Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6097

2770/2010 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Gómez Santos andrea Bidasoako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3893/2009 Ebazpenaren bidez, Begoña Gómez Santos andrea Bidasoa Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Begoña Gómez Santos andrea Bidasoako Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2010eko azaroaren 8tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta Bidasoa Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala