Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
6098

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 22koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Agindua argitaratzea xedatzen duena. Agindu horren bitartez, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora txanda irekiko eta barne sustapeneko sistema orokorrez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da.

Justizia Ministerioak deitu eta ebatziko ditu hautaketa-probak, eta berauek lurraldeka egingo dira, lanpostu hutsak bilduta dauden eremuen arabera; hala dago ezarrita Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 483. artikuluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 16. artikuluan (1451/2005 Errege Dekretua, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duena).

Halaber, aipatutako artikuluek finkatzen dutenez, deialdia aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Nolanahi ere, egun berean argitaratzea ezinezkoa baldin bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera hasiko dira deialdian ezarritako epe-mugak eta epeak.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren bitartez, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatu zen. Dekretu horretako 12. artikuluan, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak dituen egitekoak finkatzen dira, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen arloari dagokionez; bada, artikulu horretan ezarritako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin moduan. Agindu horren bitartez, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora txanda irekiko eta barne sustapeneko sistema orokorrez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 22a.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.

ERANSKINA

Maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Agindua, zeinaren bitartez deialdia egiten baita Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora, txanda irekiko eta barne sustapeneko sistema orokorrez, sartzeko hautaketa-prozesurako.

Otsailaren 27ko 248/2009 Errege Dekretuak (martxoaren 3ko BOE) eta martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretuak (apirilaren 1eko BOE) xedatutakoa betez (bi dekretu horien bidez, 2009ko eta 2010eko lan-eskaintza publikoak onartu ziren, hurrenez hurren), eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen beharrizanei aurre egite aldera.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan emandako eskumenez baliatuz, Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetara -Botere Judizialari buruzko 6/1985 Legearen VI. liburuan jasotakoetara- sartzeko hautaketa-prozesuak zuzentzeko oinarri komunak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduarekin bat etorriz (maiatzaren 19ko BOE), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena izanik, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egitea erabaki du ministerio honek.

Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearekin, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin, eta Estatuko Administrazio Orokorrean Genero Berdintasunaren Plana onartzen duen 2005eko martxoaren 4ko Ministroen Kontseiluaren Erabakiarekin bat etorriz, enplegua lortzeari dagokionez, gizon eta emakumeen arteko tratu berdinaren printzipioa hartzen da kontuan deialdi honetan.

OINARRI KOMUNAK

Maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduan ezarritakoak dira deialdi hau zuzenduko duten oinarri komunak (maiatzaren 19ko BOE).

BERARIAZKO OINARRIAK

1.- Lanpostuen deskribapena.

1.1.- Txanda ireki (kidego-zenbakia: 020) eta barne-sustapen (kidego-zenbakia: 002) bidez sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da, 2.074 lanpostu betetzeko, honako bi eranskin hauetan aipatzen direnak: batetik, otsailaren 27ko 248/2009 Errege Dekretuaren I. eranskina -Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atala- (martxoaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta, bestetik, martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretuaren III. eranskina (apirilaren 1eko Estatuko Aldizkaria Ofiziala). Lanpostu horiek Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegokoak dira: txanda irekiko lanpostuak oposizio bidez beteko dira; barne-sustapenekoak betetzeko, ordea, lehiaketa-oposizioa erabiliko da. Honela dago banaturik, lurraldeka:

Lurralde-eremua / Ámbito territorial Txanda irekia / Turno libre Barne-sustapeneko txanda / Turno promoción interna Guztira /Total

Sistema orokorra / Sistema general Minusbaliatuentzako erreserba / Reserva discapacitados Sistema orokorra / Sistema general Minusbaliatuentzako erreserba / Reserva discapacitados

Andaluzia / Andalucía 235 15 235 15 500

Kanariak / Canarias 61 4 60 5 130

Kantabria / Cantabria 5 1 5 -- 11

Katalunia / Cataluña 192 12 193 12 409

Valentziako Erkidegoa / C. Valenciana 108 7 108 7 230

Madril 236 16 236 16 504

Nafarroa / Navarra 11 1 11 -- 23

Euskal Autonomia Erkidegoa / País Vasco 19 2 20 2 43

Penintsulako gainerakoa eta Balearrak / Resto de Península y Baleares 105 7 104 8 224

Guztira / Total 972 65 972 65 2074

1.2.1.- Txanda irekirako deialdiko 65 plaza erreserbatuko dira, ehuneko 33ko edo hortik gorako legezko desgaitasun-gradua dutenek bete ditzaten, eta hartarako 1.1 puntuan jasotako lurralde banaketa baliatuko da; halakoek aipatu desgaitasun-gradua egiaztatu beharko dute, bai eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoari dagozkion atazak egiteko gauza direla ere, eta azkenik hautaketa-probak gainditu beharko dituzte. Abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera eta abenduaren 2ko 51/2003 Legearen ondorioetarako, honako pertsona hauek joko dira % 33ko edo hortik gorako minusbaliatutzat: batetik, Gizarte Segurantzako pentsiodunak, baldin eta ezintasun iraunkorreko pentsioa aitortuta badute, ezintasun erabateko, osoko edo baliaezintasun handiko mailan; eta, bestetik, klase pasiboetako pentsiodunak, baldin eta zerbitzurako ezintasun iraunkorraren edo inutilitatearen ondorioz jubilazio- edo erretiro-pentsioren bat aitortuta badute.

Desgaitasuna dutenentzat gordetako lanpostuak, bete gabe geratuz gero, ez zaizkie erantsiko sarrera orokorrekoei.

1.2.2.- Barne-sustapenerako deialdiko 65 plaza erreserbatuko dira, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasun-gradua dutenek bete ditzaten, eta hartarako, 1.1 puntuan jasotako lurralde banaketa baliatuko da; halakoek, aipatu desgaitasun-gradua egiaztatu beharko dute, bai eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoari dagozkion atazak egiteko gauza direla ere, eta gainera, hautaketa-probak gainditu beharko dituzte.

Desgaitasuna dutenentzako kupotik bete gabe geratzen diren lanpostuak barne-sustapen bidezko sarrera orokorrekoei erantsiko zaizkie, Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 19ko 19/2003 Lege Organikoaren 490.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.3.- Sarrera-sistema edozein delarik ere, desgaitasuna dutenentzako kupoko hautagaiek ezin izango dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako lehian.

Ezin izango da aldi berean parte hartu txanda irekiko eta barne sustapeneko sarrera-sistema orokorretan.

Hautagaiek lurralde bakar batean baino ez dute parte hartzerik izango; beraz, onartuak izanez gero, nahitaez lurralde horretan lortuko dute destinoa. Lurralde-eremu batean hutsik geratzen diren plazak ezin izango zaizkio batu beste bati.

1.4.- Oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen dituzten autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Hori ezinezkoa bada, agindu honetan ezarritako epe-muga eta epe guztiak agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuko dira.

2.- Hautaketa-prozesua.

2.1.- Txanda irekiko hautaketa-prozesua oposizio bidez egingo da, 1.A eranskinean zehaztutako ariketa, balioespen eta puntuazioekin.

Barne-sustapeneko hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizio bidez egingo da. Lehenengo, oposizio-aldia burutuko da, 1.B.1 eranskinean zehaztutako ariketa, balioespen eta puntuazioekin.

Oposizioa-aldia gainditzen duten hautagaiak lehiaketa-aldira pasako dira: han balioetsiko dira 1.B.2 eranskinean zehaztutako merezimenduak.

2.2.- Bi txandetarako hautaketa-prozesuak hautaketa izaera izango duen praktika-aldi bat izango du, gainditu beharko dena. Praktika-aldi hori egiteko, lehiaketa-aldia (eta, hala badagokio, oposizio-aldia ere bai) gainditu duten hautagaiak Justizia Ministerioko praktiketako funtzionario izendatuko dira, baina horiek ez dira izango deitutako plaza-kopurua baino gehiago.

2.3.- Hautaketa-prozesuaren azken kalifikazioa lortzeko, oposizio-aldian, lehiaketan (hala badagokio) eta hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioak batuko dira.

2.4.- Lehenengo, barne-sustapeneko txanda erabakiko da, eta gero, txanda irekikoa.

2.5.- Berdinketa gertatuz gero, puntuazio-hurrenkera honela ebatziko da: oposizio-aldiari emango zaio lehentasuna; bigarrenik, lehiaketa-aldiari; eta hirugarrenik, hautaketa-prozesuari. Berdinketa hautsi ez bada, oposizio-aldiko bigarren ariketaren notak izango du lehentasuna. Azkenik, horrela ere ez bada hautsi berdinketa, lehenengo deituraren lehenengo letrari emango zaio lehentasuna, «J»-tik hasita.

3.- Programak.

Oposizio-aldiko gai-zerrenda maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan zehaztuta dago (maiatzaren 19ko BOE). Oposizioaren ariketa guztietarako gaien edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen denerako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den araudiarekin, araudi hori indarrean sartu ez bada ere.

4.- Titulazioa eta parte hartzeko beste betekizun batzuk.

4.1.- Hautaketa-prozesuan txanda irekitik parte hartzeko, batetik, «Oinarri Komunen» zazpigarrenean zehaztutako betekizun guztiak konplitu beharko dira, eta, bestetik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean batxiler titulua edo baliokidea eduki edo eskuratzeko era izan beharko da. Halaber, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan ezarritakoa ere aplikatuko da; agindu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko graduatu-tituluekiko baliokidetasunak ezartzen dira. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa edo baliozkotzea egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, ondorio akademikoak eta profesionalak izan ditzan. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean profesio arautuen arloan kualifikazio profesionala aitortu zaien hautagaiei (89/48/CC/EE Zuzentaraua).

4.2.- Barne-sustapeneko txandan parte hartzen duten hautagaiek ondoko betekizun hauek ere konplitu beharko dituzte:

a) Laguntza Judizialeko kidegoko karrerako funtzionario izatea (lehen, Justizia Administrazioko agentea).

b) Kidego horretako karrerako funtzionario gisa bi urtez jardun izana, lanpostuaren jabetze-egunetik hasita.

5.- Eskabideak.

5.1.- Justizia Administrazioko hautaketa-probetan onartzeko eskabidearen eta azterketa-eskubideen tasaren likidazioaren eredu ofiziala bete beharko du hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi duenak (790. eredua) [ale autokopiatzailea, zeinen goialdean honako hau agertzen baita: «Justizia Ministerioa, Justizia Administrazioko hautaketa-probetan onartzeko eskabidea eta azterketa-eskubideen tasaren likidazioa»]. Eredu hori gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialetan idatzita eskuratu ahal izango da. Aipatutako eredua honako toki hauetan eskuratu ahal izango da: Justizia Ministerioan, justizia auzitegi nagusietan, probintzia auzitegietan, Justizia Ministerioaren lurralde gerentzietan, plazetarako deialdiak egiten diren autonomia erkidegoetako organo eskudunetan, Lehendakaritzako Ministerioko Administrazio Informaziorako Zentroan eta Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan. Eskabide-eredua web orrialdetik ere jaitsi ahal izango da (www.Mjusticia.es).

5.2.- Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei egun naturaleko epearen barruan aurkeztu beharko dira eskabideak, eta Justiziako Estatu idazkariari zuzenduko zaizkio. Eskabideak garaiz eta behar den moduan aurkeztu ezean, hautagaia baztertuta geratuko da.

5.3.- Honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea, dagokion tasa ordaindu ondoren:

a) Justizia Ministerioaren Erregistro Nagusia: Jacinto Benavente plaza, 3; 28071 - Madril.

b) Estatuaren Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritzetako eta ordezkaritzaordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako organo eta bulegoetan.

c) Erregistro Telematikoaren bidez, www.Mjusticia.es Interneteko helbidean, eta bertan zehaztutako aginduei jarraituz.

Eskabideak azken bidea (erregistro telematikoarena) erabiliz aurkeztuz gero, azterketaren tasa bide telematikoaren bitartez ordaindu beharko da, nahitaez.

Oinarri Komunei buruzko maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (maiatzaren 19ko BOE) ordainketa horretatik salbuetsita dauden hautagaiek, edo tasaren murrizketarako eskubidea dutenek, ezin izango dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera, oinarri horretako a) edo b) atalean adierazitako erregistroetako batean salbuespen edo murrizketa horretarako eskubidea dutela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.

5.4.- Azterketa-eskubideen tasa.

Azterketa-eskubideen tasa 7,11 eurokoa izango da barne-sustapeneko txandan, eta 14,23 eurokoa, ordea, txanda irekian, eta Oinarri Komunetako bederatzigarren oinarrian zehaztu bezala ordaindu beharko da.

Oinarri Komunen bederatzigarrenean, 6. puntuan, zehaztutako baldintzak betetzen dituzten hautagaiak tasa horretatik salbuetsita egongo dira. Horretarako, oinarri horretako 4. puntuan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

5.5.- Atzealdean eta III. eranskinean jasotako jarraibideekin eta ondoren azaltzen diren jarraibide partikularrekin bat etorriz bete beharko da eskabidea:

5.5.1.- «Azterketaren probintzia» izeneko laukian, hautagaiek oposizio-aldiko lehenengo ariketa hauetako zein hiritan egin nahi duten jaso beharko dute, zein lurraldetan aurkezten diren kontuan harturik:

Lurralde-eremua / Ámbito territorial Azterketa egiteko lekua / Localidad de examen

Andaluzia / Andalucía Sevilla (41)

Kanariak / Canarias Las Palmas Kanaria Handikoa (35) / Las Palmas de Gran Canaria (35)

Santa Cruz Tenerifekoa (38) / Santa Cruz de Tenerife (38)

Kantabria / Cantabria Santander (39)

Katalunia / Cataluña Bartzelona (08)

Madril Madril (28)

Nafarroa / Navarra Iruñea (31) / Pamplona (31)

Euskal Autonomia Erkidegoa / País Vasco Vitoria-Gasteiz (01)

Valentziako Erkidegoa / Comunidad Valenciana Valentzia (46)

Penintsulako gainerakoa eta Balearrak / Resto de Península y Baleares A Coruña (15)

Albacete (02)

Burgos (09)

Cáceres (10)

Ceuta (51)

Logroño (26)

PG eta B - Madril (28)

Melilla (52)

Murtzia (30)

Oviedo (33)

Palma (07)

Valladolid (47)

Zaragoza (50)

Edozelan ere, eskabidean azterketa egiteko lekuari buruzko zehaztasunik adierazten ez bada, bere helbideari dagokion auzitegi nagusiaren egoitzako behin betiko zerrendetan sartuko da ofizioz; beraz, delako auzitegiko lurraldeari atxikita geratuko da, deialdi honetako 1.3 oinarriari jarraiki.

5.5.2.- Desgaitasuna duten hautagaiak.

a) Desgaitasuna duten hautagaiek -deialdi honetako 1.2 oinarrian aipatzen direnek- halakoentzako kupoa aukeratu badute, hala adierazi beharko dute, eskabidean horretarako dagoen laukian, eta «deialdiko oinarrien arabera adierazi beharreko datuak» epigrafean, A laukian, jakinarazi beharko dute zein egokitzapen beharko dituzten, denbora eta bitartekoen arloko egokitzapenak, ariketak egiteko. Horrela, Epaitegiak behar besteko informazioa izango du, desgaitasuna dutenek ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak egin ahal izateko.

b) Desgaitasuna duten hautagaiek, desgaituentzako kupoan aurkezten ez badira eta ariketak egiteko denbora eta bitartekoetan egokitzapenak behar badituzte, hala jakinarazi beharko dute, X bat idatziz «egokitzapena eskatzen du» laukian; halaber, «deialdiko oinarrien arabera adierazi beharreko datuak» epigrafean ere hala jakinarazi beharko dute, B) laukian, eta hor adierazi beharko dute zein egokitzapen beharko dituzten denboran eta bitartekoetan, ariketak egin ahal izateko.

5.5.3.- Berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetako hautagaiek hizkuntza hori badakitela egiaztatu ahal izango dute. Horretarako, bi sistema erabili ahal izango dituzte:

a) Hautazko proba bat egitea. Horretarako, «X» bat idatzi beharko dute, «Hizkuntzaren hautazko proba» epigrafearen «Egiten du» laukian.

b) Agiri bidez egiaztatzea hizkuntza-jakite hori. Horretarako, «X» bat idatzi beharko dute «Agiriak aurkezten ditu» laukian, eta behar denean bidali beharko dituzte kasuan kasuko hizkuntza badakitela egiaztatzen duten ziurtagiriak, agindu honetan ezarritakoarekin bat.

Kontzeptu honengatik eman daitekeen puntu-kopururik handiena dutela egiaztatuta ez daukaten hautagaiek bi bideak erabil ditzakete: batetik, egiaztatuta daukaten mailari dagokion ziurtagiria aurkeztu eta, bestetik, goragoko mailaren hautazko azterketa egin. Kasu horretan, X batez markatu beharko ditu bi laukiak: «Agiriak aurkezten ditu» eta «Egiten du».

Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzei dagokienez, modu berean jokatuko da, dagokion laukiak markatuz

6.- Epaimahaiak.

6.1.- Justizia Ministerioak bi Epaimahai Kalifikatzaile Nagusi izendatuko ditu. Bata txanda irekiko hautaketa-prozesurako, eta bestea, barne-sustapeneko txandako hautaketa-prozesurako.

Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia erkidegoetako aldizkarietan argitaratuko da epaimahaien izendapena, betiere, Oinarri Komunetan (hamaikagarren oinarria, 1. puntua eta hurrengoak) ezarritakoaren arabera.

Lanpostuetarako deia egiten den autonomia erkidegoen eremuan, Justizia Ministerioak Epaimahai Eskuordetuak izendatuko ditu: bata txanda irekiko hautaketa-prozesurako, eta bestea, berriz, barne-sustapeneko hautaketa-prozesurako.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusirik edo Epaimahai Eskuordeturik ez dagoen azterketa-egoitzetan, Justizia Ministerioko organo eskudunak, probak egiteko, Estatuko Administrazio Orokorreko eta autonomia erkidegoetako funtzionarioak (kasu bietan, Justizia Ministerioan edo autonomia erkidegoko erakunde eskudunetan dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izenda ditzake. Funtzionario horiek Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren edo Epaimahai Eskuordetuaren zuzendaritzapeko probetan lagunduko dute -horien ordezkari izango direnez-, eta hautaketa-proba bakoitzean egokitzen zaizkien ariketen antolamendu administratiboa egiteko eta ariketok exekutatzeko eskumena izango dute.

6.2.- Honako kide hauek osatuko dute Epaimahai Kalifikatzaile Nagusia, titular eta ordezko modura: karrera judizialeko edo fiskaleko kide bat; bi idazkari judizial; A1, A2 edo C1 Taldeetako bi funtzionario, Justizia Ministerioan destinoa dutenak; eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko bi funtzionario.

Magistratua, Fiskala edo idazkari judizialetariko bat izango da lehendakaria; idazkari-lanetan, berriz, Justizia Ministerioko funtzionarioetariko batek jardungo du.

Informatikako espezialista bat har dezakete Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiek, oposizioko bigarren ariketa prestatzen eta antolatzen laguntza emango diena.

Epaimahai eskuordetuek Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren osaera berdina izango dute, baina, bertan, Justizia Ministerioko funtzionarioen ordez autonomia erkidegoetako funtzionarioek jardungo dute.

Zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei dagokienez, maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuko IV. eranskinean aurreikusitakoen artean, bigarrenaren kategoria izango dute epaimahaiek.

6.3.- Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin bat etorriz, sexu batekoen zein bestekoen arteko aukera-berdintasuna zehatz betetzeaz arduratuko dira epaimahaiak.

6.4.- Hautaproba hauen gaineko informazioa honako leku hauetan eskuratu daiteke: Justiziako lurralde-gerentzietan, Justizia Ministerioan (Estatuko Justizia Idazkaritza, San Bernardo 21; 28071, Madril, telefonoa: 902 00 72 14), Justizia Ministerioaren web orrialdean (www.Mjusticia.es, Lan Publikoaren eskaintzak), Lehendakaritza Ministerioko Administrazio Informaziorako Zentroan (telefonoa: 060), eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan.

6.5.- Komunikazioetarako eta gainerako gorabeheretarako, hau izango da Epaimahai Kalifikatzaile Nagusien egoitza: San Bernardo kalea, 21. 28015 - Madril (Telefonoa: 902 00 72 14). Epaimahai Eskuordetuek honako egoitza hauek dituzte:

ORDEZKO EPAIMAHAIAK / TRIBUNALES DELEGADOS

Autonomia Erkidegoa

Comunidad Autónoma Organoa

Órgano Telefonoa

Teléfono

Andaluzia / Andalucía Instituto Andaluz de Administración Pública, Servicio de Formación y Selección del Personal de JusticiaC/ Ramón y Cajal, n.º 35, 41071 - Sevilla

www.iaap.junta-andalucia.es/institutodeadministracionpublica 955 04 27 09

955 04 24 00

Kanariak / Canarias Dirección General de Relaciones con la Administración de Justicia

Avda. José Manuel Guimerá, n.º 10. Edificio Usos Múltiples II, 1.ª planta. 38003 - Santa Cruz de Tenerife.

www.gobiernodecanarias.org/dgjusticia/ 922 47 38 92

Kantabria / Cantabria Dirección General de Justicia

P.º de Pereda, n.º 36 Pal. Izda. 39071 - Santander

www.pas.cantabria.es 942 20 87 87

942 20 87 96

Katalunia / Cataluña Subdirección General de Recursos Humanos y Gestión Económica

Departamento de Justicia

Pau Clarís, 81, 3.ª planta 08010 - Barcelona

www.gencat.net/oposicions/ 93 316 42 43

93 316 42 16

Madril / Madrid Dirección General de Justicia

C/ Gran Vía, 18. 28013 - Madrid

www.madrid.org 914 936 950

Nafarroa / Navarra Justiziako Zuzendaritza Nagusia / Dirección General de Justicia

Iratxeko Monasterioa 22 behea, 31011 - Iruñea

www.navarra.es 948 42 67 86

948 42 67 80

Euskal Autonomia Erkidegoa / País Vasco Bulego Judicial eta Fiskalaren Zuzendaritza / Dirección de la Oficina Judicial y Fiscal

Donostia-San Sebastián 1, 01010 - Vitoria-Gasteiz

www.justizia.net 945 019 132

Valentziako Erkidegoa / Comunidad Valenciana Dirección General de Justicia

C/ Bailia, 1-2.º, 46071 - Valencia

www.cjap.gva.es 96 386 36 51

96 386 90 23

96 386 34 39

7.- Hautaketa-prozesuaren garapena.

7.1.- Jarduteko hurrenkera.

Lurralde-eremu guztietan, oposiziogileen jarduteko hurrenkera alfabetikoki hasiko da, zehazki, «J» letrako lehenengotik, halaxe baitago ezarria Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2010eko urtarrilaren 26ko Ebazpenean (otsailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

7.2.- Hautaketa-prozesuaren iraupena.

Justifikatzen duen zio objektibo bat -Justiziako Estatu Idazkaritzak aintzat hartua- ez badago, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusia entzun ondoren, hautaketa-prozesuak gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izango du, lehen ariketa egiten denetik hasita baztertze indarreko praktika-aldia hasten den arte.

7.3.- Oposizio-aldia.

Oposizio-aldiko ariketak deialdiaren I.A. eta I.B.1 eranskinean zehaztuta daude.

Barne-sustapena: onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda behin betiko egiten duen ebazpena argitarazten denetik hasi eta 30 egunen barruan egin beharko da oposizio faseko lehen ariketa. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira ariketaren eguna, ordua eta lekua.

Sarrera irekia: Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren bidez jakinaraziko da lehenengo ariketaren eguna, baina, betiere, barne-sustapen bidez sartzeko oposizio-aldiaren bigarren ariketa egin eta geroago izango da.

Sarrera-sistema bakoitzerako, lehenengo ariketa egun eta ordu berean egingo da azterketaren egoitza guztietan.

Oposizioko ariketak amaitu ostean, gainditzeko gutxienekoa lortu duten lurralde eremu bakoitzeko oposizio-egileen zerrenda argitaratuko dituzte epaimahaiek, Justizia Ministerioaren web gunean (www.Mjusticia.es) eta autonomia erkidegoen web guneetan; zerrenda horietan, lortutako puntuazioa adieraziko da, eta bertan direnei hurrengo ariketarako deia egingo zaie.

Zerrenda horietan azaltzen ez diren oposizio-egileak ez-gai izango dira, eta hautaketa-prozesutik kanpo geratuko.

Oposizioko ariketa guztiak bukatu ondoren, lurralde-eremu bakoitzean oposizio-fasea gainditu dutenen zerrenda emango du argitara Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak.

Zerrenda horietan azaltzen diren txanda irekiko oposiziogileek, beren hizkuntza ofiziala duten lurralde-eremuetako batean aurkezten direnek, beren eskabidean adierazi baldin badute agiri bidez egiaztatuko dutela hizkuntza hori badakitela, hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte behar diren ziurtagiriak, ordezko epaimahai eskudunaren egoitzan, 6.5 oinarriak aipatzen duena.

Horrelaxe jokatu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbideari buruzko ezagutzei buruzko ziurtagiriekin.

7.4.- Lehiaketa-aldia.

Barne-sustapen bidez sartzeko txandarako, oposizioa gainditu dutenen zerrenda argitara emateko ebazpenean honako hau ere ezarriko da: lehiaketa fasean balioetsi beharreko merituak egiaztatzeko agiriak aurkezteko hogei egun naturaleko epea; eta agiri horiek honako helbide honetan aurkeztu beharko dira: Justizia Ministerioko Erregistro Orokorra, Justiziako Estatu Idazkaritza, Jacinto Benavente kalea 3, 28071 Madril. Bestela, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu beharko dira. Agiriak ez badira aurkezten aipatu epearen barruan, izangaia ez da baloratuko lehiaketa-aldian. Gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizial bat edota zuzenbide zibil berezia edo foru zuzenbidea duten autonomia-erkidegoetan lehiatzen diren oposiziogileek, ezagutzak agiri bidez egiaztatu nahi badituzte, fase horretan aurkeztu beharko dituzte egiaztagiri egokiak.

Justizia Administrazioan egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiriak ofizioz emango ditu Justizia Ministerioak edo autonomia-erkidego eskudunek.

Ofizioz aurkeztuko dira, orobat, aurreko deialdietako ariketak gainditu izanaren ziurtagiriak.

Merezimendu ebaluagarriak I - B.2 eranskineko baremoetan jasota daude, eta eskabideak aurkezteko epea bukatu bitartekoak hartuko dira kontuan.

Merezimenduak, aurkeztutako ziurtagirien arabera balioetsiko dituzte Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiek eta Ordezkoek, eta Epaimahai Nagusiak Justizia Ministerioaren web orrian emango du argitara lehiaketa-aldiko hautagaien zerrenda eta merezimenduen balioespen behin-behinekoa, baremoko atal bakoitzean eta guztira lortutako puntuazioak zehaztuz. Hautagaiek alegazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea izango dute, aipatu zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Epe hori amaitu ostean, epaimahaiak argitara emango du zerrenda, lehiaketa-aldiko behin betiko balioespenarekin eman ere.

7.5.- Arriskuko haurdunaldia eta erditzea.

Arriskuko haurdunaldia edo erditzea izatearren -zein behar bezala egiaztatuko baita- hautaketa-prozesua ezingo balu osatu hautagairen batek, bi baldintza jarriko dira egoera bideratzeko: prozesua amaitzea eta geroko utzi diren aldiak gainditzea. Ezingo dira aldi horiek atzeratu, baldin eta horrek badakar gainerako hautagaiek prozesua arrazoizko denboraren barruan ebazteko duten eskubidea murriztea. Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak baloratuko du egoera hori. Nolanahi ere, hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratu aurretik burutu beharko dira aldi horiek.

7.6.- Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil berezia edo foru-zuzenbidea eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak jakitea balioestea.

Hautaketa-prozesu bakoitzaren derrigorrezko ariketak amaitu ostean, gaztelaniaz besteko hizkuntza propioa duten lurralde-eremuan lehiatu eta gainditutakoen zerrendan jasota dauden izangaiak epatu egingo dira, hain justu ere, beste hizkuntza hori jakitea egiaztatzeari dagokionez, baztertze-indarrik gabekoa eta aukerakoa den ariketa egiteko, betiere eskabidean halakorik eskatu bada. Aldi berean, dagokion ordezko epaimahaiak balioetsiko ditu hizkuntza jakitea agiri bidez egiaztatzeko aukera egin duten hautagaiek behar den moduan aurkeztutako agiriak.

5.5.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bi moduak aukeratu dituzten hautagaientzat, kasuan-kasuan dagokien puntuaziorik altuena lortuko dute, eta puntuak ezin izango dira inola ere pilatu.

Azterketan eta egiaztagirietan lortutako puntuazioa egokitu egingo da, deialdi honetako I. C) eranskinean jasotako baremoaren arabera, eta tokatzen den autonomia-erkidegorako destinoak esleitzeko baino ez ditu izango ondorioak.

Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilari edo zuzenbide bereziari buruzko ezagutzak baloratzerakoan modu berean jokatuko da eta ondorio berberak izango dira.

7.7.- Agirien aurkezpena eta praktiketako funtzionarioen izendapena.

7.7.1.- Oposizio-aldia eta, hala badagokio, lehiaketa-aldia amaitu ondoren, epaimahaiek, lurralde bakoitzaren eremuan, aprobatutakoen zerrenda igorriko diote Justizia Ministerioari. Aprobatutakoak ez dira, inolaz ere, deitutako lanpostuak baino gehiago izango. Zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean eta deialdia egiten duten autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da, eta bertan honako hauek adieraziko dira: hurrenkera-zenbakia, NAN zenbakia, ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa, nahitaezko ariketa guztien puntuazio osoa eta, hala badagokio, lehiaketa-aldian lortutakoa. Nota globalarekin batera -horri gehitu barik eta bananduta-, lehiatzen den autonomia-erkidegoko gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialean lortutako puntuazioa agertuko da, hala izanez gero, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibila ezagutzeagatik lortutakoa ere.

Desgaitasuna duten hautagaientzako kupora aurkeztu diren hautagai desgaituetakoren batek dagozkion ariketak eta lehiaketa-aldia gainditu, baina lanposturik lortzen ez badu, eta bere puntuazioa txanda irekiko beste hautagai batzuek lortutakoa baino handiagoa bada, txanda horretan sartuko da bere puntuazio-hurrenkeraren arabera.

Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan gainditutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasi eta hogei egun naturaleko epearen barruan, zerrendotan agertzen diren hautagaiek beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, non-eta Justizia Ministerioko Erregistro Nagusian, Estatuko Justizia Idazkaritzan (Jacinto Benavente kalea 3, 28071, Madril) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen lege hori:

a) Nortasun-agiri nazionalaren bi kopia, edo horien baliokideak, baldin eta interesatuak, IV. eranskinaz baliatuta, ez badu berariaz bere oniritzia ematen, hautaketa-prozesu honetako organo instrukzio-egileak, ofizioz, bere identitateari buruzko datuak kontsulta eta egiazta ditzan.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua, edo ikasgai guztiak -titulua lortzeko gaitzen dutenak- gaindituta dituela egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa, bai eta titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria ere.

Atzerrian lorturiko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

c) Ziurtagiri medikoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko egitekoetan jardutea eragozten dion gaixotasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena. Agiri hori Gizarte Segurantzan interesatuari dagokion Medikuntza Orokorreko medikuak egin beharko du.

Ehuneko 33ko edo goragoko desgaitasunaren legezko egoeraren bat duten hautagaiek egiaztagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunek -hala badagokio, autonomia erkidegokoek- egindakoa. Agiri horrek egiaztatu beharko du hautagaia gaia dela Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko zeregin eta egiteko propioak betetzeko.

d) Zinpeko deklarazioa, honako hauek jasoz: bateraezintasun kausaren batean sarturik, egiteko publikoetan jarduteko gaitasun gabetua edo diziplina edo judizio-bidean ez dagoela; edozein administrazio-publikotako zerbitzutik ez dela kanporatua izan diziplina-prozedura baten bidez, birgaitua izan denean izan ezik (II. eranskina).

Justizia Ministerioak bere kabuz egingo du zigor-aurrekarien egiaztagiria, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 35.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere.

Aurreko idatz-zatian aipatutako agiriak aurkeztea ezinezkoa denean -behar bezala justifikatu beharko da-, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, legez onargarri den edozein bide erabili ahalko da.

Funtzionario publiko diren hautagaiek ez dituzte euren lehengo izendapenerako erakutsi zituzten baldintzak eta betebeharrak aurkeztu behar. Egoera hori eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskakizunak egiaztatzen dituen agiria aurkeztu beharko dituzte, menpe daudeneko ministerioak nahiz erakundeak egina.

Hautagaiek, jarritako epearen barruan, halabeharrezko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez badituzte, edota, agiriok aztertuta, jarritako baldintzak betetzen ez dituztela ikusten bada, ez dira praktiketako funtzionario izendatuko eta, ondorioz, beren egintzak baliorik gabe utziko dira. Gainera, hasierako eskabidean datu faltsuak jartzeagatik eduki dezaketen erantzukizuna izango dute.

Azken kasu honetan, edo hautagairen batek plazari uko egiten badio, betiere Epaimahaiak deitutako plaza adina hautagai proposatu baditu, Justizia Ministerioak hautagaien zerrenda osagarria eskatuko dio Epaimahaiari (zerrenda horretako hautagaiek ariketa guztiak gaindituta eduki behar dituzte), eta hautagai horiek proposatutakoei gehituko zaizkie, deitutako plaza guztiak bete arte.

Zerrenda osagarri horretan jasotako hautagaiek, horrelakoetan, oinarri berorretan zehazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte bost egun balioduneko epean, Justizia Ministerioko web orrian argitaratzen den egunetik aurrera.

Hizkuntza ofizial propioaren eta/edo zuzenbide foralaren balorazioa ezarrita duten lurralde eremuren batean parte hartzen duten hautagai eragindakoei, hala behar izanez gero, deia egingo zaie berriz ere, hautaketa proba egiteko, edo aurkeztu dituzten egiaztagiriei dagozkien puntuak gehituko zaizkie.

7.7.2.- Egiaztaturik geratu baldin bada txanda irekiko hautagaiek 4.1 oinarriko baldintzak betetzen dituztela, barne sustapenekoek 4.2 oinarrikoak, eta guztiek «Oinarri Komunak» direlakoen zazpigarren oinarria, Justizia Ministerioak ebazpena emango du, eta ebazpen hori Justizia Ministerioaren web orrialdean argitaratuko da, eta hor, hautaketa-probak gainditu dituzten hautagaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, eta hautaketa-ikastaro bat egiteko dei egingo zaie.

7.8.- Baztertze indarreko praktika-aldia.

7.8.1.- Txanda bietako praktika-aldiko funtzionarioek baztertze indarreko praktika-aldi bat egin beharko dute eta, horretarako, esku hartzen duten lurralde eremuan destinatuak izango dira, Justizia Ministerioak eta deialdia egiten duten autonomia erkidegoek zehazten duten zentro, institutu edo unitatean.

Praktika-aldiak bi aste iraungo du barne-sustapenekoentzat, eta lau aste, ordea, txanda irekikoentzat. Bi kasuetan, bi fase izango ditu. Lehenengo fasea astebetekoa izango da bi txandakoentzat. Fase horretan, funtzionarioek prestakuntza berezia jasoko dute egitura organikoari eta dagokien lurralde-eremuko eskumenei buruz; halaber, prestakuntza bereziak aukera emango die tresna eta aplikazio informatikoak eta Justizia Administrazioan erabiltzen diren bitarteko teknikoak erabiltzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak jasotzeko. Bigarren fasea astebetekoa izango da barne sustapeneko hautagaientzat, eta hiru astekoa, ordea, txanda irekikoentzat. Fase horretan, tutoretzapeko praktikak egingo dituzte auzitegietan, eta praktika horien barruan, Erregistro Zibileko espedienteen eta prozedura judizialen oinarrizko tramitazioan trebatuko dira.

Irakaskuntzan oinarrituko da lehenengo fasea, eta behin hori bukatuta, test erako proba objektibo baten bidez baloratuko da aprobetxamendua. Destinoko zentroak, institutuak, edo zentroko edo unitateko arduradunak landu eta kalifikatuko ditu probak.

Proba horren kalifikazioa 25 puntukoa izango da; horietatik 15 prestakuntza informatikoaren aprobetxamenduaren ebaluazioarenak izango dira, eta beste 10ak, ordea, gainerako prestakuntza-kontzeptuen aprobetxamenduarenak.

Ondoren, hautagaiei bigarren faserako deialdia egingo zaie, auzitegietan egin beharreko tutoretzapeko praktikei buruzkora, alegia, eta, fase hori bukaturik, «gai» edo «ez gai» kalifikazioa emango zaie.

Justizia Administrazioaren kidegoren batean jardunean diharduten hautagaiek egiaztatzen badute azken bost urteotan sei hilabetetik gora jardunean aritu direla bitarteko funtzionario gisa edo ordezko gisa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoak (lehen, Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoa) hala izendatu dituelako, salbuetsita geratuko dira auzitegietan egin beharreko tutoretzapeko praktiketatik, praktika horiek baliozkotu egingo baitzaizkie, «gai» kalifikazioa emanda.

Soil-soilik ondorio horietarako hartuko dira kontuan betetako zerbitzuak, bai eta bost urteko epea ere, dokumentazioa aurkezteko epea bukatzen den egunera arte, hala baitago araututa 7.4 oinarrian.

Baztertze-indarreko ikastaroa gainditzeko, gutxienez 12 puntu lortu behar dira lehenengo fasean, eta gai kalifikazioa bigarrenean.

Ikastaroa bukaturik, hautagaiek zerbitzuak betetzen jarraituko dute, praktiketako funtzionario gisa jarraitu ere, behin betiko destinoan karrerako funtzionario izendatzen dituzten arte.

7.8.2.- Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuko 25. artikuluan (27ko BOE) jasotako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte praktiketako funtzionarioek (dekretu horren bidez, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartu zen); horretaz gain, barne-sustapen bidez aurkezten direnek eskubidea izango dute maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan bildutako zerbitzuen ondoriozko ordainsariak edo kalte-ordainak jasotzeko, betiere, legezko egoerak eta baldintzak betez gero (462/2002 Errege Dekretua, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa).

7.9.- Karrerako funtzionario izendatzea.

Hautaketa-ikastaroa eta praktika-aldia amaitu, eta bertan lortutako puntuazioa eman ostean, praktika-aldia gainditu eta ezinbesteko eskakizunak betetzen dituzten hautagaiek, lurralde eremu bakoitzean dei egindako lanpostu-kopuru berean, agindu baten bidez karrerako funtzionarioen izendapena jasoko dute. Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da.

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoak izaera nazionala duenez gero, karrerako funtzionarioak izendatzeko, zerrenda bi osatuko dira lurralde eremu bakoitzean. Batean, aukeraketa-prozesuko guztientzako eta nahitaezko faseetan lortutako puntuazioak agertuko dira eta, bestean, autonomia erkidegoetako berariazko hizkuntza ofizialetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibil edo bereziko saioan lortutako puntuazioa.

7.10.- Oinarri Komunetako 15.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, izendapena jaso aurretik nahiz plazaz jabetu aurretik hautagairen batek uko egiten badio bere plazari, betiere Epaimahaiak deitutako plaza adina hautagai proposatu baditu, Justizia Ministerioak hautagaien zerrenda osagarria eskatuko dio Epaimahaiari (zerrenda horretako hautagaiek ariketa guztiak gaindituta eduki behar dituzte), eta hautagai horiek proposatutakoei gehituko zaizkie, deitutako plaza guztiak bete arte.

Azken kasun horretan, zerrenda osagarri horretan jasotzen diren hautagaiak, autonomia-erkidegoko hizkuntza aztertu edo baloratu ondoren, hala behar izanez gero, eta betekizunak konplitzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren, praktiketako funtzionario izendatuko dira eta ohiko edo aparteko hurrengo deialdiko hautaketa-ikastaroa egiteko deituko zaie.

8.- Amaierako araua.

Hautaketa-prozesu honi ondoko arauak aplikatuko zaizkio: Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa; Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretua (27ko BOE); apirilaren 1eko 406/2010 Errege Dekretua, 2010eko Enplegu Publikoko Eskaintza onartzen duena; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Agindua (maiatzaren 19ko BOE), Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituena; eta deialdia egiteko agindu honetan xedatutakoa.

Deialdi honetan jaso gabe geratu denerako, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea eta arlo horretan indarrean dauden gainerako arauak erabiliko dira, ordezko izaeraz.

Deialdi honen eta bere ondoriozko administrazio-egintza guztien aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Justiziako ministroari zuzenduta, deialdia argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke jurisdikzio-organo eskudunean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazio Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Berraztertze-errekurtsoa aurkezten bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu lehenengoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsita gertatu arte.

Justiziako Estatu Idazkaritzak, hala badagokio, Epaitegiko ebazpenak berraztertu ahal izango ditu, lehen aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Madril, 2010eko maiatzaren 31.

Justizia ministroa,

Eskuordetzaz (JUS/3770/2008 Agindua, abenduaren 2koa),

Justiziako estatu-idazkaria,

JUAN CARLOS CAMPO MORENO.

I. ERANSKINA

HAUTAKETA-PROZESUAREN AZALPENA

I-A.- TXANDA IREKIA

I-A.1.- Oposizio-aldia.

1.- Oposizio fasean honako ariketa hauek egingo dira:

1.1.- Lehenengo ariketa.- Bi proba egin beharko dira, derrigorrezkoak eta baztertzaileak biak ala biak. Azterketa-egoitza guztietan, egun eta ordu berean egingo dira, azterketa-ekitaldi bakarrean, eta bata bestearen ostean.

1.1.1.- Lehenengo proba: teorikoa, idatzizkoa eta baztertzailea izango da; bertan, maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan (maiatzaren 19ko BOE) zehaztutako Egitarauaren gaiei buruzko test-galderei erantzun beharko zaie, txanda irekiaren bidez sartzeko. 100 galdera izango dira eta galdera bakoitzean lau aukera; lau horietatik bakarra izango da zuzena.

Ariketak 75 minutu iraungo du.

0tik 100 puntura emango dira.

Asmatutako galderari puntu bat emango zaio; asmatu gabekoagatik 0,25 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderak ez du puntuaziorik izango.

Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa ondo erantzundako galdera-kopuruak emango du, txarto erantzundakoak kendu ostean.

Epaimahaiak, aurkeztutako hautagai-kopurua eta ezagutza-maila ikusi ostean, lurralde bakoitzean proba hori gainditzeko gutxieneko puntu-kopurua erabakiko du -50 puntutik beherakoa inoiz ere ez- eta erabakia iragarriko du. Gutxieneko puntu-kopuru hori lortzen ez duten oposiziogileak suspenditutzat joko dira, eta ez zaie zuzenduko bigarren proba, ezta oposaketako bigarren ariketetara deituko ere.

1.1.2.- Bigarren proba. Praktikoa, idatzizkoa eta baztertzailea. Test erako 20 galdera erantzun beharko dira, Epaimahaiak jarritako egoera praktiko bati buruzkoak.

Ariketak 30 minutu iraungo du, eta zerotik berrogei puntura emango dira, hau da, bi puntu asmatutako galdera bakoitzeko. Oker erantzundakoengatik 0,50 puntu kenduko dira, eta erantzun gabekoengatik 0,25 puntu kenduko da. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira; puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileak ez gai joko dira, eta ez zaie bigarren ariketara deituko.

1.2.- Bigarren ariketa. Ordenagailu/testu-prozesadore batean testu bat erreproduzitu beharko da, Microsoft Word erabiliz eta Epaimahaiak zehaztuko dituen aurkezpen-betekizunak konplituz.

Bigarren ariketa egun eta ordu berean egingo da azterketa-egoitza guztietan. Hala ere, azterketa-egoitza batzuetan beharrezkoa izanez gero, hainbat txanda ezarri ditzake Epaimahai Kalifikatzaileak, egun bakar batean edo ondoz-ondoko egunetan egitekoak, beharrezko ekipamendu informatikoa duten gela-kopuruaren arabera, betiere.

Ariketak 15 minutu iraungo du, eta bertan, zerotik hirurogei puntura emango dira.

Abiadura, formatua, eta akatsik edo testu-omisiorik ez egitea baloratuko dira; alde horretatik, alderdi bakoitzean proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezar dezake Epaimahaiak, aurrerago jakinaraziko duen baremoaren arabera, betiere.

Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza-maila ikusi ostean, bigarren ariketa gainditzeko lurralde-eremu bakoitzean gutxieneko puntu-kopurua zein den erabakiko du. Puntuazioak 30 puntukoa izan beharko du, gutxienez.

1.3.- Oposizio-fasea kalifikatzeko, ariketa bakoitzean lortutako kalifikazioak gehitu beharko dira.

I-B.- BARNE-SUSTAPENEKO TXANDA

I-B.1.- OPOSIZIO-ALDIA

1.- Oposizio-fasean honako ariketa hauek egongo dira:

1.1.- Lehenengo ariketa. Bi proba egin beharko dira, derrigorrezkoak eta baztertzaileak biak ala biak. Azterketa-egoitza guztietan, egun eta ordu berean egingo dira, azterketa-ekitaldi bakarrean, eta bata bestearen ostean.

1.1.1.- Lehenengo proba. Teorikoa, idatzia eta baztertzailea izango da. Maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan (maiatzaren 19ko BOE) zehaztu Programako gaiei buruzko test erako galdesorta bat erantzun beharko da. Berrogeita hamar galdera izango ditu, lau erantzun alternatiborekin, eta lau erantzun horietarik bat baino ez da izango egokia.

Ariketak 40 minutu iraungo du.

0tik 100 puntura emango dira.

Asmatutako galderari 2 puntu emango zaio; asmatu gabekoarengatik 0,50 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderak ez dute punturik izango.

Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa ondo erantzundako galdera-kopuruak emango du, gaizki erantzundakoengatik kenketa egin ondoren.

Epaimahaiak, aurkeztutako hautagai-kopurua eta ezagutza-maila ikusi ostean, lurralde bakoitzean proba hori gainditzeko gutxieneko puntu-kopurua zein den erabakiko du -50 puntutik beherakoa inoiz ere ez- eta erabakia iragarriko du. Gutxieneko puntu-kopuru hori lortzen ez duten oposiziogileak suspenditutzat joko dira, eta ez zaie zuzenduko bigarren proba, ezta oposaketako bigarren ariketetara deituko ere.

1.1.2.- Bigarren proba. Praktikoa, idatzizkoa eta baztertzailea. Test erako 10 galdera erantzun beharko dira, Epaimahaiak jarritako egoera praktiko bati buruzkoak.

Ariketak 20 minutu iraungo du, eta zerotik berrogei puntura emango dira, hau da, lau puntu ondo erantzundako galdera bakoitzeko. Oker erantzundakoengatik puntu bat kenduko da, eta erantzun gabekoengatik 0,50 puntu kenduko da. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira; puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileak ez gai joko dira, eta ez zaie bigarren ariketara deituko.

1.2.- Bigarren ariketa. Ordenagailu/testu-prozesadore batean testu bat erreproduzitu beharko da, Microsoft Word erabiliz eta Epaimahaiak zehaztuko dituen aurkezpen-betekizunak konplituz.

Bigarren ariketa egun eta ordu berean egingo da azterketa-egoitza guztietan. Hala ere, azterketa-egoitza batzuetan beharrezkoa izanez gero, hainbat txanda ezarri ditzake Epaimahai Kalifikatzaileak, egun batean edo ondoz-ondoko egunetan egitekoak, beharrezko ekipamendu informatikoa duten gela-kopuruaren arabera, betiere.

Ariketak 15 minutu iraungo du, eta bertan, zerotik hirurogei puntura emango dira.

Abiadura, formatua, eta akatsik edo testu-omisiorik ez egitea baloratuko dira; alde horretatik, alderdi bakoitzean proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezar dezake Epaimahaiak, aurrerago jakinaraziko duen baremoaren arabera, betiere.

Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza-maila ikusi ostean, bigarren ariketa gainditzeko lurralde-eremu bakoitzean gutxieneko puntu-kopurua zein den erabakiko du. Puntuazioak 30 puntukoa izan beharko du, gutxienez.

1.3.- Oposizio-fasea kalifikatzeko, ariketa bakoitzean lortutako kalifikazioak gehitu beharko dira.

I-B.2.- LEHIAKETA-FASEA

Oposizio-faseko bi ariketak gainditzen dituzten hautagaiak bakarrik pasako dira lehiaketa-fasera; fase horretan ebaluatuko dira jarraian adierazten diren merezimenduak:

PROZESU- ETA ADMINISTRAZIO-IZAPIDETZAKO LEHIAKETA-FASERAKO BAREMOA, BARNE-SUSTAPENEKO TXANDA.

A) Titulu eta maila akademikoak. Gehienez, 12 puntu.

Zuzenbideko lizentziatura edo gradua: 12 puntu.

Zuzenbidea ez diren beste lizentziaturak edo graduak: 10 puntu.

Zuzenbideko Lizentziaturaren lehenengo hiru maila osoak: 8 puntu.

Zuzenbidea ez diren beste diplomaturak: 6 puntu.

B) Historia profesionala. Gehienez, 7 puntu.

1.- Justizia Ministerioak edo autonomia-erkidegoetan justizia arloan eskumena duten organoek emandako edo homologatutako prestakuntza-ikastaroetan lortutako tituluak, diplomak eta ziurtagiriak, bai eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta nazio-, erkidego- edo nazioarte-mailako herri administrazioen menpeko zentro edo erakunde ofizialek antolatutakoetan eskuratutakoak: gehienez 5 puntu, graduazio honen arabera:

Ikastaroaren ordu-kopurua

Horas del curso Aprobetxamendua egiaztatzen badu

Si acredita aprovechamiento Aprobetxamendurik egiaztatzen e badu

Si no acredita aprovechamiento

11tik 29ra bitartean / De 11 a 29 1,00 0,50

30etik 59ra bitartean / De 30 a 59 1,50 0,75

60tik 99ra bitartean / De 60 a 99 2,00 1,00

100ekoak edo gehiagokoak / De 100 o más 3,00 1,50

Ikastorduak jasotzen ez dituzten ikastaro, egiaztagiri edo diplomak ez dira aintzat hartuko, ez eta 10 ordukoak edo gutxiagokoak.

2.- Informatika-arloan emandako trebakuntza-ikastaroetan lortutako titulu, diploma eta ziurtagiriak, zentro ofizialetan edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak aitortutako zentroetan eskuratutakoak, bai eta administrazio publikoen menpeko edo horien prestakuntza-planetan sartutako erakunde edo instituzioek emandakoak ere: gehienez, 2 puntu.

Ikastaroaren ordu-kopurua

Horas del curso Aprobetxamendua egiaztatzen badu

Si acredita aprovechamiento Aprobetxamendurik egiaztatzen e badu

Si no acredita aprovechamiento

6tik 29ra bitartean / De 6 a 29 0,75 0,30

30etik 59ra bitartean / De 30 a 59 1,00 0,50

60tik 99ra bitartean / De 60 a 99 1,50 0,75

100ekoak edo gehiagokoak / De 100 o más 2,00 1,00

Eduki bereko edo antzeko ikastaroak behin baino ez dira baloratuko. Ikastorduak jasotzen ez dituzten ikastaro, egiaztagiri edo diplomak ez dira baloratuko, ez eta 5 ordukoak edo gutxiagokoak.

C) Atzerriko hizkuntzak ezagutzea.

Zentro ofizialek emandako homologazio-ziurtagiria baloratuko da, lortutako jakite-mailari buruzkoa. Oinarrizko maila: 0,5 puntu; maila ertaina: puntu 1; eta maila aurreratua: 1,5 puntu.

Kontzeptu honengatik gehienez 2 puntu emango dira guztira.

D) Izapidetzako Kidegoan (lehen, Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoan) sartzeko egindako azken bi deialdietan, txanda irekian zein barne-sustapenean, oposizioko ariketak gainditzeagatik, gehienez zortzi puntu.

Gainditutako ariketa bakoitzeko (lehenengoa edo bigarrena): 2 puntu.

E) Justiziako Administrazio Kidegoetan eta/edo beste Administrazio Publikoetako Kidegoetan titular edo bitarteko funtzionario moduan edo lan-kontratuko langile moduan egindako zerbitzuengatik (gehienez 21 puntu).

Izapidetze Judizialeko Kidegoan (lehen, Justizia Administrazioko Laguntzaileak) bitarteko funtzionario edo ordezko moduan, edo Laguntza Judizialeko Kidegoan (lehen, Justizia Administrazioko Agenteak) titular edo bitarteko funtzionario moduan, lan egindako hilabete osoko: 0,18 puntu.

Justizia Administrazioen, Idazkari Judizialen edo Epaileen edo Fiskalen zerbitzupeko kidego edo eskala orokorretan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0.1 puntu.

Beste herri-administrazio batzuetako kidegoetan edo lan-kontratuko langile moduan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0.05 puntu.

Hilabetetik beherako aldiak ez dira zenbatuko.

I.C.- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZUZENBIDE ZIBIL BEREZIA EDO FORU ZUZENBIDEA ETA AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO BEREZKO HIZKUNTZA OFIZIALAK JAKITEA EBALUATZEA

(Txanda irekiko eta barne-sustapeneko sarbideak)

1.- Autonomia-erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialak jakitea.

Berezko hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoei dagozkien lurralde-eremuetako batean aurkezten diren oposiziogileentzat, baldin eta esku hartzeko eskabidean hala adierazi badute, oposizio- eta lehiaketa-faseak amaitu ondoren eta lanpostua lortu duten gainditutakoen zerrendak finkatu ondoren, autonomia-erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialen ezagutza ebaluatuko da. Ebaluazioa honela egingo da: kasuan kasuko autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza egiaztatuko da horretarako aurkeztutako ziurtagirien bidez edo, bestela, jakite-maila neurtuko duen proba bat egin beharko da.

Autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza baloratzeko puntuazioa dagokion autonomia-erkidegoaren esparruan baino ez da aplikatuko, hautagaia aurkezten den lurraldearen barruan gainditutakoen zerrendan hurrenkera-zenbakia jartzeko soil-soilik. Hori dela eta, puntuazio hori nahitaezko ariketetan jasotakotik bananduta azalduko da.

Gehienez ere, 18 puntu emango dira, hautagaiak erakutsitako jakite-mailaren eta jarraian adierazten diren balorazio-irizpideen arabera:

Kataluniako Autonomia Erkidegoaren esparruan:

B mailaren egiaztagiria: sei puntu.

C mailaren egiaztagiria: hamabi puntu.

D mailaren egiaztagiria: hamazortzi puntu.

Hizkuntza Politikako Idazkaritzaren egiaztagiriak, edo Cataluniako Generalitateko Lehendakaritza Sailaren uztailaren 21eko PRE 228/2004 Aginduan ezarritakoari jarraituz, baliokideak diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira hizkuntza-ezagutza egiaztatzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean:

Euskararen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan zehaztutako gune euskaldunean eta mistoan:

Hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko A2 edo B1 mailaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan lau «urrats» gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria: sei puntu.

Hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko B2 mailaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan zortzi «urrats» gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria: hamabi puntu.

EGA titulua izatea edo Hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko C1 mailaren pareko beste tituluren bat, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan hamabi «urrats» gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria: hamazortzi puntu.

Euskal Autonomia Erkidegoan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera:

2. hizkuntza-eskakizuna: sei puntu.

3. hizkuntza-eskakizuna: hamabi puntu.

4. hizkuntza-eskakizuna: hamazortzi puntu.

Valentziako Autonomia Erkidegoan:

Ahozko eta idatzizko valentzieraren oinarrizko mailako egiaztagiria: sei puntu.

Ahozko eta idatzizko valentzieraren erdiko mailako egiaztagiria: hamabi puntu.

Ahozko eta idatzizko valentzieraren goi-mailako egiaztagiria: hamazortzi puntu.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide zibil bereziaren edo foralaren ezagutza ebaluatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan aurkezten diren hautagaiei, baldin eta beren eskabidean hala adierazi badute, aurreko paragrafoan zehaztu den modu eta ondorio berberekin ebaluatuko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil bereziari eta foralari buruzko jakite-maila. Kontzeptu horrengatik sei puntu emango zaizkie, nahitaezko ariketetan lortutako puntuaziotik aparte azalduko direnak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan lehentasun-hurrenkera ezartzeko baino ez dira erabiliko.

Balorazio-irizpideak:

A) Hauxe da agiri bidezko egiaztapena hautatzen duten oposiziogileentzako dokumentazio baliagarria:

1) Zuzenbideko lizentziatura, honako ikasgai hauek barne hartzen dituena:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru eta Autonomia Zuzenbidea

I. DU, 1953ko Plana: 90 ordu.

II. DU, 1998ko Plana: 60 ordu.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila 1.

I. DU, 1993ko Plana: 30 ordu.

2) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru eta Autonomia Zuzenbide Zibileko Masterra: 540 ordu (54 kreditu).

3) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilaren espezializazio-diploma, presentziala: 220 ordu (22 kreditu).

4) Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibilaren espezializazio-diploma, on line: 210 ordu (21 kreditu).

5) Zuzenbideko doktoregoa (gutxienez 60 ordu: 6 kreditu).

Zuzenbideko doktore-titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilaren gaineko tesia eginda.

Zuzenbideko doktorego-ikastaroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak.

B) Azterketa egin nahi duten oposiziogileek test erako galdesorta bat erantzun beharko dute; 40 galdera izango ditu, eta bakoitzean lau erantzun, eta lau horietarik bat baino ez da izango zuzena.

Ondo erantzundako galdera bakoitzeko puntu 1 emango da. Erantzun okerrak edo erantzun gabeko galderak puntuatu gabe geratuko dira. Ariketa gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

Galdetegia honako gai hauei buruzkoa izango da:

AZTERKETARAKO GAIAK

1.- Euskal Autonomia Erkidegoak Foru Zuzenbide Zibilaren arloan dituen eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko legeak. Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak: iturri-sistema, ordezko zuzenbidea. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibileko legeen izaera.

2.- Bizkaiko Foru Zibila. Lurralde-eremua eta eremu pertsonala: Infantzoigoa eta hiribilduak. Bizkaitar forudunak eta forugabeak. Bizkaitarren betebeharrak. Bizkaiko forugabeen eskubideak. Bizkaian bizi diren atzerritarren nazionalitatea eta auzotasuna. Lege-gatazkak, irizpideak.

3.- Bizkaiko Foru Zibila. Tronkalekotasuna: definizioa. Tronkalekotasunaren eskubideak eta betebeharrak. Auzotasun zibila eta tronkalekotasuna. Foru-saka: lehentasunezko erosketa, eragindako ondasunak, deialdiak eta tasazioa; «saka», zein kasutan den bidezkoa.

4.- Bizkaiko Foru Zibila. Oinordetza behartua: legitimoa eta senipartedunak, baztertzea. Tronkalekoen eskubideak, oinordetza-hurrenkera. Abintestato oinordetza: oinordetza-hurrenkera. Testamentuzko oinordetza: Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilaren berezko testamentu-motak. Testamenturako ahalmena.

5.- Bizkaiko Foru Zibila. Ezkontzako erregimen ekonomikoa: Ezartzea eta aldatzea. Ordezko lege-erregimena, eta erregimen hori zehazteko arauak. Foru-komunikazioa, jaiotza, sendotzea eta bukaera. Foru komunikazioa, bukaeraren arrazoia. Ezkondu bitarteko ondasunak administratzea eta gobernatzea. Erregimen ekonomikoaren azkentzea

6.- Arabako Foru Zibila. Lurralde-eremua eta eremu pertsonala. Aiarako oinordetza-erregimena, «gozamen ahalmentsua».

7.- Gipuzkoako Foru Zibila. Lurralde eremua, eta eremu pertsonala eta funtzionala. Oinordetzak; heriotza dela-eta baserriaren oinordetzaren ordenazioa egitea.

II. ERANSKINA

ZINPEKO AITORPENA

jauna/andrea.

Helbidea:

urte dituena.

Eta zenbakidun nortasun agiri nazionala,

ZIN EGITEN DUT Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario-izendapena jaso ahal izateko, ez nautela inongo herri administraziotako zerbitzutik kendu, ez naizela ezgaitua izan funtzio publikoetan aritzeko, eta ez dudala lege xedapenetan ezartzen diren inolako ezgaitasun eta bateraezintasunik.

........(e)n, .......(e)ko .........ren ..............(e)an.

Deklaratzailea

III. ERANSKINA

ONARPEN-ESKABIDEA BETETZEKO JARRAIBIDEAK

Arretaz irakurri eta arduraz jarraitu ondoren azaltzen diren jarraibideak.

Jarraibideei eusten ez bazaie, datuak okerrekoak izan daitezke, agiri hau elektronikoki irakurriko baita.

Jarraibide orokorrak:

- Idatzi boligrafo beltz edo urdinez bakarrik, eta azalera gogor eta lauaren gainean.

- Datuak jarri baino lehen begiratu arretaz eskabidean agertzen den «karaktereen ereduari», hots, letra, zenbaki eta zeinuz osatuta dagoenari.

- Egin ikurrak (letrak, zenbakiak eta zeinuak) laukitxoen barruan eta «Karaktereen ereduari» jarraituz. Ez erabili ereduan jasotzen ez den zeinurik.

- Karaktere (letra, zenbaki edo zeinu) bat bakarrik idatzi laukitxo bakoitzean. Ez idatzi inoiz ere laukitxoen errekoadroaren gainean. Ez idatzi inoiz ere laukitxotik kanpo.

- Egiazta ezazu, idazterakoan boligrafoak ondo markatzen duela eta etengabeko marka uzten duela, eta presionatu behar bezala datuak kopietan ager daitezen.

- Huts egiten baduzu, ez ezabatu eta ez zuzendu laukitxo berberean. Hutsa egin den laukitxoa erabat bete edo estali, eta hurrengoan idatzi karaktere egokia.

Laukitxo bat erabat bete edo idazteak karaktere bat txarto idatzi dela eta baliogabetzen dela esan nahi du. Ez ezazu ezaba, ez eta zuzendu ere.

- Abizenak, izena, udalerri eta abarrak luzeegiak badira, saiatu mozten ulertzeko moduan. Ez laburtu lehenengo abizena. «Karaktereen ereduan» agertzen diren zeinuak baino ez erabili.

- Solairuari dagokion atala (13. laukitxoa) betetzerakoan, behekoa edo behegaina izanez gero, jarri 0.

- Telefonoari dagokion atala (18. laukitxoa) betetzeko, zenbakiak bakarrik idatzi; aurrezenbakiaren eta zenbakiaren artean ez utzi bete gabeko laukitxorik eta ez jarri bereizketa-zeinurik.

- Hainbat hitz idatzi behar diren ataletan: izena, helbidea etab., utzi ezazu laukitxo huts bat hitzen artean.

- Zure letraz idatzi behar duzun ataletan (19. eta 28. laukitxoak), idatzi letra argiz eta ulergarriz. Ez atera laukitxotik idazterakoan.

- Sinatu eskabidean horretarako dagoen tokian. Sinatu ezazu laukitxotik atera gabe.

- Ez tolestu «Onarpen Eskabidea», eta ez egin bertan boligrafozko orbanik.

- Ez idatzi daturik besteen gainean.

Eskabide honetan eskatzen diren zenbait daturi buruzko berariazko jarraibideak:

- Kidegoaren kodea (20. laukitxoa). Kidegoari dagokion deialdian agertzen da.

- Desgaitasuna dutenentzat gordetakoak (23. laukitxoa). Desgaitasuna dutenek baino ez dute beteko, honako hauek aintzat hartuz. A) Desgaitasuna dutenentzako kupo bat edo bi egon daitezke, deialdiaren arabera. Bakarra baldin badago, X batez markatu «desgaitasun orokorrerako erreserba» laukia. Horrez gain, egokitzapena eskatuz gero, marka ezazu horri dagokion laukia. B) Desgaitasuna dutenentzako erreserba-kuporen batean aurkeztu ezean, baina desgaitasuna izateagatik egokitzapena eskatu behar badu probak egiteko, markatu soilik «Egokitzapena eskatzen du» laukitxoa.

- Azterketa zein probintziatan den, eta kodea (26. eta 27. laukitxoak). Adierazi zein hiritan egin nahi duzun azterketa (26. laukitxoa), eta duen kodea (27. laukitxoa), deialdiak hala eskatzen badu, segidan aipatzen den bezala: Albacete 02; Bartzelona 08; Burgos 09; Caceres 10; Ceuta 51; Las Palmas 35; Logroño 26; Madril 28; Mallorca 07; Melilla 52; Murtzia 30; Oviedo 33; Iruñea 31; P.G. eta B.- Madril 28; Santander 39; A Coruña 15; Sevilla 41; Tenerife 38; Valentzia 46; Valladolid 47; Gasteiz 01; Zaragoza 50.

- Ordaindu behar duenak (subjektu pasiboa) dokumentu honen bestaldeko beheko ezkerraldean gordetako tokian jarri beharko ditu sinadura eta data.

- Ordainketaren zenbatekoa: jarri autolikidazioan azterketa-eskubidearen tasari dagokion diru-zenbatekoa, deialdiren aginduan zehaztutakoa, hain zuzen ere.

- Ordaintzeko tokia: erakunde laguntzaileetan (banketxeak, aurrezki kutxak eta kreditu-kooperatibak), non ez baita kontu irekirik izan behar, nahikoa baita, diru-sarrera egiteko dokumentu hau aurkeztea.

- Ordainketaren frogagiria, eta eskabidea aurkeztea: azterketa-eskubiderako tasa ordaintzeko eskabide-eredua aurkeztean, eskatu iezaiozu erakunde laguntzaileari, batetik, interesatuari dagokion alea -eskubideak ordaindu direla frogatzeko-, eta bestetik, Administrazioarentzako beste ale bat. Azken hori aurkezteko, deialdiaren oinarrietan ezarritakoa hartu behar da aintzat.

IV. ERANSKINA

PERTSONEN NORTASUNARI BURUZKO DATUAK ESKURATZEKO BAIMENA

jauna/andrea.

Helbidea:

Adina:................,

Nortasun Agiriaren zenbakia:

Baimena ematen diot Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko deialdiari dagokion hautaketa-prozesua bideratzen ari den organoari, nire datu pertsonalak kontsultatu eta egiaztatze aldera, datu horiek dituen administrazioan dauden artxiboak, datu-basea eta beste dokumentu-funtsak eskuratu ditzan, kidego horretarako hautaketa-probetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu baitut.

........................................(e)n, ................ko .......................aren ..............(e)an.

Adierazlea


Azterketa dokumentala