Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2010eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6091

2800/2010 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miguel Ángel Vesga Carasa jaunak, berak hala eskatuta, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerente izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 520/1998 Ebazpenaren bidez, Miguel Ángel Vesga Carasa jauna izendatu zen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerente.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Miguel Ángel Vesga Carasa jauna, berak hala eskatuta, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerente lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2010eko urriaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroari.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala