Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6092

2801/2010 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko kudeaketa zuzendari kargutik kentzen baita Roberto Ibarretxe Altune jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 511/2006 Ebazpenaren bidez, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko kudeaketa zuzendari izendatu zen Roberto Ibarretxe Altube jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko kudeaketa zuzendari kargutik kentzen da Roberto Ibarretxe Altube jauna, eskerrak ematen zaizkio egindako lanagatik.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2010eko urriaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Interesatuari eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroari jakinaraztea ebazpen hau.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala