartzungo Udala 25

Lezoko Udala 25

Pasaiako Udala 25

GUZTIRA 100

Xede soziala Oarsoaldeako eskualdearen garapen sozio-ekonomikora eta bertako biztanleen bizi-maila hobetzera zuzendutako egitekoak eta jarduerak gauzatzea da. Horretarako, ondotik zehaztu diren jarduerak bideratu behar dira, Oarsoaldeak erabat edo zati batean egin ditzakeenak zeharkako bidez helburu sozial bera duten sozietateetan parte hartuta:

- Enpresa sustapena, gauzazko jarduera, lursailen ekarpen eta berrikuntza teknologikoaren bitartez.

- Etengabeko heziketa prestakuntza, birziklapen eta araututako hezkuntzan.

- Ingurumen, hirigintza eta lurraldearen antolakuntzako azterlanak.

- Merkataritza eta turismoaren garapena eta inguruaren garapen sozio-ekonomikoan lagunduko duten beste esparru batzuk.

Oarsoaldeak jarduera finantzatzeko hainbat erakunde publikok emandako ustiaketa diru-laguntzak eta kide dituen lau udalen ekarpenak baliatzen ditu; horiek guztiak urtero Administrazio Kontseiluak onesten duen Kudeaketa Planean daude zehaztuak; Administrazio Kontseilu horren partaide dira Pasaiako Udalaren Garapen Ekonomikorako Zinegotzia eta kide diren gainerako udaletako alkateak; Kontseilu honek jarduera egitasmoak zehazten ditu.

Oarsoaldeak «Badia Berri SA Pasaiako badiaren hiri-berrikuntzarako Agentzia»n (aurrerantzean Badia Berri) % 57,14ko partaidetza du, Donostiako Udalarekin batean, kapital sozialaren gainerako % 42,86aren jabe dena. Sozietatea 2002ko martxoaren 11n sortu zen Hiri Berrikuntzarako Programa Estrategikoaren exekuzio zuzena eta egokia kudeatzeko, hiri guneak ekonomikoki eta sozialki onera ekartzeko ekimen komunitariora hautagai modura aurkeztua (Urban II), Donostiako Metropoli-barrutiaren jarduerako lurralde-esparruan, «Pasaiako Badia» modura izendatua. Uztailaren 4ko 16/2007 Legeak Europar Batasuneko arautegia oinarri hartuta, kontularitza gaietan nazioarteko harmonizazioa lortzeko, merkataritzako legeria berritu eta egokitu du; lege honek Merkataritza Kodean eta SAetan jaso dituen aldakuntzen ondorioz, bi sozietate hauek ez dute euren urteko kontuak kontsolidatzeko obligaziorik.

Horrezaz gian, Oarsoaldeak honako hauetan hartzen du parte: «Zinemaldea SA» (% 25), «Oarsoladeko Industrialdea SA» (% 24,5), «Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza SA» (% 6) eta «Oarsotek SL-n» (% 5) (ikus A.5).

Fiskalizazioaren helburua:

Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:

- Ezargarria zaion arautegia bete izana langileen, obren kontratazioaren, ondasun eta zerbitzuen eta diru-laguntzaren alorrean.

- Oarsoaldearen 2008ko urteko kontuak ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datozela egiaztatzea.

- Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta zuhurtasunari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratu diren hutsak «barne kontrolerako sistemari eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak» idazpuruan zehaztu ditugu, horiek hobetzeko gomendioekin batera.

Oarsoaldeak kontuen auditoria egin du 2008ko ekitaldian. Horien euskarri izan diren lan paperak aztertu eta beharrezko iritzitako froga osagarriak egin ditugu.

Honekin baterako urteko kontuak Oarsoaldeak Kontabilitate Plan Orokorra ezarrita prestatu dituen lehenengoak dira, 1514/2007 Errege Dekretu bidez onetsitakoa. Aipatu Dekretuaren Xedapen Iragankor Laugarrenaren 1. idatz-zatian ezarritakoari jarraiki, honako kontu hauek hasierako urteko kontutzat hartu dira eta honenbestez, ez dira aurreko ekitaldietako konparaziozko zifrak barne hartu. A.12 eranskinean 2007ko ekitaldian onetsi ziren urteko kontuetan jasotako balantzea eta galera eta irabazien kontua txertatu dira; horiek ekitaldi hartan indarrean zegoen Kontabilitate Plan Orokorraren arabera mamitu dira (1643/1990 ED bidez onetsitako Kontularitzako Plan Orokorra, aurrerantzean KPO 1990); horiekin batera, 2008ko urtarrilaren 1ean 1990eko KPOren arabera mamitutako ondare garbiaren eta 1514/2007 EDn ezarritako arauen arabera mamitutakoaren arteko kontziliazioa ere jaso da.

II.- Iritzia.

II.1.- Legea betetzeari buruzko iritzia.

Langileria (ikus A.7):

1.- Aldi-baterako lau langileren kontratazioa publizitaterik gabe eta berdintasun, gaitasun eta merezimendu printzipioak bete gabe gauzatu da. Beste 5 kasutan, hautatuek ez zituzten eskatutako betekizunak betetzen eta honenbestez, ez dira berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete.

Kontratazioa (ikus A.11):

2.- Guztira 122 mila euroko zenbatekorekin esleitu diren ondasun eta zerbitzuen 5 erosketetan, zenbatekoaren arabera publizitatea eskagarri ez dena, bai ordea lehia, azken hau ez da bideratu.

3.- Espediente bat 72 mila euroko zenbatekoarekin esleitu da eskaintzen eskabide mugatu bidez; horrek publizitate printzipioa urratzen du eta lehia printzipioa mugatzen. Gainera, espediente honetan ez zaizkigu esleipen hartzaile ez diren lehiatzaileen eskaintzak eskuratu, eta horrek esleipenaren legezkotasuna fiskalizatzea eragozten du.

4.- 20 mila euroan esleitutako espediente batean objektibitatea mugatu da, ez baita aldez aurretik esleipenean buru egingo duten irizpideen berri eman.

Epaitegi honen iritzira, aurreko paragrafoetan aipatutako lege hausteak alde batera, Oarsoaldea, SAk zuzentasunez bete du 2008ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.2.- Urteko kontuei buruzko iritzia.

1.- 2008an kide diren udalek 2.336 mila euroko ekarpenak egin zituzten, gastu orokorrei eta proiektu jakinak finantzatzeko haiei aurre egiteko (ikus A.5 eta A.9), urteko Kudeaketa Planari jarraiki; ekarpen horiek guztiak «Ondare garbia» atalburuko «Kideen beste ekarpen batzuk» modura erregistratu dira. Kide diren udalen egiaztapenetik ekarpenen izaera zehazterik ez dagoenez gero, ezin jakin dezakegu horietatik zenbateko kopurua erregistratu behar zatekeen «Ekitaldiaren Emaitzara txertatutako Ustiaketako Diru-laguntzak» modura.

2.- Aktibo finantzarioak eta ibilgetu materiala finantzatzeko lehenagoko ekitaldietan harpidetutako 1.411 mila euroko zorra amortizatzeko ekarpenak egin dituzte kide diren udalek 2008ko abenduaren 31ra arte; baita, 2006 eta 2007ko ekitaldietan 1.926 mila euroko zenbatekoarekin zorpetutako gastu orokorrei eta proiektu zehatzen finantzaketari aurre egiteko ere (ikus A.5), urteko Kudeaketa Planaren arabera; horiek guztiak Egoera Balantzearen «Pasibo ez Arrunta» modura daude erregistratuak. Kide diren udaletatik jasotako informazioaren arabera, ordea, ez dirudi zenbateko hori itzulgarria denik eta honenbestez, «Ondare Garbia» kapituluan erregistratu behar ziratekeen.

3.- «Askotariko zordunak» saldoak 257 mila euro jasotzen ditu Errenteriako Udalak 2007 eta 2008ko ekitaldietan egindako ekarpenen kontzeptuan; hori baliogabetu egin beharko litzateke kobratzeko eskubidea ez dagokiolako (ikus A.5).

4.- 2008ko ekitaldian emandako hiru diru-laguntza «Beste erretserba batzuk» kontu sailean erregistratu dira 114 mila euroan zergak kenduta zenbateko garbiarekin; diru-laguntza horiek oso-osorik 2007ko ekitaldian egindako gastuak finantzatzen dituzte (ikus A.9) eta «Ekitaldiaren emaitzara txertatutako ustiaketarako diru-laguntzak» kontu-saileko sarreretan erregistratu behar ziratekeen.

5.- Sozietateak Egoera Balantzearen pasiboko «Epe laburreko aldizkakotzeak» idazpuruan erregistratu ditu gauzatzeko dauden gastuak finantzatzeagatik itzulgarri diren diru-laguntzak, 1.640 mila euroko zenbatekoarekin. Kontabilitate Plan Orokorraren arabera «Epe labur edo luzeko zorrak, diru-laguntza, dohaintza edo legatu bihur daitezkeenak» modura erregistratu behar lirateke, iraungipenaren arabera.

6.- 2008ko abenduaren 31n, ezargarria den fiskalaritzako arautegiaren gainean egin daitezkeen interpretazio ugarien ondorioz eta kontularitzako tratamenduan egin beharreko balizko aldaketek eragin ditzaketen ondoren fiskalen ondorioz, 1. eta 2. paragrafoetan deskribatutako Udalen ekarpenen aiurria ezagutuko balitz beharrezko gerta litezkeenak, izaera fiskaleko hainbat ondorio eragin liezazkioke Oarsoaldeari; ordea, 2008ko ekitaldiko urteko kontuetan ez dago horretarako inongo zuzkidurarik, objektiboki zenbatestea ezinezko baita.

Epaitegi honen iritzira, 1. paragrafoko mugaketa, 2tik 5era bitarteko paragrafoetan jasotako akatsak eta 6. paragrafoan adierazitako zalantza egoerak izan lezakeen ondorioa alde batera, Oarsoaldea, SAren 2008ko ekitaldiko Kontuek ondarearen eta abenduaren 31ko finantza egoeraren isla leiala erakusten dute; baita, bere eragiketen emaitzen, ondare garbian egindako aldaketen eta data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion eskudiruzko fluxuena ere.

III.- Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.

Atal honetan jaso dira bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioen betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.

Finantzaketa:

- Oarsoaldeak finantzaketaren atal handi bat kide dituen udalengandik eskuratzen du; ordea, ez dago hauen eta Oarsoaldearen artean koordinazio eta lankidetza egokirik, finantzatuko diren kontzeptuak eta zenbatekoak eta Oarsoaldeak jasotako zenbatekoen norakoa justifikatzeko moldea argituko duenik. Honela, bada, komenigarria litzateke ekitaldi bakoitzari hasiera eman aurretik Kudeaketa Planeko zein jarduera joko diren berariazko egitasmotzat. Berebat, izenpetutako hitzarmen bitartez arautu behar lirateke udalek Oarsoaldearekin duten harremana, hala nola, Oarsoaldeak aurkeztu beharreko agiriak, moldea eta epea, jasotako finantzaketari emandako erabilera zuzena justifikatzeko, ordainketa epeak eta zenbatekoak, gain-finantzaketarik balego jokamoldea, e.a. Koordinazio honek, egoki iritzitako xehetasunekin, euren funtsen norakoa ezagutzeko bide emango lieke Udalei eta zein jarduera diren sendotu beharrekoak eta zein urritu edo bertan behera uztekoak aztertzeko; berebat, Oarsoaldeak zorroztasun handiagoz balioetsi ahal izango luke zein funts eta zein unetan baliatuko dituen eta horiek modu egokian nola erregistratu.

Kontabilitatea:

- 2008ko ekitaldiko urteko kontuak 2009ko azaroaren 19an aurkeztu dituzte administratzaileek, Sozietate Anonimoen Legearen 171. artikuluak agintzen duenarekiko dezenteko atzerapenez. Halaber, horien onespena Akziodunen Batzorde Nagusiak data berean egin du, ekainaren 30aren ostean, Sozietate Anonimoen Legearen 95. artikuluak ezartzen duen epea, alegia. Txosten hau idatzi dugun datan kontuak Merkataritza Erregistroan gordailatzeko daude eta legez agindutako epea iraungia dago, Sozietate Anonimoen Legearen 218. artikuluak agintzen duenaren arabera.

- Oarsoaldearen kontularitzako sistemak eta horren erabilerak aldez aurretik definitua dagoen proiektu bakoitzaren gastu, sarrera eta inbertsio guztien kontrol zuzena eta automatikoa izateko bide eman beharko luke; horretarako, jarduera esparru berriak jaso behar dira bertan eta idazpen guztiak proiektuen arabera kontabilizatu; horrek guztiak arintasun handiagoa emango lioke eta kontularitzaz kanpoko kontrolak erabiltzea saihestuko luke.

- Oarsoaldeak kopuru txikikoak diren eta kobratuko ez diren dirulaguntzetako «askotariko zordunak»eko hainbat antzinako saldo zuzendu behar lituzke.

- Egoeraren balantzeko izakinen idazpuruak, okerbidez, 45 mila euroko zenbatekoa jasotzen du hornitzaileentzako aurrerakin kontzeptuan; hori, ordea, «askotariko zordunak» idazpuruari dagokio.

Kontratazioa (ikus A.11):

- Ez dira dagozkion kontratuak gauzatu 76 mila euroko zenbatekoarekin esleitutako 3 espedientetan.

- 2008ko ekitaldian Oarsoaldeak ez du dagokion erabiltzeko eskuliburua argitaratu eta hori kontratugilearen profilean eman behar da argitara (SPKLren 175. artikulua).

Langileria:

- 1999an sinatutako gerentearen kontratuak urtero aurreko ekitaldiko KPI gehi 3 puntuko gutxieneko soldata igoera xedatzen du, izaera mugagabearekin. Sozietateak aztertu egin beharko luke bere garaian erabakitako izaera mugagabe hori bidezkoa den aurrera begira.

- Oarsoaldeak giza baliabideak kudeatzeko prozedura onetsi du; langileria hautatu eta txertatzeari buruzko atalean izangaiak bilatzeko hainbat iturri lehenesten dira, baina ez da laneko eskaintzaren publizitatea eskatzen. Berebat, prozedura, nagusiki, eskatzen den lanpostuaren profila zehaztean eta balorazio txosten bat egitean datza.

Komenigarria litzateke onetsitako prozedura aldatzea eta berariaz jasotzea eskaintzan publizitatea eskatu behar dela, nahitaezko diren profileko betekizunak besterik gabe baloragarri diren haietatik bereiztu behar direla eta izangaien balorazio aktek proba bakoitzean izangaietako bakoitzari emandako balorazioa jaso behar dutela.

Garapenerako Laguntza (ikus A.2):

- Oarsoaldeak Garapenerako Laguntzaren esparruan garatu dituen jarduerak ez dira sozietatearen helburuaren atal. «Kontzertu Solidarioen» kasuan horien helburua bikoitza da eta horietako bat «hiritarrei kubako musika eta kultura gerturatzea» da; helburu hau Estatutuen 2. artikuluan zehaztutako xede sozialean babestua gera liteke, zehazki «...eskualdearen garapen sozio-ekonomikora eta bertako biztanleen bizi-maila hobetzera zuzendutako egitekoak eta jarduerak egitea» delakoan, nahiz eskualdearen beraren lurralde mugarekin, hau da, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

- Honela, bada, Oarsoaldeak txosten solidarioan zehaztutako helburua eskuratutako mozkina Kuban interes sozialeko programak finantzatzeko erabiltzea da; programa horiek Kubako agintariek proposatu ondoren hautatutakoak behar lukete izan; ordea, ezaugarri hori ez da inongo kontratutan jaso eta 2008ko ekitaldian ez da gauzatu, aginte kubatarrek ez baitute finantzatzea nahi duten programen proposamenik batere aurkeztu.

- Oiram Elkartearekin izenpetutako kontratuak ez du helburua eta kontratuaren prezioa behar bezala zehazten; izan ere, egiteko zehaztugabeak esleitzen dizkio Oirami eta elkarren adostasunez zehaztu beharreko prezioaren atal aldagarri bat jasotzen du; hala ere, likidazioa ezarritako gutxieneko 7 mila euroko zenbatekoarekin egina dago jada.

Beste batzuk:

- Oarsoaldeako banku kontuak erabiltzeko gerentearen sinadura bakarra behar da. Diruzaintza egoki kudeatzeko komenigarria da funtsen erabilerak modu bateratuan egitea, gutxienez baimendutako bi sinadura erabiliz.

IV.- Urteko kontuak:

2008-KO EKITALDI ITXIERAKO BALANTZEA Mila euro

AKTIBOA

AKTIBO EZ ARRUNTA 2.836

I. Ibilgetu ukiezina (A.4) 83

II. Ibilgetu materiala (A.4) 1.441

Lur-sailak eta eraikuntzak 562

Instalakuntza teknikoak eta bestelako ibilgetu materiala 879

IV. Taldeko eta epe luzera elkartutako enpresetan inbertsioak (A.5) 1.290

V. Finantza inbertsioak epe luzera 22

Ondareko baliabideak (A.5) 18

Bestelako aktibo finantzarioak (A.5) 4

AKTIBO ARRUNTA 5.343

II. Izakinak 45

Hornitzaileei aurrerakinak 45

III. Merkataritzako zordunak eta kobratzeko beste kontu batzuk (A.5) 4.828

Salmenta eta zerbitzu emakidengatiko bezeroak 181

Askotariko zordunak 4.561

Langileria 14

Administrazio Publikoekin beste kreditu batzuk 72

V. Finantza inbertsioak epe luzera (A.5) (3)

VI. Aldizkakotzeak epe laburrera 7

VII. Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk 466

GUZTIRA AKTIBOA 8.179

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA Mila euro

ONDARE GARBIA 2.148

BEREZKO FONDOAK 2.062

I. Kapitala (A.9) 60

III. Erretserbak 2.110

Legezko eta estatutarioak 12

Beste erretserba batzuk (A.9) 2.098

VI. Bazkideen beste ekarpen batzuk (A.9) 2.336

VII. Ekitaldiaren emaitza (2.444)

DIRU-LAGUNTZAK, DOHAINTZAK ETA JASOTAKO LEGATUAK (A.10) 86

PASIBO EZ ARRUNTA 3.434

II. Epe luzerako zorrak (A.5) 63

III. Taldeko eta epe luzera elkartutako enpresekiko zorrak (A.5) 3.337

IV. Geroratutako zergagatiko pasiboak (A.10) 34

PASIBO ARRUNTA 2.597

III. Epe laburreko zorrak (A.5) 10

IV. Taldeko eta epe luzera elkartutako enpresekiko zorrak (A.5) 457

V. Merkataritzako hartzekodunak eta ordaintzeko beste kontu batzuk 490

Hornitzaileak (A.5) 205

Askotariko zordunak (A.5) 6

Langileria (ordaintzeko dauden ordainsariak ) (A.5) 134

Bestelako zorrak Administrazio Publikoekin (A.5) 145

VI. Aldizkakotzeak epe laburrera (A.6) 1.640

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA 8.179

2008-12-31-N AMAITUTAKO EKITALDIARI DAGOKION GALERA ETA IRABAZIEN KONTUA Mila euro

ERAGIKETA JARRAITUAK

1. Negozio zifratik zenbateko garbia 172

Salmentak 172

5. Bestelako ustiaketa sarrerak 3.196

Sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko beste batzuk 19

Ekitaldiaren emaitzara txertatutako ustiaketako diru-laguntzak (A.6) 3.177

6. Langileria gastuak (A.7) (2.944)

Soldatak, lansariak eta antzekoak (2.303)

Gizarte zamak (641)

7. Bestelako ustiaketa gastuak (2.601)

Kanpoko zerbitzuak (A.8) (2.518)

Tributuak (13)

Merkataritzako eragiketen ondorioz zuzkiduren galerak, narriadura eta bariazioa (42)

Beste kudeaketa-gastu arrunt batzuk (28)

8. Ibilgetuaren amortizazioa (A.4) (190)

9. Ibilgetu ez finantzarioko diru-laguntzak egoztea eta beste 5

10. Hornidura gehiegizkoak 1

11. Ibilgetua besterenganatzeagatiko narriadura eta emaitza (2)

USTIAKETAREN EMAITZA (2.363)

12. Sarrera finantzarioak 2

13. Finantza gastuak (6)

Taldeko enpresa eta asoziatuekiko zorren ondorioz (6)

16. Baliabide finantzarioak besterenganatzeagatiko narriadura eta emaitza (A.5) (60)

EMAITZA FINANTZARIOA (64)

EMAITZA ZERGA AURRETIK (2.427)

17. Mozkinen gaineko zerga (17)

ERAGIKETA JARRAITUETATIK ERATORRITAKO EKITALDIAREN EMAITZA (2.444)

EKITALDIAREN EMAITZA (2.444)

2008-12-31-N AMAITUTAKO EKITALDIARI DAGOKION ONDARE GARBIAN ALDAKETEN EGOERA

A) 2008-12-31-N AMAITUTAKO EKITALDIARI DAGOKION AITORTUTAKO SARRERA ETA GASTUEN EGOERA Mila euro

2008

A) Galera eta irabazien kontuaren emaitza (2.444)

B) Ondare garbian zuzenean jasotako sarrera eta gastuak guztira -

VIII. Diru-laguntzak, dohaintzak eta jasotako legatuak (5)

IX. Zerga ondorioa 1

C) Galera eta irabazien konturako transferentziak guztira (VIII+IX) (4)

AITORTUTAKO SARRERA ETA GASTUAK GUZTIRA (A+B+C) (2.448)

B) 2008-12-31-N AMAITUTAKO EKITALDIARI DAGOKION ONDARE GARBIAN ALDAKETEN EGOERA GUZTIRA

Mila euro

ESKRITURAT.

KAPITALA ERRETSER. BAZKIDEEN

BESTELAKO

EKARPENAK EKITALDI.

EMAITZA JASOT. DIRU-LAG,

DOHAINTZA ETA

LEGATUAK GUZTIRA

C. 2007-KO URTE AMAIERAKO SALDOA (ikus A.12) 60 1.990 - 166 - 2.216

I. Irizpide aldaketagatiko doikuntzak, 2007 - - - - 101 101

II. Erroreengatiko doikuntzak, 2007 - (46) - - (11) (57)

D. DOITUTAKO SALDOA, 2008-KO URTE HASIERA 60 1.944 - 166 90 2.260

I. Aitortutako sarrerak eta gastuak guztira - - - (2.444) (4) (2.448)

II. Bazkide edo jabeekiko eragiketak - - 2.336 - - 2.336

7. Bazkide edo jabeekiko beste eragiketa batzuk - - 2.336 - - 2.336

III. Ondare garbiaren bestelako aldaketak - 166 - (166) - -

E. 2008-KO URTE AMAIERAKO SALDOA 60 2.110 2.336 (2.444) 86 2.148

2008-12-31-N AMAITUTAKO EKITALDIARI DAGOKION ESKUDIRUZKO FLUXUEN EGOERA Mila euro

A) USTIAKETA JARDUEREN ESKUDIRUZKO FLUXUAK

1. Ekitaldiaren emaitza zerga aurretik (2.427)

2. Emaitzaren doiketak 251

a) Ibilgetuaren amortizazioa 190

b) Narriaduragatiko balorazio-zuzenketak 60

d) Diru-laguntzen egozketa (5)

e) Ibilgetuaren baja eta besterenganatzeengatiko emaitzak 2

g) Sarrera finantzarioak (2)

h) Finantza gastuak 6

3. Kapital arruntean aldaketak (259)

a) Izakinak (44)

b) Zordunak eta kobratzeko beste kontu batzuk (956)

c) Beste aktibo arrunt batzuk (1)

d) Hartzekodunak eta ordaintzeko beste kontu batzuk 151

e) Beste pasibo arrunt batzuk 591

4. Ustiaketa jardueren eskudiruzko beste fluxu batzuk (4)

a) Interesen ordainketak (6)

c) Interesen kobrantzak 2

5. Ustiaketa jardueren eskudiruzko beste fluxu batzuk (1+2+3+4) (2.439)

B) INBERTSIO JARDUEREN ESKUDIRUZKO FLUXUAK

6. Inbertsioek eragindako ordainketak (160)

b) Ibilgetu ukiezina (47)

c) Ibilgetu materiala (40)

e) Bestelako aktibo finantzarioak (73)

7. Inbertsio ezagatiko kobrantzak 12

e) Bestelako aktibo finantzarioak 12

8. Inbertsio jardueren eskudiruzko fluxuak (7-6) (148)

C) FINANTZAKETA JARDUEREN ESKUDIRUZKO FLUXUAK

9. Ondareko baliabideengatik kobrantza eta ordainketak 2.336

a) Ondare baliabideen jaulkipena 2.336

10. Finantza pasiboko baliabideen kobrantza eta ordainketak (205)

a) Jaulkipena 5

3. Taldeko enpresa eta asoziatuekiko zorrak 5

b) Itzulera eta amortizazioa: (210)

2. Zorrak, kreditu erakundeekin (210)

12. Finantzaketa jardueren eskudiruzko fluxuak (9+10) 2.131

E) ESKUDIRU EDO BALIOKIDEEN IGOERA/MURRIZKETA GARBIA (5+8+12) (456)

Eskudirua edo baliokideak ekitaldi hasieran 922

Eskudirua edo baliokideak ekitaldi amaieran 466

HKEE-REN FISKALIZAZIO-TXOSTENARI ALEGAZIOAK

II.2.- Iritzia urteko kontuei buruz:

1.- Nahiz eta 2008. urtera arte Udalek Oarsoaldea SAk egindako ekarpenen izaera ez baieztatu, 2009. ekitaldian norainokoarekiko mugari konponbidea aurkitu zaio, beraz, ekitaldi honetan jada egoera hori zuzendu da. Ondorioz, hurrengo ekitaldietan ez errepikatzea aurrez ikusten da.

2.- 2010eko ekainaren 30ean egindako Administrazio Kontseiluan, Administrazio Kontseiluko kideek aho batez erabaki zuten 2010. ekitaldia itxi baino lehen «Taldeko enpresekin zorren» kontuak erregularizatzea. Horretarako, sozietatearen ikuskariei erregularizazioa egiteko aukera desberdinak azter ditzaten eskatu zaie.

3.- «Hainbat zordunen» saldoan zenbait saldo daude Errenteriako Udalari dagozkionak:

* San Marko proiektuan sortutako soberakina itzultzeko Errenteriako Udalari ordaintzeke dagoen saldoa. Errenteriako Udalak 2010eko apirilaren 19an Oarsoaldea SArekin hitzarmena sinatu du kontzeptu horrengatik Agentziak Udalari itzuli behar dizkion zenbatekoak Agentziak mantentzen jarraitzeko. Helburua 2010. urtean zehar San Markoko gotorlekua ireki eta abian jartzeko gastuei aurre egin ahal izatea da.

4, 5.- 2010. urtean bi puntu horietan aipatutako kontuak erregularizatzeko gomendatutako kontabilitate-doikuntzak gauzatzeari ekingo zaio.

III.3.- Gogoetak barruko kontrol-sistemei eta kudeaketa-prozedurei buruz:

Kontabilitatea:

* 2008. urteko kontuak azaroaren 19an formulatu arren, Oarsoaldeak 1993an jarduerari ekin zionetik lehenengoz formulatzen dira martxoaren 30a baino geroago eta urte bakoitzeko ekainaren 30a baino beranduago onartu. 2009. urtean kontuak Sozietate Anonimoei buruzko Legeak xedatutakoarekin bat formulatu dira, epe horiek errespetatuz.

* 2009. urtean ERP (Expertis) ezarri da eta horri esker proiektu bakoitzean gastu, diru-sarrera eta inbertsio guztien zuzeneko kontrol automatikoa egin daiteke.

* «Hainbat zordunen» saldoa 2009. ekitaldian erregularizatu da.

Kontratazioa:

* Egungo Oarsoaldearen web orria zaharkituta dago eta web orri berria diseinatzen ari gara. Horretan kontratugilearen profila sartuko da.

Langileak:

* Kudeatzailearen kontratua: 2010eko urtarrilaren 1etik kudeatzaileak 1999. urtean sinatutako kontratuan hitzartu zuen igoerari uko egin dio. Bertan honako ordainsari-igoera aurrez ikusten zen: KPI + % 3; hala, klausula horrek eraginkorra izateari utzi dio.

* Langileak hautatzeko prozedurari dagokionez, Agentziak egindako azken hautespen-prozesuetan lanposturako beharrezkoak diren gaitasunen balorazioa zehaztu da eta hautagaiak puntuatu dira. Ildo horri jarraiki, balorazio altuena lortzen duen hautagaia kontratatzen da.

Garapenarekiko kooperazioa:

Administrazio Kontseiluak erabakitakoaren arabera, 2010. ekitalditik aurrera Garapenarekiko Kooperazioaren arloan ez da jarduerarik egingo eta bakarrik Playa Rosario izeneko gizarte-etxebizitzak eraikitzearen proiektua mantenduko da 2010eko abenduaren 31n amaitu arte, aurrez ikusitakoari jarraiki.


Azterketa dokumentala