Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6095

2762/2010 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (Anatomia Patologikoko Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko medikuen kategorian (Anatomia Patologikoko Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA 9. zk., 2009ko urtarrilaren 14koa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 8ko 470/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Anatomia Patologikoko Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala) pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzea fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Anatomia Patologikoko Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

KATEGORIA: FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO ANATOMÍA PATOLÓGICA

IREKIA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA

PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO ANATOMÍA PATOLÓGICA

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECE.

30658198 Arbide del Río, Nagore Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2

Hospital Basurto Hospital Basurto

72432606 Larzabal Aramberri, José Miguel Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2

Hospital Donostia Hospital Donostia

22715592 Malo Diez, Palmira Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2

Hospital Santiago Hospital Santiago

72392845 Andrés Alvarez, Leire Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2

Hospital Mendaro Hospital Mendaro

II. ERANSKINA / ANEXO II

BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA

KATEGORIA: FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO ANATOMÍA PATOLÓGICA

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES CON OPCIÓN A DESTINO

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA

EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA

FORMACIÓN EUSKARA

EUSKERA LEHIAKETA

CONCURSO OPOSAKETA

OPOSICIÓN GUZTIRA

TOTAL TXANDA

TURNO

30658198 Arbide del Rio, Nagore 20,7000 14,0967 17,0000 51,7967 90,3620 142,1587 L

72432606 Larzabal Aramberri, José Miguel 31,2000 11,0000 17,0000 59,2000 82,2896 141,4896 L

22715592 Malo Diez, Palmira 30,3750 12,5251 0,0000 42,9001 77,7064 120,6065 L

72392845 Andrés Alvarez, Leire 10,5000 13,9737 17,0000 41,4737 77,9148 119,3885 L

30679902 Echegaray Gamboa, Leire 8,7000 13,2150 17,0000 38,9150 79,4252 118,3402 L

15956723 Manrique Celada, Manuel 14,3250 20,0000 0,0000 34,3250 61,0400 95,3650 L

16063485 Vidaurrazaga Olivares, Nerea 3,3000 7,2264 0,0000 10,5264 81,0396 91,5660 L

22750915 Saiz Camin, Mónica 5,7000 7,7400 17,0000 30,4400 56,5608 87,0008 L

72716579 Saiz Ruiz De Loizaga, Marta 3,3000 8,9250 0,0000 12,2250 74,0608 86,2858 L

L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua/Libre discapacitado

III. ERANSKINA / ANEXO III

PROZESUTIK BAZTERTUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES EXCLUIDOS

FAK. ESP. ANATOMIA PATOLOGIKOKO MEDIKUA

FAC. ESP. MÉDICO ANATOMÍA PATOLÓGICA

IREKIA

LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERKETAREN ARRAZOIA

MOTIVO DE EXCLUSIÓN

72027767 Acebo Mariñas, Elvira Ez du dokumentaziorik aurkezten

No entrega documentación


Azterketa dokumentala