Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Irungo Udala
6100

IRAGARKIA, Giza BaliabideEN Programa (2009-2011) aldatzeari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, bi mila eta hamarreko urriaren hogeian eginiko bilkuran, besteak beste, ondorengo erabakia hartu zuen:

1.- Irungo Udaleko Giza Baliabideak 2009-2011 urteetarako Arrazionalizatzeko eta Antolatzeko Programaren hirugarren puntua aldatzea, eta Zeregin Berezietako Langile plaza, Haurtzaindegiko Langile postuari dagokiona alegia, enplegu publikoaren eskaintza-sistemaren bidez betetzeko erreserbatzea, eta deialdi horri urgentziazko izaera ematea.

2.- Eginbidean dauden hautatze-prozesuak egiteko egutegia aldatzea, Irungo Udaleko Giza Baliabideak 2009-2011 urteetarako Arrazionalizatzeko eta Antolatzeko Programaren II. eranskinean barne, alderdi hauei dagokienez:

- Administrari eta Administrari Laguntzailearen plazen Eskaintza Publikoa: atzeratu egiten da 2011ko lehen seihilekora (aurreikusitako amaiera-data: 2011ren amaiera).

- Obra-brigadako hainbat postu (Barne promozio mugatua): atzeratu egiten da 2011ko bigarren seihilekora (aurreikusitako amaiera-data: 2012aren erdialdera).

- Gizarte Langileen plazetarako deialdi publikoa (330. eta 420. postuak): aurreratu egiten da 2010aren bigarren seihilekora (aurreikusitako amaiera-data: 2011ren erdialdera).

3.- Irungo Udaleko Giza Baliabideak 2009-2011 urteetarako Arrazionalizatzeko eta Antolatzeko Programaren 3.5.1 puntuan jasotako aurreikuspena aldatzea, eta berari eranstea birsailkatutako plaza baten titularrak xede horretarako egindako deialdian parte hartzerik izan ez duen kasuetan plaza berria mantentzeko aukera izatea, harik eta posibilitatea egon dadin arte; puntu horretako paragrafo horretan ezarritakotik kanpo geratuko litzateke deialdia gainditzen ez duen oro edota bere borondatez parte hartzen ez duen oro, eta betiere zabalik uzten da plaza berria beteta mantentzeko erabakia berraztertzeko aukera, baldin eta onura orokorreko arrazoiek kontrakoa eskatzen badute.

4.- Irungo Udaleko Giza Baliabideak 2009-2011 urteetarako Arrazionalizatzeko eta Antolatzeko Programaren testu bateratua onartzea, zeina I. eranskin modura atxikitzen baiten, eta aurreko paragrafoetan proposatutako aldaketak jasotzen baitituen.

5.- Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

6.- Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du. Honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegiaren aurrean zuzenean inpugnatu daiteke, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean, egoki irizten den beste edozein errekurtso aurkeztetik at.

Irun, 2010eko azaroaren 2a.

GIZA BALIABIDE ETA ZERBITZU

OROKORRETAKO BURUA.

I. ERANSKINA

IRUNGO UDALAREN GIZA BALIABIDEAK ARRAZIONALIZATU ETA ANTOLATZEKO PROGRAMA - 2009-2011 URTEAK

(Testu bategina)

1.- Xedapen orokorrak.

1.1.- Helburu.

Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 69.2 artikuluak, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak onartua hura, eta Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 22.1 artikuluak jasotako ahalmena erabiliz, Programa honen helburua da halako tresna, jarduera eta neurri batzuk onartzea Irungo Udalaren esparruan giza baliabideak modu egoki eta eraginkorrean erabiltzen laguntzeko, zerbitzu publikoak ematerakoan eraginkortasun handiagoa lortu ahal izateko.

Modernizazio eta herritarrei zerbitzua emateko politikaren barnean dago programa hau eta, azken batean, eraginkortasuna lortu nahi du udal giza baliabideen plangintzan eta kudeaketan, LPOEaren 1.3 artikuluak jasotako jarduera oinarria betetzearren. Era berean, langileria politikaren ardatz nagusiak finkatu nahi ditu epe erdira eta epe luzera, sindikatuen ordezkarien laguntzarekin, enplegua sortzearen alde lan egiteko konpromisoa hartzeaz gainera, eskura dauden ekonomi baliabideak modu eraginkorrean erabili ahal izateko.

1.2.- Aplikazio esparrua.

Irungo Udaleko langile guztiei aplikatuko zaie Programa hau, edozein dela ere harekiko duten lotura. Karrera profesionalari eta barne sustapenari buruzko neurriak Irungo Udaleko karrerako funtzionarioei eta, hala behar badu, lan-kontratudun langile finkoei soilik aplikatuko zaizkie, deialdi bakoitzean onartzen diren oinarriek xedatutakoaren arabera.

1.3.- Programaren indarraldia.

Programa hau indarrean egongo da onartzen denetik hasi eta bertan aurreikusitako neurriak amaitzen diren arte. Aurreikusten da 2011ko ekitaldiaren amaieran gertatuko dela hori, 2011ko bigarren sei hilekoan hasitako aukeratze prozesuak, logikoa denez, 2012ko ekitaldian bukatuko badira ere.

1.4.- Programaren helburuak.

Ondoren zehazten direnak dira programa honen helburuak:

- Zerbitzu bakoitzean langileak behar bezala bana daitezen, eta antolakuntza egituren eraketa eraginkorra izan dadin laguntzea.

- Birsailkatu diren lanpostuen betetzeari irtenbidea ematea, alferrikako bikoizteak baztertuz eta Zerbitzu bakoitzean langileak behar bezala banatuz dagokion aurrekontu plantilan eta Lanpostuen Zerrendan.

- Lanpostuen Zerrendan hutsik dauden lanpostuen betetzea antolatu eta planifikatzea.

- Udal langileen karrera profesionala eta barne sustapena bultzatzea.

- Udal langileen etengabeko prestakuntza eta kualifikazio profesionala ziurtatzea bakoitzaren egitekoa bikain gauzatzeko beharreko alorretan eta antolakuntzak etorkizunean izan ditzakeen beharrak aurreikusteko.

- Lanpostuen balorazioa eguneratzea eta balorazio iraunkorra bideratzeko beharreko neurriak ezartzea.

- Udal langileria gaztetzea eta enplegu egonkorra bultzatzea.

- Barne komunikazio sistemak hobetzea eta udal langileekiko elkarreragina bideratzea.

- Aldi baterako kontratazioen kudeaketa bideratu, antolatu eta arintzea.

- Lizentzia eta baimenak lortzeko baldintzak normalizatzea.

- Laneko arriskuen prebentzioarekin jarraitzea.

2.- Programa garatzeko ekintzak eta neurriak.

Ondoren azalduko dira aurreko puntuan aipaturiko helburu bakoitza betetzeko aurrera eraman beharreko ekintzak eta neurriak:

2.1.- Langileak behar bezala banatzeari eta antolakuntza egituren eraketari dagokienean:

" Barne Erregimen Arloko Informazio Korporatiboaren Zerbitzuaren antolakuntza egitura aldatzeko aurreikuspena:

Informazio Korporatiboaren Zerbitzuaren egungo eraketa eta banaketaren antolakuntza-azterketa egitea aurreikusten da, honako alderdi hauek kontuan harturik:

- Erregistro Unitateko Buruaren lanpostuaren (066. zenbakidun postua) egungo eraketa aztertzea, haren eskakizuna eta ezaugarriak birplanteatuz antolakuntza alderdi berriak abian jartzeari begira, Iragarki Taula Digitala eta Sarrera Erregistroa digitalizatzea, esate baterako.

- Estatistika Buruaren lanpostuaren (035. zenbakidun postua) egungo eraketa aztertzea, haren eskakizuna eta ezaugarriak birplanteatuz, haren monografian sartu nahi diren egiteko berrien aurrean eta Arloan egin berri den AOT plaza baten horniduraren aurrean.

- Hala behar badu, bi postuak lanpostu bakar batean bateratzearen bideragarritasunaren inguruko azterketa teknikoa, bi postu horiek kendu eta berria sortuta, eskakizun anitzagoarekin azken hau.

Era berean, bi Jakinarazle lanpostuen (129 zenbakidun postua) egungo eskakizuna aldatzea aurreikusten da, egungo aurrekontu plantilaren aldaketa bultzatzeko aukera baloratuz, bi postu horiek C2 Taldeko plazekin lotu daitezen, egungoak iraungitzeko deklaraturik.

" Hiritarrekiko Harremanak eta Merkataritza Arloko Trafiko eta Hiritarren Segurtasuna Zerbitzuaren antolakuntza egitura aldatzeko aurreikuspena:

Udaltzaingoan egiten ari den antolakuntza azterketa amaitzea aurreikusten da. Zerbitzuaren eta harekin loturiko lanpostuen egungo antolakuntza egituraren aldaketa ekar lezake prozesu horrek. Halatan, honako hau eragingo duten neurriak hartzeko aukera baloratuko da:

- Egungo aginte egiturako lanpostuak aldatzea.

- Egungo lanpostuen egitura eragilea ez den beste bat eratzea, agente postu bakoitzeko langile horniduran eragina izan dezan.

" Hiritarrekiko Harremanak eta Merkataritza Arloko Herritarrek Parte Hartzeko Zerbitzuaren antolakuntza egitura aldatzeko aurreikuspena:

Komunikazio eta Parte Hartze Teknikaria lanpostuaren (374 zenbakidun postua) eskakizuna eta monografia aldatzea aurreikusten da, instituzio komunikazioaren kudeaketaren ardura Kalitate eta Instituzio Komunikazio Arduradunari (405 zenbakidun postua) eman ondoren.

" Obra Arloko Industri Instalazioen Burua lanpostua aldatzeko aurreikuspena:

Industri Instalazioen Burua (27 zenbakidun postua) lanpostuaren eskakizuna aldatzea aurreikusten da, haren monografia azken garaietan bere gain hartzen ari den egitekoetara eguneratuz, eta baita izena bera ere.

" Egoitzako Laguntzailea lanpostua aldatzeko aurreikuspena:

Egoitzako Laguntzailea postua aldatzeko aukera aztertzea aurreikusten da, postu hori betetzeko titulazioa Klinika Laguntzaile titulura mugatzeko.

" Lanpostuen Zerrenda/Plantila berrikusteko aurreikuspena 251 eta 422 postuei, Gizarte Ongizateko Administraria, dagokienean.

Argitu behar da bi lanpostu huts daudela eta ez hiru egungo Lanpostuen Zerrendan adierazten den bezala. Juridikoki zuzena dena da 422 zenbakiduna kentzea eta 251 zenbakiko bi plaza hutsen deialdian plaza bat gordetzea langile ezinduentzako. Era horretako langileen erreserbaren kupoa ez du Lanpostuen Zerrendak egiten, LEPak baizik.

" Udal Arlo desberdinetan beste antolakuntza aldaketa batzuen aurreikuspena, egungo Plantilako postu hutsak eta Programa honek indarrean dirauen bitartean egongo direnak direla eta:

Honako plaza hauek kentzea aurreikusten da, antolakuntzan egin diren aldaketekin ez baitira beharrezkoak:

1.- 573 - Arduraduna Plaza, 84 - Ikastetxeen garbiketa arduraduna postuari dagokiona.

2.- 105 - Egoitzako Laguntzailea postuari dagokion 330 - Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea plazari begira 2001. urteaz geroztik Aurrekontuetan jasotzen ari den plaza koiunturalaren egoera konpondu ondoren egokitzat harturiko hutsik dauden hornidurak.

" Ikuspuntu teknikotik begiratuta, sortzen den postu huts bakoitza behin-behinean betetzera jotzea komenigarria den aztertzeko metodologia ezartzea:

Orokorki, eta ukituriko Arloaren edo Arloen parte hartze aktiboarekin, arretaz aztertuko da Programa honek indarrean dirauen bitartean hutsik gera daitekeen edozein lanpostu mantendu, aldatu edo kentzea komenigarria den, lanpostua behin-behinean bete aurretik.

2.2.- Langileak aukeratzeari eta karrera profesionala bultzatzeari dagokienean:

- Bideratzeko dauden plaza-lanpostuen aukeraketarekin amaituko da, aurreko planetan daudenei eta LEPren batean daudenei lehentasuna emanez, honekin batera II. eranskin gisa doan aukeratze prozesuen behin-behineko egutegiaren arabera.

- Orokorki, kendu edo aldatu behar ez diren postu hutsen kasuetan, behin-behinean bete aurretik, ukituriko udal arduradunek zehaztu beharko dute gutxi gora-behera zein epetan beteko den lanpostua betirako, aukeratze prozesuen egutegia egunean mantendu ahal izateko.

- Udal langileen karrera profesionala eta barne sustapena bultzatuko dira, baldin eta lanpostuak lortzeko legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen badira. Halatan, antolakuntzan suertatzen den postu huts oro aztertuko da, udal langile finkoen karrera profesionala ziurtatuko duten aukeratze prozesuak abian jartzeari begira, presazko egoeratan eta behar atzeraezina dagoenean izan ezik, orduan aldi baterako langileak kontratatu ahal izango baitira.

- Karrerako funtzionarioen karrera horizontala ziurtatuko duten prozesuak bideratuko dira, etorkizuneko Euskal Funtzio Publikoaren Legeak karrera profesionalaren erregulazioaren artean modalitate hori jasotzen duen neurrian.

- Hutsik dauden lanpostuak beteko dira, Programa honen hirugarren puntuan zehaztutako neurrien aurreikuspenaren arabera.

2.3.- Udal langileen etengabeko prestakuntza eta kualifikazio profesionalari dagokionean:

- Programa honek indarrean dirauen bitartean, azken urte hauetan eskaini diren funtzionarioentzako euskara ikastaroekin jarraitzea.

- Urteko Prestakuntza Planak eratuko dira. Horietan jasoko dira udal Zerbitzu desberdinetako langileen egungo prestakuntza beharrak, eta Gobernu Programaren gauzatzearen ondorioz hurrengo ekitaldietan izango diren prestakuntza beharrak aurreikusiko dira.

- Urteko Prestakuntza Planaren barnean atal berezia eskainiko zaio Udaltzaingoari, Agenteek prestakuntza anitza izan dezaten eskasi handienak dauden alorretan. Prestakuntza anitz horretan Udaltzaingoko langileen barne ezagutza sustatuko da lehenengo, barne prestakuntza bultzatuz.

- 2010eko Prestakuntza Planean berariazko prestakuntza ekintzak jasoko dira behin-behineko administrazio langileentzako, edo birsailkatu beharreko lanpostuetan dauden langileentzako.

2.4.- Lanpostuen balorazioari dagokionean:

- Sortu berri diren eta baloratu gabe dauden postu guztiak baloratuko dira, dituzten ezaugarrien informazio zehatzarekin ateratzeko behar bezala bete daitezen.

- Lanpostuen ezaugarrien eta funtzioen aldaketan oinarriturik, azken garaietan erregistraturiko erreklamazioei konponbidea emango zaie.

- Gaur egun indarrean dauden lanpostuen monografia eguneratuko da hainbat fasetan lanpostuak betetzeko zeregin, egiteko eta baldintzen deskribapena homogeneizatzeko, haien balorazio iraunkorrak egin ahal izateko.

- Dedikazioari dagokion faktorearen balorazioa ofizioz berrikusiko da berariaz baloratua duten lanpostuetan, hura errealitatera egokitu ahal izateko.

2.5.- Udal langileria gaztetu eta enplegu egonkorra bultatzeari dagokionean:

- Lan-kontratudun langileen artean errelebo-kontratuak ezartzen jarraituko da, 2003ko urtarrilaren 29ko Udalbatzaren Osoko Bilkuran, eta aurreko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programetan zehaztutako irizpideak eta prozedura kontuan harturik.

- Errelebo-kontratuetan, eskatzen dutenei, baimen saritua emango zaie, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 17. Aldi Baterako Xedapenak, ekainaren 20ko 1/1994 ED Legegileak onartua hura, urte bakoitzerako ordeztutako langileak egin beharreko gutxieneko lanaldi gisa zehazten duen ehunekoaren arabera gehienez ere. Horrenbestez, lizentzia saritu hori lanaldiaren % 18ren araberakoa izango da 2009an, eta % 25 izatera iritsiko da 2012an.

- Langile funtzionarioei aukera emango zaie, haiek erretiro partziala lortzeko bete beharreko baldintzen inguruan, LPOEaren 67.2 artikuluak xedaturikoa aurreikusiz egingo den legeriak horretarako aukera ematen duen heinean, errelebo-kontratuaren antzeko mekanismoak erabiltzeko, eta lan-kontratudun langileen antzeko baldintzetan beti ere.

- Bigarren jardueraren egoeran sartzeko bidea arautuko da halako adin jakin bat bete duten eta beren egitekoak betetzeko ahalmen fisiko edo psikikoak nabarmen murrizturik dituzten udal langileei begira, beren laneko funtsezko eginbeharrak modu eraginkorrean gauzatzeko eragozpenik ez izan arren, beren kategoriako zereginak erabat betetzeko modu iraunkorrean gaitasun aski ez dutenean.

- Beste Herri Administrazio batzuek bultzaturiko enplegua sustatzeko programetan parte hartuko da, eta horretarako, ekitaldi bakoitzeko Aurrekontu Orokorrean beharreko kontu-sailak sartzea proposatuko zaio Osoko Bilkurari.

- Ohiko lanalditik kanpo eginiko orduak kentzeko politikarekin jarraituko da, eta ahal bada atsedenaldiarekin konpentsatuko dira haiek.

- Urteetan zehar koiunturalki betetako plaza eta lanpostuen sendotzea bultzatuko da, betetzen dituzten egitekoak egiturazko gisa hartzen diren neurrian.

2.6.- Barne komunikazio sistemak hobetu eta udal langileekiko elkarreragina bideratzeari dagokionean:

- Udal Intranetaren gaitasunak hobetzen jarraituko da, informazio eta tramitazio bide gisa Langilearen Ataria garatuz langileriaren kudeaketaren alorrean.

- Langile berrien sozializazio planak berregitea, eta horretarako, ad-hoc prestakuntza jardunaldiak prestatzea.

2.7.- Aldi baterako kontratazioen kudeaketa antolatu eta arintzeari dagokionean:

- Gaur egun betetze arazoak dituzten lanpostuetan langile berriak sartu beharra dakarten aukeratze prozesuen garapena arintzea, ordezkapenak egiteko hautagaien zerrenda eguneratuagoak izateko.

- Ordezkapenen zerrendak kudeatzeko prozedura prestatzea, ordezkapen horien kudeaketa arinagoa izan dadin eta berdintasunean oinarritu dadin.

2.8.- Lizentzia eta baimenak lortzeko baldintzak normalizatzeari dagokionean:

- Lizentziak eta baimenak lortzeko eskaeretan gertatzen diren kasu desberdinen tratamendua jasotzen duten protokoloak prestatzea, egoera desberdinen tratamendua bidezkoagoa izan dadin, eta azken batean, baimen horiek lotura izan dezaten babestu behar duten ondasun juridikoarekin.

2.9.- Laneko arriskuen prebentzioari dagokionean:

- Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana aplikatzen jarraitzea, eta plan horren barnean oraindik aplikatu ez diren alderdiak jorratzen hastea.

- Laneko arrisku handiak egon daitezkeen kasuetan, osasun kontrolak egitea sartu berri diren langile koiunturalei, edozein dela ere haien kontratuan aurreikusitako iraupena.

3.- Lanpostuak betetzeko neurriak.

3.1.- Lanpostuak betetzea:

Honako lanpostu hauek beteko dira lanpostuak betetzeko prozeduraren bidez:

Lanpostua: 108 - Baso eta Ibai Zaina.

Plaza: Basozaina.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: FP I / Eskola Graduatua/ B Gida Baimena.

Taldea, CD, CE: D / 13 / 12.018,86 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 2. derrigorrezkoa.

Administrazio Bereziko Zerbitzu Berezien Azpieskalako plazetan sarturiko karrerako funtzionarioetara mugaturiko lanpostu betetzea.

Lanpostua: 419 - Administrazio Kudeaketa eta Kalitate Zerbitzuko Burua.

Plaza: Administrazio Orokorreko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Zuzenbide / Ekonomi Zientzia / Enpresa Zientzia / Zientzia Politikoetan Lizentziatua.

Taldea, CD, CE: A - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

3.2.- Barne sustapenak:

Ondoko lanpostu hauek beteko dira barne sustapenaren bidez. Jasotako barne sustapenak gauzatu ondoren, lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, hurrengo atalean jasotako lan eskaintza publikoaren bidez eskainitakoei erantsiko zaizkie lanpostu huts horiek, lanpostuen birsailkapen kasuetan izan ezik, horientzako berariazko araudia jaso baita Programa honetan.

a) Lanpostuak birsailkatzeagatik:

Lanpostua: 377 - Euskara Arloko Zuzendaria (*).

Plaza: Administrazio Orokorreko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Goi-mailako edozein titulazio.

Taldea, CD, CE: A / 28 / 18.624,62 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 4. TP derrigorrezkoa.

(*) Lanpostuen birsailkapena da. Programa honetan aurreikusitako lanpostuak birsailkatzeko prozedura orokorrean xedaturikoaren arabera arautuko da barne sustapena, eta Euskara Arloan birsailkaturiko plazak betetzeko prozedura berezia beteko da halaber.

Lanpostua: 417 - Liburutegiko Teknikari Laguntzailea (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II.

Taldea, CD, CE: C - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) Artxibo-Liburutegiko Administrazio lana birsailkatzen du. Administrazio Orokorreko Eskalako Liburutegiko Laguntzaile posturen baten titularrei mugatua dago. Lanpostu hau betetzeko, nolanahi ere, betiko kendu beharko da 61 zenbakidun postua, Artxibo eta Liburutegiko Administrariarena.

Lanpostua: 416 - Liburuzaina (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Filosofia / Geografia / Historia / Artearen Historia / Giza Zientzia / Soziologian lizentziatua.

Taldea, CD, CE: A - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 4. derrigorrezkoa.

(*) Lanpostuen birsailkapena da. Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikari plazari egingo zaio barne sustapena, birsailkaturiko B Taldeko Administrazio Bereziko Erdi-mailako Teknikari plazarekin loturiko karrerako funtzionarioari mugatua.

Lanpostua: 415 - Hezkuntza Teknikaria (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Psikologia / Pedagogia / Psicopedagogian lizentziatua.

Taldea, CD, CE: A - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 4. derrigorrezkoa.

(*) Lanpostuen birsailkapena da. Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikari plazari egingo zaio barne sustapena, birsailkaturiko B Taldeko Administrazio Bereziko Erdi-mailako Teknikari plazarekin loturiko karrerako funtzionarioari mugatua.

Lanpostua: 246 - Langileria saileko Administraria (*).

Plaza: Administraria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 2.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II.

Taldea, CD, CE: C / 16 / 9.358,16 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) Lanpostuen birsailkapena da. Iraungi beharreko Administrari Laguntzaile plazekin loturiko karrerako funtzionarioetara mugatuko da barne sustapena, eta Programa honetan Administrari plazak betetzeko aurreikusitako prozedura berezia eramango da aurrera.

Lanpostua: 414 - Trafiko eta Hiritarren Segurtasun saileko Administraria (*).

Plaza: Administraria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 3.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II.

Taldea, CD, CE: C / 16 / 9.358,16 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) Lanpostuen birsailkapena da. Iraungi beharreko Administrari Laguntzaile plazekin loturiko karrerako funtzionarioetara mugatuko da barne sustapena, eta Programa honetan Administrari plazak betetzeko aurreikusitako prozedura berezia eramango da aurrera.

Lanpostua: 246 - Errenta saileko Administraria (*).

Plaza: Administraria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II.

Taldea, CD, CE: C / 16 / 9.358,16 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) Lanpostuen birsailkapena da. Iraungi beharreko Errenta saileko Administrari Laguntzailearen postua jabetzan duen lan-kontratudun langile finkoetara mugatuko da barne sustapena, eta LPOEaren Bigarren Aldi Baterako Xedapenean xedaturikoa, eta Programa honetan Administrari plazak betetzeko aurreikusitako prozedura bereziak xedaturikoa beteko dira.

b) Langile publikoen karrera profesionalaren berme gisa:

Lanpostua: 238 - HAZko Informazio eta Tramitazio Agentea.

Plaza: Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II.

Taldea, CD, CE: C / 16 / 11.101,44 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

Lanpostua: 413 - AOT Hiritarrekiko Harremanak.

Plaza: Administrazio Orokorreko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Zuzenbide / Ekonomi Zientzia / Enpresa Zientzia / Zientzia Politikoetan Lizentziatua.

Taldea, CD, CE: A - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 3 derrigorrezkoa.

Lanpostua: 125-Ikastetxeko Atezaina (*).

Plaza: Administrazio Orokorreko Mendekoa.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Eskola ziurtagiria.

Taldea, CD, CE: E / 10 / 12.569,34 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 1. amaitua.

(*) 2009an plaza hau hutsik geratu da erretiroagatik eta 2005eko Giza Baliabideen Programatik datorren bestearekin batera deituko litzateke.

3.3.- Lan Eskaintza Publikoa.

Lan Eskaintza Publikoaren gai izango da honako plaza/lanpostu hauek betetzea:

a) Administrazio Bereziko Eskala:

" Azpieskala Teknikoa:

Lanpostua: 278 - Analista Programatzailea (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Informatika Ingeniaria / Informatikan Lizentziatua.

Taldea, CD, CE: A / 24 / 11.651,92 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. ez derrigorrezkoa.

(*) Plaza hau jasotzeko, 2005eko LEP aldatuko da Alkatetzak emaniko Ebazpenaren bidez, eta batera egingo da hutsik dauden bi plazak betetzeko deialdia.

Lanpostua: 337 - Esku-hartze Komunitarioko Teknikaria.

Plaza: Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Goi-mailako edozein titulazio.

Taldea, CD, CE: A / 22 / 11.651,92 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

Lanpostua: 418 - GIS Teknikaria.

Plaza: Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Goi-mailako edozein titulazio tekniko.

Taldea, CD, CE: A - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

Lanpostua: 213 - Antolakuntza eta Kalitate Teknikaria (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Ekonomi Zientzia / Enpresa Zientzia / Antolakuntza Ingeniaritza / Industri Ingeniaritzan lizentziatua.

Taldea, CD, CE: A / 25 / 18.074,14 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) Plaza hau betetzea presazkoa da eta ezin da gerorako utzi. Horrenbestez, LEP 2009 deituko da hutsik dagoen plaza hau kanpotik betetzeko, deialdiarekin eta oinarri arau-emaileekin batera, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa hau onartu ondoren

Lanpostua: 27 - Industri Instalazioen Burua (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Erdi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Ingeniaritza Teknikoa.

Taldea, CD, CE: B / 21 / 15.321,74 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) Hala behar badu, eta 2.1. puntuan xedaturikoaren arabera, lanpostuaren eskakizunean egin daitezkeen aldaketen emaitzaren arabera beteko da lanpostu hau.

Lanpostua: 330 / 420 - Gizarte Langilea (*).

Plaza: Administrazio Bereziko Erdi-mailako Teknikaria.

Eskainitako lanpostu kopurua: 2.

Eskatutako titulazioa: Gizarte Lanean Diplomatua.

Taldea, CD, CE: B / 19 / 12.110,70 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. derrigorrezkoa.

(*) 2008ko Giza Baliabideen Planean jada konprometituriko hiru plaza daudenez, geroago sorturiko bi postu hutsak jaso dira dokumentu honen bidez.

Lanpostua: 409 - Erabiltzaileen Euskarriko Laguntzailea.

Plaza: Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea.

Eskainitako lanpostu kopurua: 1.

Eskatutako titulazioa: Teknikari Espezialista Informatikan (Informatika Sistemen administ.), Elektrizitatean edo Elektronikan.

Taldea, CD, CE: C - Baloratu gabe.

Hizkuntz Eskakizuna: 3 Derrigorrezkoa.

Lanpostua: 134 - Haur Eskolako langilea (*).

Plaza: Langilea - Azpiklasea Zeregin Bereziak.

Eskainitako postu kop.: 1.

Eskatzen den titulazioa: Eskola Ziurtagiria.

Taldea, CD, CE: E /9 /10.459,12 euro.

Hizkuntza-eskakizuna: 2. derrigorrezkoa.

(*) Plaza hau betetzea presakoa eta atzeraezina jotzen da. Horregatik, EEP 2010 deituko da hutsik dagoen plaza hau kanpoko pertsonalarekin betetzeko, horretarako deialdiarekin eta oinarri arautzaileekin batera, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa honen aldaketa onesten denean.

b) Administrazio Orokorreko Eskala:

" Azpieskala Administratiboa (*):

Lanpostua: 421 - Abegi Unitateko Administraria

Plaza: Administraria

Eskainitako lanpostu kopurua: 3

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II

Taldea, CD, CE: C / 16 / 9.358,16 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. Derrigorrezkoa

Lanpostua: 412 - Hiritarrekiko Harremanetako Administraria

Plaza: Administraria

Eskainitako lanpostu kopurua: 1

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa / LH II

Taldea, CD, CE: C / 16 / 9.358,16 euro.

Hizkuntz Eskakizuna: 3. Derrigorrezkoa

(*) Atal honetan deskribaturiko lau plazak 2005eko LEPan jasoko dira Alkatetzak emaniko Ebazpenaren bidez, Administrari plazak betetzeko zehaztutako berariazko prozedurak xedaturikoaren arabera.

3.4.- Programa hau indarrean dagoen bitartean langile berrien sarbidea bertan behera uztearen inguruko neurriak:

Langileak aukeratzeko ardura duten udal zerbitzuak gehiegi ez betetzeko, eta kontuan izanik plaza eta postu asko betetzeko konpromisoa jada hartua dagoela aurreko urteetako arrazionalizazio programa eta lan eskaintzetan, oraindik gauzatu ez izan arren, honako hau erabaki da:

- 2009, 2010 eta 2011 urteetan ez da Lan Eskaintza Publikorik onartuko, eta horrenbestez, plaza horiei dagokien aukeratze prozesurik ez da deituko, plazak betiko betetzeko beharra presazkoa denean eta gerorako utzi ezin denean izan ezik.

- Programa honetan berariaz halakotzat hartzen direnez gainera, presazkoa eta gerorako utziezina da, langileen ordezkariei eta Ogasun eta Barne Erregimen Batzordearen barnean udal taldeen ordezkariei entzun ondoren, udal gobernu taldeak halako gisa kalifikatzen dituen plazak betiko betetzea.

- Bete beharreko plazak zehaztu ondoren, Alkate-Lehendakariak bere eskumenen arabera dagokion Lan Eskaintza Publikoa onartuko du eta hartan zehaztuko da, LPOEaren 70. artikuluan xedaturikoa kontuan harturik, hartan jasotako aukeratze prozesuen deialdirako epe gorena, baina inolaz ere ez da hiru hilabetetik gorakoa izango. Hori hala bada ere, Eskaintza onartzen duen Ebazpenak onar ditzake deialdi zehatzaren edo deialdi zehatzen Oinarriak.

3.5.- Barne sustapenari buruzko neurriak:

3.5.1.- Plazak kentzeko konpromisoa lanpostuak birsailkatzen direnean:

Derrigorrezkoa izango da plantila handitzearen inguruan aurrekontu legerian eta toki erregimeneko araudian (Toki Erregimenaren alorrean indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratuaren 126.2 artikulua) zehaztutako mugak betetzea:

«Honako kasu hauetan handitu ahal izango dira plantilak:

a) Handitu ezin diren gastu arrunten beste unitateak edo kapituluak murriztu direlako gastu igoera konpentsaturik geratzen denean.

b) Horniduren handitzea Legezko xedapenek inposaturiko derrigorrezko zerbitzuen ezarpen edo handitzearen ondorioa denean».

Xede horrekin arau bat ezarri da, hauxe da, barne sustapenaren prozesua amaitu ondoren eta hautagaiek plaza berria jabetzan hartu ondoren, automatikoki kenduko dira beheragoko taldekoak edo eskala desberdinekoak, iraungitzeko direnak, indarrean dagoen Lanpostuen Zerrendan aurreikusita dagoen bezala.

Bestela, hauxe da, sustapen mugatuan parte hartu behar duen beheragoko plazaren titularrak (iraungitzeko dagoena hura) ez badu aukeratze prozesua gainditu, edo bere borondatez ez badu hartan parte hartu, plaza berria kenduko da, bi plazak mantentzeko aukera ematen duten aurrekontu gorabeherak daudenean izan ezik.

Dena dela, birsailkatutako plaza baten titularrak xede horretarako egindako deialdian parte hartzerik izan ez duen kasuetan, plaza berria mantenduko da, harik eta posibilitate hori egon dadin arte; aurreko paragrafoan ezarritakotik kanpo geratuko litzateke deialdia gainditzen ez duen oro edota bere borondatez parte hartzen ez duen oro. Hala ere, Udalak plaza berria beteta mantentzeko erabakia berraztertzeko aukera izango du, baldin eta onura orokorreko arrazoiek kontrakoa eskatzen badute.

3.5.2.- Barne sustapenaren esparruaren murrizketa:

a) Orokorra lanpostuen birsailkapenerako murrizturiko sarbidea:

Lanpostuen birsailkapenari erantzungo dion barne sustapen prozesu bakoitzaren amaieran dagokion plaza kentzeko aukera eman dadin arau orokor bat ezartzen da, hauxe da, birsailkatu den eta iraungitzeko dagoen beheragoko taldeko edo eskala desberdineko plazaren titularra soilik aurkeztu ahal izango da prozesu bakoitzera.

b) Berezia Hiri Mantenurako Brigadarako:

Udal Unitate honetan hutsik dauden D Taldeko postuak betetzeko deitzen diren barne sustapeneko prozesuetan, E Taldeko (titulazio baldintzarik gabeko beste talde profesionalak) plaza baten titularrak diren Brigadako kide guztietara mugatua dago esparrua.

Lanpostuen birsailkapenen kasuan ere eragina du arau honek, eta horrenbestez, Hiri Mantenurako Brigadaren esparruan salbuetsita geratzen da aurreko puntuan zehaztutako arau orokorra.

c) Berezia Euskara Arlorako.

Euskara Arloko Zuzendariari eta Normalizazio Arduradunari dagozkien birsailkaturiko postuen inguruan, eta kontuan izanik Zuzendari postua betetzeko sistema izendapen librea dela, barne sustapenak sarbide zuzena ekarriko du A Taldeko plazara eta betiko atxikipena 377 zenbakiko lanpostura, eta ez da gero plaza horren titularren artean izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko beharrik izango,

Hori horrela izanik, eta ulerturik zuzena eta bidezkoa dela birsailkapen horretan inplikaturiko bi funtzionarioei aukera berdinak ematea, bi plazak batera deituko dira eta iraungi beharreko B Taldeko izen bereko plazen bi funtzionario titularretara murriztuko da sarbidea, eta horrenbestez, salbuetsita geratuko da sarbide murriztuaren arau orokorra.

3.5.3.- Administrariak hornitu/aukeratzeko prozedura berezia:

Honako hau da Administrari postuen abiatze egoera:

- Aldi baterako langileek betetako 8 plaza LEPan konprometituak eta deitu gabe.

- Aldi baterako langileek betetako 3 plaza LEPan konprometitu gabeak.

- Lan kontratu mugagabeak betetako plaza 1, LEPan konprometitu gabeak.

- Administrari Laguntzaile postuen birsailkapena dakarten 8 plaza, hizkuntz eskakizunaren derrigorrezkotasun data desberdinak dituztenak (batzuek bukatuak eta besteek etorkizunean).

- Plaza 1 Ondarean, barne sustapenerako erreserbatua, birsailkatzeko kasuetan ez dagoena, baina epai judizial bat gauzatzearen ondorioz, zerbitzu komisioan okupatua dagoena Trafiko eta Hiritarren Segurtasuneko Administrari Laguntzaile batek.

- Administrari Laguntzaile plaza 1, LEPan konprometitua eta oraindik deitu gabea.

Egoera honetan eta inplikaturiko pertsona guztiek tratamendu homogeneo eta zuzena izan dezaten, eta era berean, langileak aukeratzean denborak eta baliabideak optimizatu ahal izateko (jakinik Administrari plazen deialdietan oso kopuru handiak izaten direla), prozesu berezia diseinatu da Administrari plazak eta Administrari Laguntzailearena bete/aukeratzeko. Honako fase hauek ditu horrek:

1.- Beheragoko postuen birsailkapena dakarten postu guztien, eta Ondareko Administrariaren hizkuntz eskakizunaren derrigorrezkotasun dataren aldaketa sustatuko da Osoko Bilkuraren aurrean, guztiak ere beranduenera homogeneizaturik, hauxe da, 2012ko abenduak 31ra.

2.- Osoko bilkurak akordioa hartu eta berehala deituko dira aipaturiko plaza horiek (birsailkaturiko 8ak eta Ondarekoa) Administrari Laguntzailearen plazaren titularren artean soilik.

3.- Kontuan izanik Ondareko Administrariaren plaza konprometitua dagoela barne sustapenaren bidez betetzeko, 2008. urteko Giza Baliabideen Arrazionalizazio Programan onarturikoaren arabera, plaza hori prozesu honen bidez beteko balitz, beste batek hartuko du haren lekua udal langile guztientzako barne sustapen horizontal eta bertikaleko (eskala igotzea edo aldatzea) beste txanda batean. Ez bada betetzen, plaza hori izango da barne sustapenera aterako dena, aipaturiko 2008. urteko Giza Baliabideen Arrazionalizazio Programak aurreikusi bezala.

4.- Prozesu horien ondoren bete gabe geratzen diren gainerako plazak, Administrari Laguntzailearenak nahiz Administrariarenak, Programa honen 3.5.1 atalean xedaturikoaren arabera kenduko dira, une horretan LEPan onartutakoei plazaren bat gehitzea egokitzat hartzen denean izan ezik, beharreko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez.

5.- 2005eko LEP aldatuko da konprometitu gabeko 4 Administrari plazak jasotzeko (3 Gizarte Ongizatean eta 1 Hiritarrekiko Harremanetan) Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (aurreko puntuan aipaturikoa izan daiteke, plazaren bat areagotzea erabakitzen bada).

Lehiaketa-oposizio bidez egingo den deialdi honetan, ahaleginak egingo dira lehiaketa faseari pisu portzentual handia emateko oposizioan lor daitekeen puntuazio gorenari dagokionean, LFPV legearen 26.3 artikuluak zehaztutako mugen barnean.

Era berean, deialdiak derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna duten postuak ukitzen baditu, deialdiaren oinarrietan berariaz jasoko da, dagozkion aukeratze proben bidez, plaza betetzeko eskatutakoa baino bi maila beheragoko hizkuntz eskakizuna bete dela egiaztatzeko beharra, eta dagokion praktikaldia amaitzean egiaztatzeko utziko da betiko eskakizuna, hori guztia LFPV legearen 98.3 artikuluan xedaturikoaren arabera. Horri dagokionean, deialdia arautzen duten oinarrietan une bakoitzean legeak horretarako onarturiko gorenak agortuko dituen praktikaldiaren iraupena islatzeko konpromisoa hartzen da.

6.- Publikoki deituko dira bete gabe dauden Administrari plazak eta Administrari Laguntzaile plaza/ak.

4.- Klausula indargabetzaile orokorra.

Indargabeturik geratuko da, Programa hau indarrean hastean, bertan berariaz halaxe adierazten den guztia, eta baita aurretik onarturiko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programen edozein alderdi ere honetan aurreikusitakoaren aurka badago.

Irun, 2010eko urriak 15.

I. ERANSKINA

BIRSAILKAPENAK UKITURIKO PLAZA/POSTUEN ZERRENDA AUKERATZE PROZESUA EGIN GABE DUTENAK

A) Hiritarrekiko Harremanak eta Merkataritza Arloa:

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Hiri Mantenurako Brigada 2 Gidari-Langile plaza, D Taldea / antzeko beste 2 plaza E Taldekoak (guztira 2 plaza) Hainbat Ofizial plaza, aurreko Programetan aurreikusitakoarekin batera, horiek aukera ematen dute iraungitzeko ziren 11 Langile plaza birkal¡fikatzeko.

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Trafikoa eta Hiritarren Segurtasuna U.A. 3 Administrari plaza / 3 Administrari Laguntzaile plaza (guztira 3 plaza)

B) Hiritarrekiko Harremanak eta Merkataritza Arloa:

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Erosketak Plaza 1 Erosketa Banatzailea D Taldea / Plaza 1 Erosketa Banatzailea E Taldea (guztira plaza 1)

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Langileria 2 Administrari plaza / 2 Administrari Laguntzaile plaza (guztira 2 plaza)

C) Ogasun, Ekonomi Garapen eta Ondare Arloa:

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Diru-bilketa 2 plaza Diru-bilketako Administrari/ 2 plaza Diru-bilketako Administrari Laguntzaile (guztira 2 plaza)

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Errentak Administrari plaza 1 / Administrari Laguntzaile Laboral plaza 1 (guztira plaza 1)

D) Euskara arloa:

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Euskara Normalizazio Arduradun postu 1, A Taldea/Euskara Teknikari postu 1, B Taldea (guztira plaza 1) Euskara Arloko Zuzendari postu 1, A Taldea / Euskara Buru postu 1, B Taldea (guztira plaza 1)

E) Hezkuntza, Kultura eta Gazteria Arloa:

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Kultura - Amaia K.Z. 2 plaza Atezain-Mantentzaile, C Taldea/ 2 plaza Atezain-Mantentzaile, D Taldea (guztira 2 plaza)

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Liburutegia Liburuzain plaza 1, A Taldea / Liburuzain plaza 1, B Taldea (guztira plaza 1)

Eskala Bereziko Liburutegiko Laguntzaile plaza 1 / Eskala Orokorreko Administrari plaza 1 (guztira plaza 1)

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

Hezkuntza Hezkuntza Teknikari plaza 1, A Taldea / Hezkuntza Teknikari plaza 1, B Taldea (guztira plaza 1)

F) Obra Arloa:

Zerbitzua/Unitatea Aurreko Giza Baliabideen programak 2009-2011 Programa

ObraK Goi-mailako Ingeniari OP plaza 1, A Taldea / ITOP plaza 1, B Taldea (guztira plaza bat) Hezkuntza Teknikari plaza 1, A Taldea / Hezkuntza Teknikari plaza 1, B Taldea (guztira plaza 1)

II. ERANSKINA

AUKERATZE PROZESUEN ALDI BATERAKO PLANGINTZA

" 2009. urtea: azken hiruhilekoa.

Honako prozesu hauek hastea aurreikusi da:

- Zaintza Langilea - 134 Postua - E Taldea - Deialdi publikoa.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko maiatza.

- Amaia Kultur Zentroko Kudeatzailea - 170 Postua - Deialdi publikoa.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko iraila.

- Egoitzako Laguntzaileen Lan Poltsa.

Amaiera data: 2010eko martxoa.

" 2010. urtea: lehen seihilekoa.

- Antolakuntza eta Kalitate Teknikaria - 213 Postua.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko ekaina (*).

(*) Programa honetan azaldu diren neurrien zati handi bat gauzatu ahal izateko, lehentasuna ematen zaio 213 - Antolakuntza eta Kalitate Teknikaria postu hutsa berehala betetzeari, udal langileen artean interesaturik ez dagoenez, deialdi publikoaren bidez bete beharko baita.

- Diru-bilketako Laguntzailea - 104 Postua - Barne sustapena.

Amaiera data: 2010eko maiatza.

- Esku-hartze Komunitarioko Arduraduna - 336 Postua- Lehiaketa bidez bete beharreko postua.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko maiatza.

- Haurtzaindegiko Hezitzailea - 306 Postua - Deialdi publikoa.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko maiatza.

- Administrariak - Birsailkaturiko postuak gehi 376 Ondare arloko Administraria - Barne promozioa.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko iraila.

- Liburutegiko Teknikari Laguntzailea - 417 Postua - Barne sustapen mugatua.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko urria.

- Ikastetxeko Atezaina - 125 Postua - Barne sustapena. 2 plaza.

Kalkulaturiko amaiera data: 2010eko uztaila.

" 2010. urtea: bigarren seihilekoa.

- Gizarte Langileak - 330 eta 420 postua - Deialdi publikoa.

Amaiera data: 2011ko maiatza.

- 2 plaza Analista programatzaile - 278 Postua - Deialdi publikoa.

Kalkulaturiko amaiera data: 2011ko martxoa.

- Luis Marianoko atezaina - 360 Postua - Ezinduentzako erreserbatua-Deialdi publikoa.

Kalkulaturiko amaiera data: 2011ko apirila.

- Herri Lanetarako Goi-mailako Ingeniaria - 390 Postua - Barne sustapen mugatua.

Kalkulaturiko amaiera data: 2011ko maiatza.

- Txistularia - 396 Postua - Barne sustapena.

Kalkulaturiko amaiera data: 2011ko maiatza.

- HAZko Informazio eta Tramitazio Agentea - 238 Postua - Barne sustapena.

Kalkulaturiko amaiera data: 2011ko ekaina.

" 2011. urtea: lehen seihilekoa.

- Administrarien eta Administrari Laguntzaile plazen Eskaintza publikoa.

Amaiera data: 2011ko amaiera.

- Euskara Zuzendaria/Normalizazio Arduraduna - Barne sustapen mugatua.

Amaiera data: 2011ko azaroa.

- Delineatzailea - 70 Postua - Barne sustapena.

Kalkulaturiko amaiera data: 2011ko abendua.

- Txistularia-396 Postua-Deialdi publikoa.

2011ko azaroa.

- I.T.O.P.- 390 Postua - Deialdi publikoa (hala behar badu, bi postu betetzeko deialdia, 2008. urteko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programan aurreikusitako Herri Lanetarako Goi-mailako Ingeniarirako barne sustapena nola erabakitzen den ikusita).

Amaiera data: 2011ko abendua.

- Obretarako Teknikari Laguntzailea - 394 Postua - Deialdi publikoa.

Amaiera data: 2011ko abendua.

" 2011. urtea: bigarren seihilekoa.

- Obra-brigadako hainbat postu - Barne promozio mugatua.

Amaiera data: 2012ko uztaila.

- Erosketa banatzailea - 362 Postua - Barne sustapen mugatua.

Amaiera data: 2012ko martxoa.

- Gizarte Ongizateko AOT - Puesto 419 - Barne sustapena.

Amaiera data: 2012ko martxoa.

- Hiritarrekiko Harremanak eta Merkataritza Arloko AOT-413 Postua - Barne sustapena.

Amaiera data: 2012ko ekaina.

- Basozaina - 108 Postua - Postuak betetzea.

Amaiera data: 2012ko martxoa.

- Liburuzaina A Taldea - 416 Postua - Barne sustapen mugatua.

Amaiera data: 2012ko uztaila.

- Hezkuntza Teknikaria A Taldea - 415 Postua - Barne sustapen mugatua.

Amaiera data: 2012ko uztaila.


Azterketa dokumentala